26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Koordinazio bertikalari dagokionez, lege aginduz Eusko Jaurlaritzari dagokio euskal kultur ondarearen babeserako

eskumena, eta foru aldundiei, berriz, ondare horren kontserbazioa eta zaharberritzea. Era berean,

joera orokor samar batzuk ikusten dira, arteen eta kultur industrien arloan eginkizunak banatzeko; hala,

Eusko Jaurlaritzari sarriago egokitzen zaizkio ekoizpena bultzatzera eta jarduera profesionala

sustatzera bideratutako jarduerak; eta foru aldundi eta udalei, aldiz, erakusketarekin, kultur eskaintzarekin

eta kultur jarduera amateurrari laguntza ematearekin lotuak.

Koordinazio horizontalak jarduera propioak eskatzen ditu hizkuntza politika, zerga politika, finantza politika,

hezkuntza, industria, turismo eta kanpo ekintzan, besteak beste.

Kulturaren Erakundearteko Batzordea definizio estrategikoko erakundetzat planteatzen da, eta besteak

beste honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Kultur politika publikoak koordinatzea, batik bat erakundearteko artikulazioari eta estrategia, ekonomia

eta prestakuntza alderdiei dagokienez.

b) Bere kideek proposaturik eskatzen zaizkion erabakiak hartzea. Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak

eta udalak izango ditu kide.

c) Batzordearen jardueren urteko txostena prestatzea.

Erakundearteko Batzordeak Lan Batzorde Tekniko baten laguntza izango du, eta berorretan Erakundeartekoaren

kideen ordezkaritza teknikoa egongo da. Horretaz gain, bere eginkizunak gauzatzeko unean Kontseiluko

adituen aholkularitza izango du.

4. Kultur erakunde espezifikoak

Planaren hiru egitura-erakundeak abian jartzeak erakundeen egokitzea ekarriko du. Hala, datozen urteotan

zehar oso eragin handia izango duten hiru erakunde espezifiko aztertu beharra sortuko da. Hona hemen

erakundeak zein diren: Arte eta Kultur Industrien Institutua, abiatuta dagoen Ikus-entzunezkoen Erakundearteko

Batzordea (CIVAL) eta Ikus-entzunezkoen Clusterra (CIVALek garatu beharrekoa).

Arte eta Kultur Industrien Institutua kudeaketa erakunde bat da. Oraindik aztertu eta zehaztu beharrean

daude erakunde horren bideragarritasuna eta eredua; lan horiek 2005erako aurreikusita daude. Helburua

erakartze lana eta arteen egoera hobetzea da, eta bide batez kultur industrietaranzko halako zabaltze argi

bat zertzea, lehiakortasunaren ildotik joz. Lehen hurbilketa batean, honako eginkizun hauek emango litzaizkioke:

a) Laguntza teknikoa ematea kulturaren arloen garapenari.

b) Arte eta kultur produkzioaren sustapena eta bultzada.

c) Laguntzak banatzeko irizpideei buruzko eztabaida.

d) Barne kooperazioaren sustapena eragile pribatu eta publikoen artean.

e) Eragileen artean informazio erabilgarria banatzea.

f) Euskararen sustapena.

g) Azterlan eta prestakuntzarako garapenerako proposamenak.

h) Sektorea aldaketa teknologikoetara moldatzeko prozesuaren jarraipena.

5. Kultur politika espezifikoak

Planaren hiru egitura-erakundeak abian jarririk, etorkizuneko kultur erakunde espezifikoak eta politika espezifikoak

bideragarriak izateko zein horrelakoak abian jartzeko pausoak egingo dira. Proposamen horiek

Planaren 10 ardatz estrategikotan garatuko dira, politika publiko bereizi gisa. Hona politika horiek

laburturik:

— Erakundearteko eta eragileekiko koordinazio politika.

— Kultur sustapen eta zabalkunde politika, gizarte-irisgarritasuna eta eskaintza ziurtatzeko.

— Esparrura egokitutako industri politika.

— Finantzaketa politika, aurrerapen itzulgarriez, lerro bigunez eta arrisku-kapitaleko sozietateen bidez.

— Zerga politika pizgarria, dohaintzak eta kapitalak kultur esparrura hel daitezen.

KULTURAREN EUSKAL PLANA 2007 ARTE 2015 ARTEKO JARRAIBIDEEKIN

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!