26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.2.4. Euskal sistema kulturalaren egituraketa

Euskal sistema kulturala izan dugu aztergai. Sistema hori hainbat eremuk edo azpisistemak osatzen dute:

kultur ondarea, sorkuntza eta adierazpen artistikoa eta, azkenik, kultur industriak.

Eremu horietako bakoitzak berezko esparru, helburu eta jardunbideak ditu, harremanetan dauden arren

(denboraren joanarekin, arteen zati bat ondare bihurtzen da, ondarea arteentzako inspirazio iturri da, eta,

azkenik, kultur industriek arteen beharra dute ekoizteko).

Kultur ondareak herri baten memoria historikoa ukitzen du. Inmateriala edo materiala, higiezina edo higigarria

izan daiteke. Bere oinarrizko helburua erkidego baten kultur ondarea zaintzea, babestea, zaharberritzea,

baloratzea eta hedatzea da. Kultur ondareko zentro edo zerbitzuen bidez kudeatu ohi da (ondare

etnografikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, artistikoa, industriala...), eta museo sistemaren, agiritegi sistemaren

eta liburutegi sistemaren bidez. Egitura publikoak eta pribatuak dira, zerbitzu publikoa eskaintzeko

asmo argia dutenak; erakundeen aldetik laguntza handia jasotzen dute, eta ia beti irabazi asmorik gabekoak

dira.

Arteen eremuan helburu nagusia sorrera, ekoizpen eta zabalkunde artistikoa da, hainbat alorretan: literatura,

ahozko tradizioa, musika, antzerkia, dantza, ikusmen arteak eta eskulangintza. Arte sorkuntza gizarte

ekimenari estuki lotutako ekintza da: artea gizarteko kideek sortzen dute, eta ez administrazioak, azken

horri sorkuntza eta zabalkundea posible egingo dituzten baldintzak erraztea bakarrik baitagokio. Arteen

produkzio moduak (batik bat artisau lana), objektu, adierazpen, ekimen eta esperientzia artistikoen izaera

bereziak (industri produkzio masifikatuaren aldean), eta ikus-entzuleen kopuru mugatu samarrak proiektu

artistikoen errentagarritasuna eragozten dute. Oro har, arteak erakundeen laguntzarekin eta babesle

pribatuekin osatu behar du finantzaketa.

Kultur industrien eremuak ekoizpen modu estandarizatuak (industrialak) ditu, kopuru handietan erreproduzitutako

objektuekin edo, potentzialki bederen, jende askorengana iristeko produktuekin; horiek, gainera,

merkatuaren arauei lotzen zaizkien enpresek eskaintzen dituzte. Ezaugarri horiek biltzen dituzte argitalpen

industriak, fonografikoak, ikus-entzunezkoak eta multimediakoak. Arlo horietan sartzen dira,

halaber, komunikabideak eta Sareko komunikazio moldeak. Bilbe sozial eta ekonomikoan, kultur industriak

dira bizitasun, hazkunde, eragin eta inpaktu handiena dutenak.

KULTURA

ONDAREAREN

AZPISISTEMA

O. ARKEOLOGIKOA

O. ARKITEKTONIKOA

O. INDUSTRIALA

O. ETNOGRAFIKOA

O. ARTISTIKOA

LIBURUTEGIAK

ARTXIBOAK

MUSEOAK

KULTURAREN EUSKAL PLANA:

AZPISISTEMAK ETA SEKTOREAK

SORKUNTZA ETA

ADIERAZPEN ARTISTIKOEN

AZPISISTEMA

ANTZERKIA

MUSIKA

LITERATURA

ARTE PLASTIKOAK

DANTZA

AHOZKO TRADIZIOA

ESKULANGINTZA

KULTUR INDUSTRIEN

AZPISISTEMA

ARGITALPENGINTZA

FONOGRAFIA

IKUS-ENTZUNEZKOAK

MULTIMEDIA ETA

KULTURA DIGITALA

KULTURAREN ETA KONTZEPTUEN ESPARRUA

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!