26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

58

3.2.1. Erakundeen politikan

— Abiapuntua honako hau da: askatasun publikoen defentsa, balio hiritar eta demokratikoak, berdintasun

printzipioa ondare, arte eta produktuetarako sarrerari dagokionez, kultur demokrazia

eta pluralismo politiko, erlijioso, sozial, kultural eta linguistikoa, arreta berezia eskainiz gutxiengoei

eta kultur edo politika aukeren bazterketa saihestuz. Kulturarako eskubidea herritarren oinarrizko

eskubide sozialtzat hartzen da.

— Beharrezko ikusten da arlo honen berrikuspen partziala, hau da: kulturari eman beharreko laguntzaren

birdefinitzea, plan estrategikoa, programa eta ekintzetatik planteaturik; eta zentraltasun

eta inpaktuzko eta hurbiltasun eta zerbitzuko politiken arteko oreka.

— Jaurlaritzaren, foru aldundien eta udalen arteko eskumen banaketa instituzionalak ordenazio, koordinazio

eta akordio bidez lan egitea eskatzen du, eta ezinbesteko ikusten da Jaurlaritzaren sail

eta instantzia publikoak (Kultura, Industria, Hezkuntza, EITB), foru aldundienak eta udalenak lankidetza

hobean aritzea.

— Irrati-telebista sistema publikoak besteentzako eredu eta eragile izan behar du, eta horretarako

bere eginkizunak bete behar ditu, programa-produkzio propioaren aldeko apustua eginez oro har,

kalitatez jardunez eta ondare, arte edota kultur elementu multzoaren sustatzaile eta zabaltzaile

gisa arituz.

3.2.2. Gizarte kontzeptuan

— Euskal kultur espazio komunikatibo bat, nortasun kolektiboa antolatzeko bokazioa izango duen

espazioa artikulatzeko ekarpenaren aldeko apustua egiten da, betiere Euskal Herriko kultur, lurralde

eta politika mailako nortasun askotarikoen emaitzatzat harturik nortasun kolektibo hori, eta

Euskal Herri barneko dibertsitate soziolinguistikoaren onarpen kolektiboa izanik abiapuntua, beste

kultura batzuekiko komunikazioaren bizitasunarekin batera.

— Euskal Herriko lurralde historiko-kulturalen, eskualdeen, herrien eta euskal diasporaren beraren

kultur eta komunikazio dinamizazioak esanahi bat ematen dio euskal kulturaren kontzeptuari, testuinguru

administratiboen gainetik.

— Kultura euskal hiritarren elementu biltzailetzat hartzen da, komunitate askotariko baten antolaketarako

ibilgailutzat; horrenbestez, eginkizun aktiboa bete beharko du herrialdearen integrazioan,

are normalizazioan ere.

— Euskarari eta beronen sustrai historikoari eustea, hori guztia garatzea eta sustatzea funtsezkoak dira,

normalizaziora begira; eta bultzatu egin behar da euskarak gizartean duen presentzia, gizarteak euskaraz

jakin eta euskara erabil dezan lagunduz eta hizkuntzaren gizarte ospea areagotzeko lan eginez.

— Kulturaren, ezagutzaren, berrikuntzaren, sorkuntzaren eta esperimentazioaren garapena eta hauek

guztiak gizarte mailan zabaltzea funtsezkoak dira gizarte egokitzapenerako, are gehiago Euskadin

aldaketa sakonak gertatzen ari direlarik bai teknologi eta ekonomi mailan, bai gizarte eta

politika arloetan.

— Kulturaren eta kultur industrien sistema propioaren sustapena berezko kulturak duen balioan oinarritzen

da, batetik, eta kontrapisu erlatiboa izan behar du kanpotik heltzen den eskaintza gehiegizkoa

den kasuetan, bestetik.

— Aniztasunaren berme gisa oso baliagarriak dira bai babes arauak izatea (kontsumitzaileentzat,

adingabekoentzat, balioentzat) bai kontsensu bidez lortutako akordio deontologikoak lortzea ere.

— Aniztasuna sustatzeko eta nahi gabeko kontzentrazio prozesuak eta posizio nagusiaren gehiegikeri

egoerak saihesteko jarraipen eta zuzenketa lana egin behar zaie merkatuek eragindako desorekei.

— Behar-beharrezkoa da kulturaren erabiltzaileen auto-antolakuntza sustatzea.

— Teknologia berrien erabilera funtzionalerako heziketa soziala ezinbestekoa da gaur egun.

3.2.3. Balio-katean

— Kultura, oro har, estrategikotzat hartu behar da.

— Transferentzia eta esperimentazioa burutu beharra dago teknologia malguak baliatuz, are gehiago

EAEk I+G-ren aldeko apustua egin duelarik (BPGren % 1,5).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!