26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

32

2.1.1. Indarguneak

KULTUR SISTEMA INDARGUNEAK

• Kultura propio eta bereizia dugu; kultur sistema indartsu samarra ere bai EAEn, nahiz eta ez oso

homogeneoa; eta ondare bakana, gizarteak positiboki baloratzen duena. Oro har, identitate kulturaren

aurrean gizarteak duen jarrera abegikorra da, eta zenbait sektore garrantzitsutan

parte hartze handia dago.

• Euskararen ezagutza eta erabilera asko hazi da azken 25 urteotan.

• Konparazioz, heziketa maila handia dago, biztanleko kultur kontsumo aski handia, zenbait kultur

alorretan ohitura sozial eta amateur aktiboak, eta etxeen informatizazioan eta Interneten

erabileran aitzindaritza. Hainbat jardueretan maila ona ematen dugu: prentsa irakurtzen eta

irratia entzuten; liburu, fonograma eta ikus-entzunezko materialen eskarian; jaialdietara, koruko

jardunetara, talde jakin batzuen kontzertuetara, dantzara... joaten eta jarduera horietan parte

hartzen.

• Hainbat alorretan tradizio artistiko eta sortzaile oparoa dago: arteetan (ikusmenezkoak eta

plastikoak, musika, dantza, herri antzerkia), ondarean (arkitektura, ondareak...) eta kultur industrietan

(zinema, saiakera, literatura...), eta hori jendeak euskal sortzaile kutunenei (literatoak,

musikariak, zinemagileak) dien leialtasunean islatzen da.

• Euskal Herrian zentroak eta ekitaldiak elkarrengandik hurbil egoteak Euskal Hiria (Euskal Herria

hiri handi bakar bat bezala) eta, gutxienez EAEn eta Nafarroan, azpiegituren oreka ahalbidetzen

ditu.

• Herri kultura tradizionalaren eta ondare etnografikoaren aurrean dagoen gizarte sentsibilizazioa

gero eta handiagoa da. Bestalde, ondareari eta arteari gero eta garrantzi handiagoa ematen

zaie, azken urteotan Euskadiri erakargarritasun eta indar turistikoa gehitu dion kultur turismoaren

baliabide gisa. Globalizazioaren beste alderdia aniztasuna eta kulturen arteko

komunikazioa da.

• Gure merkatuaren berezitasunek eta euskararen presentziak sorkuntza eta ekoizpen eremu autonomo

bat bultzatzen dute, eta horrek beti bertako merkatu kuota bat gordetzea ahalbidetzen

du, korporazio ekonomiko handiek pisu nabarmena duten arren.

• Euskal komunitate «global» bat dago, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan bai kanpoan,

kultur edukiak eskatzen dituena. Kultura digitala indartsu heldu zaigu, eta distantzia geografiko

edo administratiboak ezabatzeko eta baliabideei probetxu ateratzeko modu bat da.

• EITB kultura osoaren eragile aktiboa da, eta izan behar du. Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren artean

sinatutako kontratu-programan telebista publikoaren eginkizuna birdefinitu da esparru

guztietan.

• Bilboko Guggenheim apustu arrakastatsua izan da: nazioarteko irudia hobetu ez ezik, harrotasuna,

negozioa eta zerbitzuak sortarazi ditu eta kulturarako akuilu bilakatu da. Nolanahi ere, gehiago

da elementu bakan eta tematikoa, kultur sistema orokorraren erakarlea baino, nahiz eta,

sistema horren laguntzaile papera jokatzen duen.

• EAEko Administrazioa ohartzen da kulturaren auziak eragin eta erakarpen ahalmen handia eta

kultur politikako tradizioa duela, biztanleko gastu publikoa kulturan Europakoaren mailan

dagoelarik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!