17.07.2015 Views

Alderdien Legeak dioena beteko duela agindu du ... - datu-basea19

Alderdien Legeak dioena beteko duela agindu du ... - datu-basea19

Alderdien Legeak dioena beteko duela agindu du ... - datu-basea19

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko azaroaren 28a • IgandeaIritzia 15Hemen kafeari Baque esatendiogu, eta bakeari Kit-katSerio demonioJuan Kruz Lakasta eta Zaldieroaseriodemonio@berria.infoAmaitu da gatazkaZorigaiztoko gatazka amaitu da! Akordioa lortu dugu!Alde guztiak ados jarri dira! Gora eta biba euskal pilota!Kasu, ez gara ari pelota basqua-z baizik eta askoz garrantzitsuagoaden euskal futbol baloiaz. Selekzioak abenduaren28an partida jokatzea adostu dute Federazioak eta jokalariek.Azkenean ez da Euskal Herriko selekzioa izanen,ezta Euskadikoa ere, baizik eta Euskal selekzioa, etakito. Esan gabe doa beste gatazka, pelota basqua-renakonpontzea nekezagoa izanen dela, luzeago joko duela.Adostasuna ez da erraza haren selekzioaren izena adostekotenorean sekulako arazoak dituen herri batean. Bainanori axola zaio hori gure futbol selekzioak partidak jokatukobaditu? Ederki kostata lorturiko akordioa ez zapuztealdera, iruzkin honentzat bi amaiera prestatu ditugu, batjokalarientzat, eta bestea Federazioarentzat. 1) Gora EuskalHerria selekzioduna! Gora Euskal Herria futbolzalea!2) Gora Euskadi selekzioduna! Gora Euskadi futbolzalea!Kortabarria eta Iribar gogoanZertaz ari ginen jabeturik, Txikiteroa, ohi baino luzeagobaina beti bezain sakon mintzatu zitzaigun: «Ez izan horrensarkastikoak futbolarekin, futbol mundutik iritsibaitzaigu azkenaldiko mezurik iraultzaileena, Eric Cantonarenaldarria herritarrek dirua banketxeetatik ateradezaten. Imajinatu zer gertatuko litzatekeen baldin etaabenduaren 28an, San Mameseko partidaren atarikoan,euskal futboleko katedraleko harmailetan pilaturiko milakaeta milaka zaleen aitzinean, bere garaian Kortabarriaketa Iribarrek ikurrina nola, halaxe haizatuko baluteGorka Iraizozek eta Mikel Aranburuk dirua banketxeetatikateratzearen aldeko pankarta. Eta jarraitzaile guztiakoihuka hasiko balira, 'Oe, oe, banketxeak erre! Oe, oe, banketxeakerre!'». Egiaren aitortzeko, gaudenetan egonda,kosta egiten da, kosta egiten denez, hori imajinatzea. Biurte joan dira krisi-tokomotxo hau hasi zenetik, eta erdipurdikohiru greba besterik ez dugu egin.Izarren hautsaIzarren hautsa egun batean bilakatu zen sukaldarien artekolehia. Ez dugu uste sukaldaritza eta lehia ongiegi uztartzendirenik, baina bizi gaituen sistema madarikatuhonetan dena da lehia. Michelin izarrak banatu dituzteaste honetan Donostian. Oro har, euskal sukaldaritzakemaitza onak lortu ditu, izar kopuruari eutsi baitio. Nolanahiere, gaude banaketan bidegabekeria latza egin dutela,batere izarrik gabe utzi baitute azken aldian sukaldelanik handiena egiten ari den gizona, Brian Currin. Osogustuko dugu haren menua. Lehen platera: euskal saldarenesferifikazioa, erran nahi baita sekulako lana egitenari dela pelota basqua non dagoen argitzeko tenorean. Bigarrenplatera: euskal aharikiaren dekonstrukzioa, errannahi baita irudipena dugula asmatzen ari dela gure betikoahari talka gainditzeko bidearekin. Postrea: bakea,erran nahi baita hemen kafeari Baque esaten diogula, etabakeari kit-kat. Michelin izarrik ez, beraz, Brian Currinentzat.Ea Mitchell printzipioen ezarpenarekin zortehandiagoa duen.Erosle salduaEspainiako Gobernuak Saharako aferan duen jarrera lotsagarriaazaldu beharrik eduki ez dezan laguntza erabakigarriaeman dio EAJk Zapaterori. Haren agerraldia eskatzenzuen ekimenaren kontra bozkatu du Madrilgo DiputatuenKongresuan. «Diru gehien ordaintzen dienarisaltzen diote euren burua. Edonorekin lotzen dituzteakordioak». Kasu; izan ere, jelkideen jarrera hitz gordinokindefinitu duena ez gara gu izan, baizik eta Patxi Lopezlehendakaria, metafora horren arabera jelkideei dirugehien ordaintzen ari zaien alderdi sozialistako kidea,hain justu Gasteizko Eusko Jaurlaritzara iritsi ahal izatekoMadrilen etsai porrokatu duen PPrekin akordioa lotuduena. Bada marka. Zapaterok eta EAJk adosturiko eskuduntzakoraindik ez dira iristen hasi, eta Lopez jadaguztiz salduta dakusagu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!