26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

industrien bitartez aberastasuna sortzeko aukera gisa ikusten zuen batik bat. Ereduak, ordea,

errentagarriak ez diren kultur jarduerak edo kulturaren zentzua bera bazter uzteko arriskua du

berarekin.

f) Dimentsio anitzeko garapenaren eredua: 90eko hamarraldiaz geroztik UNESCOk bultzatutako

planteamendua da. Sintesi eredu bat da, kulturaren balio pertsonala, soziala, komunitate mailakoa

eta ekonomikoa barne hartzen dituena, ikuspegi naro eta osoagoa ekarriz. Kultura aberastasun

pertsonalerako, gizarte kohesiorako, identitate kolektiborako, hirien birsorkuntzarako, norbere

burua kanpoan ezagutarazteko, garapen ekonomikorako eta, oro har, bizi kalitatea hobetzeko

baliabide gisa hartzen da eredu honetan.

1.4.2. Kultur eskubideak

XX. mendera arte, kultura ez zen legeak berariaz babestutako ondasun bat. Berrogeiko hamarraldiaz geroztik

hasiko dira ezagutzen kultur eskubideak:

a) Kultur eta hizkuntz ondarea babesteko eta norbere identitate kulturala zaintzeko eskubidea.

b) Kultura batekoa izate hutsagatik bazterketarik ez jasateko eskubidea.

c) Sorkuntza askatasunerako eskubidea.

d) Egile eskubidea eta jabetza intelektualaren eskubidea.

e) Kultura eskuratu ahal izateko eskubidea.

Hortaz, kultura oinarrizko gizarte eskubide bezala hartzea nahiko lorpen berria da, eta nazioarteko zuzenbidean

jasota dago (Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala; Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen

Nazioarteko Ituna; UNESCOren Deklarazio Unibertsala Kultur Aniztasunari buruz; Europar Batasunaren

Oinarrizko Eskubideen Gutuna; Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna...), eta baita XX. mendeko azken laurdeneko

konstituzio modernoetan nahiz gobernuen kultur politika bideratzen duten irizpideak garatzen dituzten

legeria nazionaletan ere.

1.4.3. Kultur politikaren balio eta printzipioak

Baliotzat ulertzen bada gizarte mailan desiragarria denari buruz gehiengo handi batek partekatutako oinarrizko

ideia, eta printzipiotzat hartzen baldin bada gizabanako, elkarte eta erakundeen jarduera bideratzen

duen irizpide multzoa, kultur politikaren ikuspegi desberdinen euskarri diren balio eta printzipio garrantzitsuenak

taula batean labur daitezke.

Balioa Printzipioa

1. Identitatea — Memoria historikoa gordetzea.

— Kultur jarraipena.

— Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.

2. Askatasuna — Bertako sorkuntza garatzea.

— Kultur adierazpenen aniztasuna.

— Gogoeta kritikoa askatasunean.

3. Berdintasuna — Kulturaren demokratizazioa (sozializazioa).

4. Partaidetza — Demokrazia kulturala.

— Subsidiariotasuna.

— Lankidetza.

5. Bizi kalitatea — Garapen integrala.

KULTURAREN ETA KONTZEPTUEN ESPARRUA

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!