26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

36

2.1.2. Aukerak

KULTUR SISTEMA AUKERAK

• Herrialde txikia izan arren, bere ezaugarriak direla eta tarteko tokia izan dezake Europan, baina

horretarako kalitatea, zinezkotasuna, ideien produkzio arretatsua eta kanpo merkatuetan espazioak

bilatzea erabakigarriak dira arte plastikoetarako, musikarako eta eszena-arteetarako, edizio,

musika, ikus-entzunezko eta multimedietarako bezalaxe.

• Euskal kultur esparrua deskribatzen duten estatistiken bilduma zehatza eskuratu behar da, kulturaren

behatoki baten bidez.

• Internetek zabalkunderako erakusleiho gisa dituen aukerak erabili beharko lirateke gure literatur

eta eszena sistema, arte plastikoena... eta liburuak, musika, ikus-entzunezkoak eta multimedia

materiala beste merkatu batzuetan saldu eta esportatzeko. Informazio-sare berrien balioa

gero eta nabarmenagoa da, Euskadiren eta euskararen presentzia eta ospea bultzatzeko eta nazioartean

ezagutarazteko.

• Uneren batean sarea ukitzen duten eskaintza berrietan, badirudi komunikazio masibo samarra

ezartzen dutenak ditugula nagusi; horrelakoetan komunikazioa zatikatua da, interaktibo samarra,

ez derrigorrean aldi berekoa, eta gustu, denbora eta erosteko ahalmenaren arabera antolatua.

• Euskal produktu kulturalentzako sustapena oinarrizkoa da, erabiltzaileen ordaintzeko jarrera

eta ahalmen ekonomikoa oinarrizkoak diren bezala.

• Etorkizunera begira indarturik ageri diren kultur erabilera sozialak honako hauek dira: ikus-entzunezkoa,

musika, pantailako irakurketa laburra, informazioaren berrerabilpena eta nahasketa,

esperientzia aktiboak, kultur irteerak... Beste kontu bat da sustapena funtsezko elementua izatea,

bai euskal kultur produktuentzat bai erabiltzaileak ordaintzeko eta baliabide ekonomikoak

horretarako bideratzeko prest egon daitezen.

• Egin dira mestizaje diskografikorako esperientzia onartuak —zinematografian ohiko kontua izan

da—, halako kultur aniztasun baten adierazpen gisa, eta gurearen antzeko arazoak dituzten beste

kultura batzuekiko truke akordio globalak ere egin daitezke.

• «Euskadi Informazioaren Gizartean Planean», behar-beharrezkoa da ondarearen, arteen eta kultur

industrien aldaera guztien garapenerako ildo bati jarraitzea.

• Eduki digitalak, funtsean, testuan eta ahozko hizkeran oinarritzen dira. Guk abantaila dugu

prestakuntzan eta hizkuntzalaritza arloko jakintzetan (edukien kudeaketa, ontologiak, indexazioa,

etab.). Herrialde elebiduna gara, eta oinarri profesionala eta eskarmentua badugu hizkuntzaren

industrien/teknologien hainbat arlotan nazioarte mailan lehiatzeko moduan lan egiteko

(aplikazioak, hiztegi elektronikoak eta beste), bai euskararen bidez baita beste hizkuntza batzuen

bidez ere.

• Aukerak sortzen dizkigun elementutzat hartu behar dugu euskara, orokorrean horrelaxe baita

alderdi askotatik begiratuta, hala nola kulturan, ekoizpenean, merkatu propioari begira, hizkuntzaren

teknologiari dagokionez... Elebitasunak itzulpena errazten du, eta euskal enpresei kanpoarekiko

hartu-emanak izaten eta etxeko merkatuan toki egokiak eskuratzen laguntzen die. Sortzaile

berrietako askok bere lana euskaraz egiten dutenez, literatur eta musika funtsak

handiagotzeko aukera sortzen da, oraindik ere airean dagoen «Zinea Euskaraz» kontuari heltzeko

bezalaxe.

• Masiboa izan gabe hazten ari den kultur turismoarekin lotutako potentzialtasunak ere badira.

• Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoen esparrua estrategikotzat jotzean zabaldutako bideak

(Ikus-entzunezkoen alorraren liburu zuria) aukera ematen du kulturaren beste esparru batzuetan

arian-arian sustapen-ildo berriak garatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!