26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.3.5. Barne polarizazio politikoaren arriskuak

Kulturaren esparruak duen tempoa esparru politikoak edo erakunde mailakoak dutenaz bestelakoa da erabat,

eta askoz luzeagoa. Guri dagokigunez, kulturaren kudeaketak ez du zuzenean dialektika politikoaren

mendeko esparrua izan behar, bi eremuen arteko loturak ukaezinak diren arren, eta agenda politikoek eta

kulturalek elkar errespetatu behar dute.

Hain labaina den gai batean ez dago baldar jokatzerik. Ezinbestekoa da identitate kolektiboa modu aktibo

baina irekian eraikitzea, gizartearen erritmoei jarraiki eta askatasun pertsonala nahiz proiektuak garatzekoa

gordez. Kultura interes politikoen arabera ikusten bada, identitateen artean hausturak —identitateen

arteko inkomunikazioa— sortzeko arriskua dago, eta horrek, denborarekin, komunitateen arteko gizarte

hausturak eragin ditzake, gaur egun existitzen ez badira ere. Gurea bezalako gizarte batek, batera bizi nahi

duen gizarte heldu batek, arrisku hori uxa dezake denoi erantzukizuna eskatuz.

Elkarrizketa iraunkorra beharrezkoa da komunitate batean elkartasuna eta komunitate horretako kide

izatearen sentimendua eragiteko, nahiz eta hainbeste eta hain ezberdinak diren kultur eta identitate

proiektuak lehian daudenean, tentsioa saihestezina izan. Ahalegin kolektiboa egin behar da barne identitate

kulturalak arazo izan ez daitezen, autoidentifikazio kolektiboa sustatuko duen beste faktore

bat baizik.

Ez da komeni presaka ibiltzea, baina urratsak eman beharra dago. Horri dagokionez, beharrezkoa da kultur

esparrua modu integratzaile eta ororekiko ulerkor batean, fase luzeetan kudeatzea, eta kultura gizarteko

adostasunera irekien dagoen esparrua izatea, proposamenen zentzua politizatzea saihestezina izanagatik.

Ezinbestekoa da kultur politika bat edukitzea, gehiengo handi batek onartutako proiektua, ahalik

eta adostasun handienaz taxutua. Kultura topaleku izan daiteke, eta izan behar du, herriaren normalizazioan

ere eragile aktiboa izateraino.

1.3.6. Kultura eta euskara

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak lehentasun moduan xedatzen ditu ahalik eta hiztun gehien lortzea

eta euskararen gizarte erabilera areagotzea. Kulturaren Euskal Planean aurreikusitako jarduera-ildoak eta

helburuak ere euskararen egoera hobetzeko baliagarriak izatea dute xede (bai corpusari bai estatusari begira).

Izan ere, euskararen egoera hobetzea eta hizkuntzaren erabilera normaltzea euskal kulturaren gaineko

gure jarduera ardatzen funtsezko elementuak dira.

Euskara euskal kulturaren oinarri nagusietako bat da, euskaldunon berezko hizkuntza izateaz gain, eta,

gaztelania eta frantsesarekin batera, historian zehar euskal kultura sortzeko erabili izan den, eta erabiltzen

den, tresnetako bat. Euskara eta euskal kultura estuki lotuta daudelarik, euskarak euskal kulturaren etorkizuna

baldintzatzen du, eta, hizkuntza edozein delarik ere, kultur garapen orokor baten mende dago, euskal

kultura sortu, ekoitzi eta zabaltzeko gai guztietan; esan beharrik ez dago, bestalde, euskararen etorkizunak

berak kulturak bere adierazpen guztietan iraun eta indarra har dezan behar duela.

Euskarazko kultur produktuen eskalako ekonomiak oso bestelakoak dira gaztelaniazko edo frantsesezko

kultur produktuen ekonomiekiko. Euskarak arreta berezia behar du, eta bere zabalkundean eta telebista,

irratia, prentsa edo Internet bezalako komunikabideetan (komunikazio publikorako hizkuntza), produktuetan

(produktu edo kultur zerbitzuko hizkuntza) eta ekoizpen prozesu kulturaletan (laneko hizkuntza),

euskararen erabilera sustatu behar da.

Horretarako, komeni da legearen aldetik laguntzak izatea (zentzuzko kuota politika batez zerbitzu publikoko

komunikabideetan, edo kontzertuen eta zerga pizgarrien bidez) eta hizkuntzaren eta zabalkundearen

industrietan garapen teknologikoei arreta berezia eskaintzea.

1.3.7. Kultura eta immigrazioa

Urruneko kulturetatik —Europako Ekialdea, Latinoamerika— edo kultura oso desberdinetatik datozenen

—Magreb, Saharaz Hegoaldeko Afrika edo Txina— immigrazio berriaren fenomenoa edozein gizarterentzat

desafioa baldin bada, gurea bezalako batentzat —kulturalki bermatu gabea— are erronka gogorragoa da.

KULTURAREN ETA KONTZEPTUEN ESPARRUA

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!