26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

— Katalogoen digitalizazioa homogeneizatu.

— Azpisistema, lengoaia, adierazpen modu, produkzio prozesu, produktu, hizkuntza, merkatu eta

marken transbertsalitatea indartu.

Helburu hauek lortzeko bidean, ezinbesteko jotzen dira honakoak:

— Edukiei lehentasuna ematea Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barnean, hizkuntzaren

industriei lotutakoaz gain kultur edukien esparru bat garatuz Plan horretan, bide batez kultur edukien

industri digitala sustatuz.

— «Kudeaketa zentro» bat izendatzea, informazio digitalizatu estandarizatuaren sarearen edo prozesuan

denaren kudeaketa koordinatzeko kultur eremuetan.

— Kultur edukiak, katalogoak eta kultur ondarea digitalizatzeko laguntzak areagotzea, agiritegiak,

bibliotekak eta museoak sarean sartzeko.

— Kulturako ETE-en digitalizazio eta multimedia sorkuntza bultzatzea industri, finantza eta zerga

politiken bidez.

— Zerbitzu publikoko eremuak mantentzea eduki eta zerbitzu berrietan, barnean sarturik copyleft

(sarrera librea) eremuak, eta erakundeetan itzulpena eta software librearen erabilera sustatzea.

3.1.3.5. Kanpo proiekzioa

Kulturaren Euskal Herritik haratagoko kanpo proiekzioak euskal kultura hainbat norabidetan abiatzea eskatzen

du.

Lehen-lehenik, espainiar eta frantziar estatuetako komunitate eta merkatuetarantz abiatu behar du, eremu

hauek baititu hurrekoenak, lotura historiko berezia izatearekin batera.

Bigarrenik, Europarekiko konbergentziarantz abiatu behar du, horixe duelako kultur eremuaren jomugaren

oinarrizko erreferentzia hainbat kontutan, bai merkatu moduan hala nola kulturako gastu publikoari,

kulturak ehun sozioekonomiko pribatu eta publikoan duen pisuari, eta kultur eskari eta kontsumoari

dagokienez.

Azkenik, euskal diaspora ugariena den herrialdetarantz abiatu behar du (Latinoamerika eta AEB); izan ere,

diasporarekiko lotura bereziak mantentzen baitira orain ere.

Produkzio mailan, espezializazioa eta osagarritasuna jorratu behar dira, nazioartean kultur «guneak» identifikatzeko.

Irudizko euskal mugetatik harantzago iristeko produzitu behar da, ez dago beste aukerarik, eta

kalitate maila txukunez gainera, nortasun propiotik abiatu eta kulturan espezializatuz. Geure burua sare

plural eta zabalagoetako ataltzat jotzen ikasi behar dugu.

Kultur sorkuntzaren eta merkatuaren nazioartekotzerantz abiatzeko, eta horien garapenean parte hartzen

duten eragile publiko eta pribatuen jarduerak hobeto artikulatzeko, oinarrizko egitura batzuk sortu behar

dira, nazioartekotze hori hainbat norabidetan ahalbidetzearren:

— Institutu eta erakundeak sortu behar dira, kanpoan Euskal Herriaren kultur sustapen lana egitera

begira.

— Euskal kultura nazioartekotzeko behar diren sareak sustatu behar dira.

— Euskal kultur produktuen esportazio eta kanpo proiekziorako sostengu eta laguntzak behar dira.

3.2. ESTRATEGI PENTSAMENDU PARTEKATUA ERAIKIZ

Kulturaren Euskal Plana prestatzeko prozesuak aukera eman du lantaldeetan, arlo publikoaren eta pribatuaren

artean eztabaida sortzeko, Euskal Herriko kultur politikari buruzko hainbat irizpide gai hartuta.

Ikuspegi komuna honako hau da: kultur eremua lanerako espazio ireki eta askotarikoa izatea, tentsio politikoaren

koiunturen ondoriozko eragin maltzurretatik babesturik dagoen lurraldea, hausnarketa analitiko

partekatua eta proposamen-espiritua eragingo duen esparrua, azken batean.

Laburbilduz, irizpideok erakundeen politikari, gizarteari buruzko pertzepzioari eta kultur balioaren kateari

lotutako kontuak erakusten dituzte.

KULTURAREN EUSKAL PLANA 2007 ARTE 2015 ARTEKO JARRAIBIDEEKIN

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!