26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

26

1.4.4. Gastu publikoa kulturan: herrialdeen arteko alderaketa

Gure kasuan informazio iturri estatistiko fidagarri ezak beste herrialdeekiko erkaketak egitea zaildu egiten

du. Horrela izanik ondoren datozen datuok hurbilpen gisa hartzea komeni da.

Kulturan egindako gastu publiko osoaren estimazioa egiteko edozein erakunderen programaz programako

aurrekontuetara gutxienez kontzeptu hauek erantsi behar dira: berariazko programa ez orokorrak, eta

programetan jaso gabeko zerbitzu orokorrak, 1. kapitulua barne; lurraldeko edo probintziako gastu publikoa,

EAEn modu bereziki garrantzitsuan aldundiek Kulturan dituzten eskumenengatik, tokian tokikoa edo

udalekoa kontuan hartu gabe; hezkuntza arautuaz kanpoko hizkuntz politika, bereziki garrantzitsua hizkuntza

bereizia duten erkidegoetan; irrati telebistei (ITB) eta beste erakunde edo sozietate publikoei emandako

dirulaguntzak.

Faktore horiek kontuan hartzen eta gaineratzen badira, eta Quebec 2 eta espainiar estatuko hiru nazio konparatzen

baditugu, ikuspegia aski ezberdina da.

Gastu publiko kulturala erakundeen aurrekontu publikoetan eta biztanleko.

Gastu publ. kulturala Gobernuaren Gobernuaren eta diputazioen GPK /biztle. euro

guztira (*) milioi euro GPK (*)/ GP % guztira GPK (*)/ GP % guztira

Quebec 1.146 2,80 – 180

Katalunia 608,8 (ITBren defizita barne) 3,70 3,57 83,12

Galizia 324,34 4,10 3,90 118,50

EAE 258,97 4,17 1,68 123,23

Iturria: balioespen propioak 2003ko Gobernu eta lurraldeetako administrazioetako aurrekontuen datuekin, Quebecekoak izan ezik,

horiek 2002-2003koak baitira.

(*) Beste programa batzuk barne hartzen ditu —hizkuntz politika, diputazioak eta ITB—, baina ez informazioaren gizartea.

EAEren kasuan, 2003ko taula honela labur daiteke:

Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien gastu publikoa kulturan (udalak gabe). Milioi euro

Milioiak Milioiak Milioiak Guztiarekiko %

EUSKO JAURLARITZA 168,22 64,96

Arkitektura eta arkeologia ondarea 3,56

Museoak, arte ederrak eta erakusketak 13,61

Agiritegiak 1,03

Liburutegiak 2,09

ONDAREA GUZTIRA 20,30 7,83

Musika 8,55

Dantza 0,47

Zinema 4,21

Antzerkia 1,81

Arte plastikoak 0,52

Liburuaren sustapena 0,83

KULTUR SORKUNTZA ETA ZABALKUNDEA 16,42 6,34

EITB 98,60 38,07

HIZKUNTZ POLITIKA 32,90 12,70

ALDUNDIAK 90,70 35,03

— AFA 19,00

— GFA 24,09

— BFA 47,60

GOBERNUA ETA ALDUNDIAK GUZTIRA 258,92 100

Iturria: balioespen propioak 2003eko Eusko Jaurkaritzako eta aldundietako aurrekontuen datuekin.

2 Oharra: 2002-2003ko Budget de Dépenses delakoak 504,085 milioi dolarretan jartzen du Quebeceko Gobernuaren gastua kultura eta komunikabideetan.

Baina Quebeceko gastu publiko kulturala askoz ere handiagoa da Kanadako Gobernuak zuzenean bereganatzen duen gastu

kulturala (Quebeceko Gobernuarena baino askoz ere handiagoa) kontuan hartzen badugu. Alabaina, holakorik ez da gertatzen Espainiaren

kasuan, Espainiako Gobernuak gure Erkidegoan duen esku-hartzea oso txikia baita. 1998-1999 bitartekoan, Kanadaren ekarpena 898

milioi dolarrekoa bazen ere —horietatik 516,6 ITBrako ziren—, 534,6 milioikoa zen Quebeceko Gobernuarena. Bi partida mota horien batuketa

eginez, Quebeceko gastu publiko Kulturala, eurotara ekarriz 1.146 milioi euro ingurukoa izango litzateke 2002an, eta biztanleko gastu

publiko kulturala 180 eurokoa izango litzateke biztanleko. 1€=1,25 $ 2004ko otsailean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!