26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTUR INDUSTRIEN AZPISISTEMA INDARGUNEAK

• Prestakuntza teknologiko tradizionala, artistek eta kultur industriak eragindako ondarea zein

kultur eta arte edukiak, herritarren kultur maila, horiek guztiak kultura digitalean espezializatzeko

nahiz eskulangintzako lanbideak transmititzeko oinarri egokiak dira.

• Kalitateko egileen belaunaldi berri bat bada, bai idazketaren alorrean bai musika eta ikus-entzunezkoenean.

Kopuru eta hazkunde handieneko sektorea ikus-entzunezkoarena da, eta hor biltzen

dira zuzendari, sortzaile, antzezle, teknikari eta enpresa ospetsuak; EITBk eragin duen giza

baliabideen harrobia; animazioan dagoen tradizioa... Eskulangintzaren esparruan oraindik «ofiziorik»

bada.

• Argitalpenaren alorrari dagokionez, produkzio kopurua garrantzitsua da —eta itxurazko kalitatea

duena— liburuen argitalpenean (urtean 4.000-5.000 liburu), musikan (180 produktu) eta

ikus-entzunezko produktuetan, batik bat telebistarakoetan. Zineman produkzioa mugatuagoa

da (4-5 film urtean), eta baita multimediaren eta eskulangintzaren eremuetan ere. Tirada txikiko

produktu berri asko argitaratzeak ez du arlo ekonomikoa sobera sendotzen, baina kultur

aniztasuna bermatzen du.

• Industria txikia, zalua, moldakorra da, teknologikoki gaurkotua, ekimen autonomokoa eta gertuko

merkatua ongi ezagutzen duena. Egitura ahulenekoa zinemaren alorrekoa da, baina nolabaiteko

entzutea mantentzen du. Enplegua batez bestekoa baino erritmo biziagoz sortzen duten

sektoreak dira, eta lanbide eta ezagutza berriak ekartzen dituzte, baina oso ezegonkorrak ere

badira.

• Euskarazko sorkuntza aipagarria da, eta abantailaz jokatzen du, hizkuntz berezitasuna dela eta

lehiarik ez duelako eta merkatu desberdinetan aritzean bi hizkuntzak, euskara eta gaztelania,

osagarriak direlako (egileen ezagutza, tradizio gurutzatuak eta abar), batak bestea sustatzen du

eta biek ere egitura produktiboa sortzen dute. Euskarak espezializatzeko aukera ematen du, bai

berariazko produktu digitaletan (merkatu gatibua) bai hizkuntzaren eta eleaniztasunaren

industrietan (ekarpenak teknologia adiskidetsuetan, edo hizkuntza gutxituen behatokiari

laguntzea...).

• Ikus-entzunezkoen alorrean, EITB programa eta emankizun publikoak eskaintzen dituen ondare

kolektibo bat da. Telebista tematikoa ugaritzen ari den garaiotan, kalitatezko programen

ekoizpena bermatzeko funtzioa bete dezake, telebistaren funtzio kultural eta demokratikoak segurtatuz.

EITB oinarri sendoa da, eta sektoreak beste batzuentzat ere ekoitzi ahal izateko abiapuntu

gisa ulertu behar da.

• Kultura digitalean eta multimedian ahalegin handiak egiten ari dira dokumentu historikoak digitalizatzen,

egungo edukiak sareratzen eta ekoizpen multimediak moldatzen.

• Zinea edo antzerkia eskaintzeko erakusketa aretoak eta sareak badira, enpresariek abiarazitakoak

edo publikoak.

• Era berean sorkuntzaren esparrurako, berriz, zinemaldi sare antolatua dago, Donostiako Zinemaldia,

Gasteizkoa, Zinebi, Biarritz, fantasiazko zinema, publizitatea eta abar.

• Eskulangintzari dagokionez, sektorearen benetako indargunea ekoizten den produktuaren izaera

berezitua da.

EAE-KO KULTUR SISTEMA ERAGILEEN IKUSPEGITIK

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!