26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Datu horietatik zenbait ondorio atera daitezke:

a) EITBri emandako dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzaren Kulturako aurrekontuaren % 58,6 hartzen

du; dirulaguntza hori Jaurlaritzaren eta EITBren arteko programa kontratuz ematen da. Eusko

Jaurlaritzaren eta aldundien kultur aurrekontu guztiaren ia % 40 hartzen du (% 38). Ahalegin kolektibo

handia da hori, eta EITBri erantzukizun handia dakarkio euskal kultura osoarekiko.

b) Jaurlaritzaren hizkuntz politikak erakunde horren gastu publiko kulturalaren ia % 20 hartzen du.

Portzentajea kultur programetan (ondarea, arteak eta kultur industriak) egindako berariazko gastua

(% 21,65) baino apur bat txikiagoa da. Horrek Jaurlaritzak kultur programetan ahalegin berezia

egitea eskatzen du, berariazko gastu kulturala hobetzeko (programaka).

c) Aldundien gastua programetan oso garrantzitsua da kulturarentzat, Eusko Jaurlaritzak ondare-,

sorkuntza- eta hedapen-programetan egindako berariazkoa (36,72 milioi euro) baino handiagoa;

hortaz, erakundearteko koordinazioa bereziki garrantzitsua da.

d) Kataluniako diputazioen gastua kulturan askoz handiagoa da proportzioan (712 milioi eurotik

64,8, hau da, % 9). Antzeko zerbait gertatzen da, neurri txikiagoan bada ere, Galiziako diputazioekin

(aurrekontuen ia % 4 kulturara bideratzen da). EAEko hiru aldundiek, hiruak batuta, kulturari

ematen dioten dirukopurua % 3koa da.

Nolanahi ere, EAEko aldundien aurrekontu orokorrak eta eskumenek ez dute zerikusirik Katalunian

eta Galizian dituztenekin: 9.163,2 milioi euro Kataluniako eta Galiziako aldundien 712,8 eta

393 milioi euroekin, hurrenez hurren, alderatuta. Alabaina, EAEko aldundien kulturako gastu osoa

90 milioikoa da, Kataluniako diputazioek gastatzen dutena baino handiagoa, alegia. Galiziako diputazioen

aurrekontua 15,33 milioi eurokoa da.

Horrek azaltzen du Kataluniako Generalitat-aren eta diputazioen gastu kulturalak, batera, horien

aurrekontu bateratuaren % 3,5 hartzea, eta Galiziako Gobernu eta diputazioenak % 3,9, EAEn baino

bi halakotik gora —% 1,68- portzentaje urria kulturan espezializatu nahi duen herri batentzat.

e) Arazoa ez dago aldundietan edo Jaurlaritzan. Bakoitzak bere funtzioak ditu. Nolanahi ere, badirudi

herri honetako erakundeek hezkuntza, osasungintza, gizarte zerbitzuak, industria edo segurtasuna

kultura baino sendoago sustatzen dituztela, EITBren eta hizkuntz politikaren sustapen irmoa

salbuetsita.

f) Baina badago datu esanguratsu bat. Erakusle garrantzitsuenean, alegia biztanleko gastu kultural

publikoa ITB kontuan hartuta, gastua 123,23 €-koa da EAEn, eta Katalunia eta Galizia gainditzen

ditu. Hiru kasuetan gastu publikoa kulturan % 40 (Euskadi eta Galizia) eta % 45 (Katalunia) bitartean

dago. Quebecen bi gobernuena % 36a da.

KULTURAREN ETA KONTZEPTUEN ESPARRUA

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!