26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3.1. PLANAREN EGITEKOA, APUSTUAK ETA ILDO NAGUSIAK

Planak kontuan hartu behar ditu bai ekin beharreko sakoneko kontuak eta jarduerak bai beharko diren bitartekoak,

hain zuzen jakinduria, koordinazio eta politika publikoen bermetik burutzearren. Dena dela, proposatutako

Planak dokumentu amaitu gabea izan nahi du, bizia, eraikuntza eta hausnarketa etengabean

dagoena, errealitatearekiko eta ekintzarekiko solasean ari dena, eta analisi eta akordioen etengabeko gaurkotzea

behar duena. Azken batean, herria egiteko baliabidea da, euskal gizartearen premia eta kultur

erronkei hobeto erantzuteko.

3.1.1. Egitekoa

Abiatzeko egitekoa euskal kultura, euskaldunon kultura, XXI. mendearen kultur erronka handiei ekiteko

egoeran jartzea da.

Gainera kulturak duen garrantzi sozialaren kontzientzia hartu behar da. Kulturari kontserbazio, sorrera,

ekoizpen eta zabalkundearen bidez duen balioa emateak bertute bi ditu: batetik, gure gizartearen integrazio,

egokitze eta garapena ahalbidetzea; eta, bestetik, kulturak gure garaiotan duen potentzial ekonomikoa

azalera ateratzea.

Eginkizun kolektiboa da hori, euskal gizartearen, gizarte zibilaren, kultur eragileen eta erakunde publiko

eta pribatu guztien partaidetza gabe aurre ezin egin zaiona.

3.1.2. Apustu nagusia: ezagutzaren eta kulturaren hamarraldia

Paradigma edo erregistro aldaketak erakusten duenez, 80ko urteak industri birmoldaketaren urteak izan

ziren moduan —oraindik ere antzematen den aurrekontu-ahalegin itzela lagun zutela—, eta 90ekoetan, laguntza

publikotik abiatuta eta teknologia eta telekomunikazioen aldeko apustu zalantza gabearen bitartez,

produkzio eremu berriak azaleratu ziren bezala, mende berriko lehen hamarraldia ezagutzaren eta kulturaren

hamarraldia izango da, informazioan eta komunikazioan oinarrituta.

Apustu horrek lehentasunezko bost norabidetan abiatzea eskatzen du. Norabideok honako hauek dira:

— sorreraren eta produkzioaren nagusitasuna

— kultur integraziorako ahalegina

— nortasunaren sendotzea

— modernizazioa eta

— kanpo proiekzioa

Horrek, halaber, esan nahi du arlo publikoak tira egin behar duela sistema osotik, hain zuzen bere burua

ahalik eta mailarik handienean mantentzeko gai izango den sektorea sortu arte. Are gehiago kultura

KULTURAREN EUSKAL PLANA 2007 ARTE 2015 ARTEKO JARRAIBIDEEKIN

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!