26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

38

ARTEEN AZPISISTEMA AUKERAK

• Indarrean dagoen hezkuntza sisteman heldu egin behar zaio arte-irakaskuntzari, eskola eta institutuetan.

• Arte eszenikoetako eskaintza arautuari buruzko hausnarketa ere premia-premiazkoa da. Mahai

gainean dugu hiru lurralde historikoetan lehen ikasketa-fase bat bideratzeko aukera (erdi-mailakoa

edo lanbide-hezkuntza mailakoa), eta goi-mailako ikasketak, berriz, balizko Arte Dramatikoaren

edo Arte Eszenikoen Goi-Eskolan eskaintzekoa.

• LOGSEren ezarpena eta musika eskolen garapena aukera ematen ari dira bere trebetasuna instrumentu

bakar batean edo musika estilo bakar batean biltzen duten musikariak prestatzen

hasteko, eta musika jotzen dutenen errepertorioak eskarietara egokitzeko. Euskadiko Musikarako

Goi-Eskolaren (Musikene) sorrera eta honen pixkanakako finkatzea eta proiekzioa aukera

onak dira, musika-ikasketa profesionalen inguruan sakontzeko.

• Errepertorio gaztea azalera ateratzen ari den alorra da, musikari gazteentzat garapen aukera

handiak dituena, bai autodidakta direnentzat bai prestakuntza instituzionalizatua dutenentzat.

• EITBk hainbat konpromiso har litzake antzerki konpainiekin, ikuskizunei buruzko informazioa

emateko, antzerkia sustatzeko, are ikuskizun eszenikoak ekoiztera begira ere.

• Museo sistemak —Guggenheim da ezagunena— ezartzen duen marka berezia baliagarri izan

daiteke kalitateko euskal kultura nazioartean sustatzeko eta ezagutarazteko.

• Marka-irudi bat sortu behar da artearen esparru guztietan. Kalitate maila handia ezinbesteko

baldintza da. Eta Euskal Herritik kanpoko merkatuko arrakastak ere bai. Euskal merkaturako

egokiak diren produkzioek gai izan behar dute merkatu horretatik kanpo ere ateratzeko, geure

eskakizunetara ere egokitzearren.

• Herrialdearen neurriak, eta honekin batera musika jarduerak eta jarduera eszeniko batzuk garatzen

diren hiriak elkarrengandik hurrean egoteak, hurbiltze handiagoa ahalbidetu beharko luke,

eta baita koordinazio handiagoa ere ekitaldien antolaketan, truke handiagoekin batera.

• Epe ertainean, Sareak bertan sartutako konpainien bira jarraituak lor litzake.

• Literaturaren, eszenaren, ikusizkoen zein musikaren esparruan epe labur, ertain eta luzeko jarduera-planak

defini eta adostu ditzaketen sektorekako erakundeak finkatu beharra dago. Kulturaren

Euskal Kontseiluak bultzada bat eman lezake, eragileak lantaldeetan elkarlanean aritu

daitezen, hain zuzen merkatua erregularizatzera eta erabakiak hartzera begira eta clusterren dinamiken

antzera.

• Europako hainbat herrialdetan eta eremutan dauden ereduak azter daitezke (benchmarking).

Izan ere arte eszenikoetan badira eredu hauek (hitzartutako konpainiei dirulaguntzak ematetik

kudeaketa publikoko antzokiei lotutako konpainia egoiliarretaraino helduz), edota arte plastiko

eta ikusizkoetan (proiektuen bulego moduko baten bitartekaritza, laguntza-sistema batez osaturik

berau, eragileak inplikatzen dituzten proiektu zabalak aurkezteko aukeraz).

• Mezenas formulak eta beste batzuk ere aztertu behar dira, enpresa pribatua sar dadin, hain zuzen

ere, ikusizko, literaturako, musikako eta eszenako arteen obra edo proiektuen produkzioan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!