26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.1. AMIA ANALISIA DIAGNOSTIKOA EGITEKO

AMIA analisi deskribatzaile hau egiteko, laburtua eta orokorra, azpisistemen balio katearen araberako azterketa

xeheak hartu dira oinarritzat. Azpisistema horiek, era berean, lantaldeetan zehaztutako sektorekoenen

laburpenak ziren, eta erantzukizuna lantalde horiena bakarrik zen. Horrenbestez, edukietan koherentzia

mantentzeko eta edukiekiko konpromisoari eusteko, Kulturaren Euskal Kontseiluko Batzorde

Iraunkorrak analisiak hobetu zituen eta ondorioak, gutxi gorabehera eta orokorrean, bere egin zituen, xehetasun

kritiko guztiak nahitaez bere gain hartu gabe, nahiz eta, gardentasun ariketa batean, bere horretan

utzi diren.

Kulturari oro har —hiru azpisistemen sintesi gisa— eta azpisistema bakoitzari (ondarea, artea eta kultur industriak)

AMIA analisia (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak) aplikatzeak hainbat abantaila

ematen digu: barne izaerako (indarguneak eta ahuleziak) zein kanpoko testuinguruko (aukerak eta mehatxuak)

faktore positiboz eta negatiboz osatutako argazki panoramiko moduko bat eratzen baita, guztiz

adierazgarria, hautespen eta hierarkizazio handiagoa eskatuko lukeen diagnostiko doi bat baino areago.

Diagnostikoan jasotako informazio kopuru eskergaren gainean —sektoreen balantze orrialdeak 300 baino

gehiago ziren hasieran— egindako hautespen aski zorrotzak jarduera guztietatik ohikoena eta, Batzorde

Iraunkorraren iritziz, funtsezkoena nabarmentzen du, eta beharrezkotzat jotzen diren sektoreei buruzko

ohar partikular batzuk baino ez ditu biltzen.

Diagnostiko orokorra nolabaiteko ordenaz aurkezten da, azpisektoreen ordenaren oihartzun moduan: gizartea,

heziketa, sorkuntza edo babesa, sektoreetako ekoizpenak edo zaintza, balioespena, banaketa eta zabalkundea,

teknologiak eta politikak. Sektoreko eta azpisistemakako diagnostikoak —askoz aberatsago eta

zehatzagoak, eta balio katetik zorrotz deskribatuak— eranskin gisa eskuragarri daude webean.

EAE-KO KULTUR SISTEMA ERAGILEEN IKUSPEGITIK

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!