26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTUR SISTEMA AHULGUNEAK

• Sorkuntzari laguntzeko politiken arloan, herri administrazioen artean oso koordinazio gutxi dago,

eta horrenbestez ahaleginak sakabanatu egiten dira. Kultur politikan hutsune handiak ere

izan dira: Euskal Herrian diren administrazioen arteko harreman bizirik eza; estatuaren politikaren

ondoriozko zailtasunak, batez ere komunikazioari dagokionez; erakundearteko koordinaziorik

eza, lurraldeka bereiziriko politika izaten baitute batetik eta, gai batzuetan, baita definiziorik

eza ere bakoitzari dagokionari buruz; nagusiki produktura eta ez autoretza edo enpresara

begirako politika; prestakuntza, finantza, zerga eta industri baliabideen erabilpen mugatua;

duela gutxi arte ez zegoen liburuari, ikus-entzunezkoei edota, besteak beste, fonografiari buruzko

politika integrala garatzeko inolako bokaziorik…

• Euskal finantza sistemaren, pribatu zein erdi-publikoaren kultur mezenasgoa, babesa eta

parte hartzea eskasak dira.

• Euskalduntze neurri sorta bat prestatzeko dago oraindik; ikus-entzunezkoen, aisialdiaren eta

informazio eta komunikazioaren teknologia berrien industriarako oinarrizko plan baten itxura

izan beharko du sorta horrek, eta adin goiztiarrenetatik hasita, lehentasun argi gisa.

• Erakundeek alde bakarreko joera erakutsi dute sare, azpiegitura, teknologia, plataforma eta lanabesekiko,

eduki, aplikazio eta erabilera errealen kaltean, bai maila orokorrean bai, are modu

nabarmenagoan gainera, kultur arloan ere. Honek estrategi definizio falta arriskutsua eragin diezaieke

bai gutxiengo baten kulturari baita funtsean balio inmaterialen inguruan baloratuko

den indar biziko sektore bati ere. Kultur eremuei buruzko edukietako ikerkuntza, edota gizarte

erabilera errealei buruzkoa, ikerkuntza teknologiko edo aplikatuarekin bateragarriak izan arren,

bigarren mailakoak dira. Euskadi Informazioaren Gizartean Planak ez ditu biblioteka eta agiritegiak

kontuan hartu jakintza gordetzeko eta zabaltzeko oinarrizko eragiletzat.

• «Konekta Zaitez» bezalako programei esker izandako hazkundea garrantzitsua izan bada ere, sarea

erabiltzeko kultura maila baxuan dago. Interneti dagokionez, are eskasagoa da produktu

propioak banatzeko eta erakusteko duen gaitasun handiaz egiten den aprobetxamendua.

EAE-KO KULTUR SISTEMA ERAGILEEN IKUSPEGITIK

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!