26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

24

Iraganean ez bezala, badirudi etorkinak ez direla saldo handietan heltzen Euskal Herriko gune gehienetara;

horrek eragina kulturalki mugatua izan dadin ekarriko du, batez ere, bigarren belaunaldian, beti ere iristen diren

kultura eta taldeekiko begirunea erakusten bada eta horien integraziorako baliabideak eskaintzen baldin

badira (arretako, harrerako, aholkularitza juridikoko... oinarrizko sarea), baliabide batzuetan derrigorrezkoekin

(hizkuntza gaitasun berriak lortu, gaitasun akademiko berriak eta adinaren araberako garapen kognitibo

egokia lortzeko haurren eskolatzea) eta beste batzuetan hautazkoekin (ikasketa gehiago, hizkuntza...).

Immigrazioa gizarte mailan gai konplexuagoa da, eta horrek kulturan eragina izan lezake. Etorkinak paria berriak

bihur ditzaketen ghettoak eta bazterketak ekidin behar dira, bertako biztanleen artean arrazakeria erne

ez dadin eta herritar berriek beren burua isola ez dezaten. Oso erabilgarria gerta daiteke bizilekuari lotutako

«herritartasun barne hartzailea» kontzeptuaren inguruko parametroak garatzea eta immigrazioa aberastasun

ekonomiko eta kulturala dakarren bata bestearentzako aukera gisa hartuko duen ikuspegi integrala lantzea.

Euskal gizartearen jarrera —ez ditu alferrik izan hainbeste emigrazio eta immigrazio esperientzia historian

zehar— nabarmenki solidarioa da eta herrialdea aberastera datozenen artean eskubideak hedatzearen

aldekoa. Ez da ahaztu behar immigrazioaren fenomenoa, batez ere, lan munduari lotua dagoela eta etorkinen

nahia harrera egiten dien gizarteko lan merkatuan modu erregularrean txertatzea dela. Gizarte honek,

beraz, eskubideak eta zerbitzuak eman ez ezik, bideak eskaini behar dizkie bizitza publikoan eta politikoan

parte har dezaten eta erantzukide izan daitezen.

1.4. KULTUR POLITIKA

1.4.1. Kultur politikako ereduak

Kultur politika komunitate baten kultur premiak asetzera bideratutako esku-hartzeen multzoa da, kultur

ondasunak, beren balio sinbolikoagatik eta gizartean duten eragin nabarmenagatik, bereziak eta meritu

handikoak direla oinarri harturik.

Kultur politika orotan helburuak eta estrategiak zehaztu behar dira, kultur jarduera bultzatzeko egiturak

eratu behar dira, baliabide ekonomikoak eta esparru horretan lan egingo duten pertsonak eduki behar dira,

eta emaitzen informazio eta ebaluaziorako sistema bat izan behar da. Esku-hartzerik eza ere kultur politika

izan daiteke, berariazko nahiagatik edo ez-egiteagatik. Kultur politika publikoak irismen orokorrekoak,

sektorialak edo partikularrak izan daitezke.

Kultur politikako ereduak bi faktoreren arabera zehaztu daitezke: batetik, kultur jardueraren sustapenean

eremu publikoak duen garrantzia, eta, bestetik, politika horren oinarrian dauden helburuak. Bi irizpide horien

arabera, kultur politikako eredu orokorrak sei talde handitan sailka daitezke.

a) Mezenas pribatua: tradizio historiko luzea du erakundeek, botereek, klase eta familia aberatsek arteei

eskainitako laguntzak. Hasieran ordain ekonomikorik gabe egiten zen, artista babesteko xede

bakarraz, eta berrikiago zerga abantailekin sustatzen da. Babes edo laguntza moduan har daiteke.

b) Mezenas publikoa: Ilustrazio garaian jaio zen, eta Frantziako Iraultzarekin nahiz estatu-nazio modernoen

eraketarekin bermatu zen. Estatu horien kultur politika hasiberriak herrialdeko eliteak zituen

jomuga, museo eta liburutegien sorreran eta arteen sustapenean islatu zen, eta kultura nazional

bat moldatu nahi izan zuen, estatua bera eraikitzeko prozesuan.

c) Kulturaren demokratizazioaren eredua: Bigarren Mundu Gerraz geroztik garatu zen, ongizatearen

estatuari loturik. Bereizgarri nagusia kultura eskuratzeko aukeraren hedapena eta demokratizazioa

bermatzen —birbanatzearen eta guztientzat estandar kultural bat lortzearen ikuspegitik— eta

kultur ezberdintasunak murrizten egindako ahalegina izan zen. Horren erakusle garbiak dira irrati-telebista

publikoen sistema nazionalak, iritzi publikoak kudeatzeko grina, zabalkundeko politika

sustatzea, eta kultura nazionala bermatzea.

d) Kultur demokrazia: —doktrina bat gehiago da, egiazko errealitatea baino— 70ko eta 80ko hamarkadetan

hedatu zen. Kultur eragileek eta gizarteak berak, kulturaren subjektu aktibo diren heinean,

rol garrantzitsuagoa jokatu beharko luketela argudiatzen zuen, eta aniztasuna zein kultura artekotasuna

onetsi eta bultzatu behar zirela.

e) Kulturaren ekonomizatzea: 90eko hamarraldian nabarmendu zen. Kulturaren balio ekonomikoa

azpimarratzen zuen. Horrenbestez, kultur hirien birsorkuntzaren, kultur turismoaren eta kultur

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!