26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

60

Horrenbestez, honako eskema hau proposatzen da:

1. Informazioa: Kulturaren Euskal Behatokia

Oraindik kulturari eta beronen arloei buruzko informazio erregularra eta egiturazkoa eskura izateko aukeratik

urrun gaude. Arlo edo sektoreek eginiko ekarpen multzotik, bi lehentasun ondorioztatzen dira:

— Kulturaren Euskal Behatoki bat eduki beharra, Jaurlaritzaren, foru aldundien eta udalen arteko

zerbitzu koordinatu gisa, Eustaten ekarpenarekin betiere, honek informazio iturri erregularra eta

erkagarria ziurtatu beharko baitu.

— Azterlanak egitea —katalogoak, mapak, inbentarioak edo liburu zuriak, kasuan kasu— informazio

gabezia handi samarra dagoen eremuei buruz.

Horiekin batera, Planaren beraren aplikazio eta emaitzen jarraipen eta ebaluazioa egin behar da. Beraz,

Euskal Kultur Sistema osoa informaziotik eta ezagutzatik elikatuko duen erakundea da.

2. Zeharkako koordinazioa: Kulturaren Euskal Kontseilua

Zeharkako koordinazioa, lankidetza publiko eta pribatutzat ulerturik, funtsezkoa da eredu berrian, eremu pribatuen

eta sozialen arteko elkarrizketa errazteko. Administrazioak kultur eremuan bai inbertsio eta plangintzari

bai sorkuntza jarduerei eman beharreko laguntza eta sustapenari dagokionez betetzen duen eginkizuna

erabakigarria bada ere, kultur sistema publiko eta pribatua kultur ondare kolektibo baten zati bat da.

Horrek bi ideiatara garamatza. Lehena honako hau da: ihes egin behar zaio bai dirigismoari bai diru publikoak

negozio pribatuetara bideratze hutsari. Industri ekimen pribatu edo mistoei emandako laguntzak

berarekin eraman behar luke onuradunentzako hainbat betekizun zorrotz, estrategikoki definitutako garapen-ildoekin

bat eginik betiere, aldian aldiko ebaluazioarekin batera. Sortzaileei eta kultur sorkuntza

eta zabalkunderako gizarte-erakundeei eman laguntzak esperientziak adierazten duen kasuetara bideratu

behar dira, kalitateak eta eraginkortasunak harturik uneoro kontuan, autoretza berriak azaleratzea

bermatzeko ahaleginean jarduteaz gainera.

Bigarrena, berriz, beste hau: kudeaketaren partaidetzarako kontzeptu progresibo bat behar da. Horrenbestez

eredu zaharrak, hau da, erabakiak hartzen dituzten erakunde publikoek eta erabakiak sortzeko modu bakarra

presioa egitea dela uste duen sektore pribatu errebindikatzaileak osatuak, tokia utzi behar dio kulturaren eremuek

eta administrazioek, irizpide arrazionalizatu eta oro har onartuetan oinarriturik hitzartutako ereduari.

Ildo horretatik, Kulturaren Euskal Kontseilua eta aurrerantzean lanean ariko diren erakunde mistoak lanabes

egokiak dira. Kontseiluak dituen eginkizunen artean, ondorengo hauek azpimarra ditzakegu:

a) Kulturaren Euskal Planaren jarraipena eta balorazioa, urtebeteko zein hainbat urteko garapenetarako

proposamenekin.

b) Kultur arloko jarduera koordinatua erraztuko duten neurriak proposatzea.

c) Lan-batzorde tematikoak antolatzea.

d) Kultur babes, sorkuntza, prestakuntza, produkzio eta zabalkundearen inguruko kontuak aztertzea

eta analizatzea.

e) Kulturaren Erakundearteko Batzordeari aholkuak ematea urteroko ekintza-planen inguruan.

Osagarri gisa, kultur kudeaketaren profesionalizatzea eta kultur eremuetako elkarte profesionalek duten

pisu gero eta handiagoa bitartekaritza-faktoreak dira, eta kulturaren eragile pribatuen jardueretan kalitate

eta artikulazio maila handiagoak erdiestea eragin dezakete.

3. Erakundearteko koordinazioa: Kulturaren Erakundearteko Batzordearen sorrera

Kultura arloko erakundearteko koordinazioa titularitate eta lurralde-eremu irizpideetan soilik egon izan da

oinarriturik. Beraz, aurrera egin behar da, bai koordinazio bertikal handiagoa lortzeko bai koordinazio horizontala

jorratzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!