26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

34

ARTEEN AZPISISTEMA INDARGUNEAK

• Artearen aurrean garai batean baino sentsibilizazio handiagoa dago, eta horrek prestakuntza

mailako eskari handiagoa ekarri du: prestakuntza artistiko ez arautua (arte eszenikoen zentro

pribatuak, musika eskolak), arautua (kontserbatorioak, batxilergo artistikoa), birziklatzekoak

(dantza ikastaro edo lantegiak EAEn edo kanpoan) eta goi mailako lanbide espezializazioa (Musikene

zentroa; matrikulazioa beste erkidego batzuetako Goi Mailako Antzezpen Eskoletan) edo

ezagutzakoak (Musikako Euskal Artxiboa -ERESBIL).

• Sorkuntza maila ona da hainbat alorretan: ikusmenezko artista itzaltsuak; egile ugari literaturan;

musika tradizio bat eta musika klasikoko kalitatezko bakarlari ospetsuak; askotariko eta kalitatezko

abesbatzak; izen handiko antzerki taldeak; dantza konpainiak eta talde amateur ugari.

• Arte sorkuntza sustatzeko eta ekoizpenerako baldintzak hobetzeko balia daitezkeen arte azpiegitura

eta zerbitzu garrantzitsuak daude: akuilu funtzioa betetzen duten museoak (Guggenheim,

Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium…); arte plastikoak bultzatzeko egitura arinak —Arteleku,

Bilboarte, Montehermoso eta abar—; grabazio estudio funtzionalak; Bilborock moduko musika

zentroak; euskarara itzulitako atzerriko lanak; ARTEZ aldizkaria, euskal antzerkia hedatzeko

tresna bezala...

• Zabalkunde eta banaketako eskaintza nahiko handia da.

• Eragile gisa, bi orkestra sinfoniko profesional egonkorrak nabarmentzen dira —Bilbao Orkestra

Sinfonikoa (BOS) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS)—; eta maila handiko egitura artistiko

batzuk, pribatuak, Erkidegotik kanpo eskari handia dutenak (Donostiako Orfeoia, Bilboko Koral

Elkartea...); talde eta produkzioen presentzia antzerki erakustoki garrantzitsuetan (Leioa, Donostia,

Gasteiz edo Tarrega); udal musika banda batzuk berreskuratzea; musika moderno edo

gazte taldeen ugalketa.

• Jende askorentzako lokal handietan (Euskalduna, Kursaal...) aurkeztutako programazio erregularrak

gero eta onartuago daude; lokal horiei Sarea antzoki egitura eta antzoki txikiak gaineratu

behar zaizkie. Elkarte pribatuak badira operan (OLBE) edo kontzertuen alorrean (Bilboko Elkarte

Filarmonikoa), publikoak (Araba Kulturala), eta erakusketa areto zein arte galeria asko,

gehienak Bilbo aldean badaude ere... Berebat, denboraldiko ekitaldi garrantzitsuak badira, hala

nola jaialdiak (Donostia, Gasteiz eta Getxoko Jazzekoak, Donostiako Musika Hamabostaldia,

Errenteriako Musikaste, Bilboko Musika Garaikidea...), musika garaikideko zikloak edo Gasteizko

musika elektroakustikoko jardunaldiak.

• Horrek guztiak fruituak eman ditu: abesbatza, artista eta orkestra itzaltsuak; izen handiko ikusmenezko

arteak; arte eszenikoetako konpainia eta produkzio etxeen egitura profesionala, eta

enpleguak sortzen dituen barne eta kanpo merkatua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!