20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tzillik, limosna negarrez eskatzera dijoazenean zeiñ

diran aditzera emateko jo bear dituzten oltxoai,

badijoa bat-batetan likurta, kolore eta otsezti aen

guztien mundu ura; Mariren arpegia txuspiltzen du

doloreak; itotzen dute soillotsak, eta ixiltasun luze

baten ondorean marmarizten du boz erbalarekin:

- Ama, zeiñ zorionekoak diran basoetako egaztitxoak,

jaio, elkar maite eta egaan libre ibiltzen

diranak, iñori nazka eta bildurrik eman gabel Zuk,

legenartsu biurtu baño len mundu eder ortan aen

gisa bizi ziñanak, esan zadazu: zer da bizia?

- Bizia -erantzuten du boz latzarekin Pierres

agotak bere emazteari aurrea arturik-, bizia da

martirioa; da gizonak, anima ta gorputza urratzen

zaizkala, irago bear duen bide arantz-estali bat,

zeiña bukatzen dan neke bat bakarrik ezagutzeko

gelditzen etzaionean; da Heren-sugea-ren aoak

bezelako luzulo gartua, zeiñera erortzen dan jaiotzen

danean, bere ondora sekulan allegatu gabe ...

Eztizu ezer balioko, gu geran bezela, legenartsu

oraindik ez izateak, zergatik, osasunduna edo eria,

gure alaba zera, ta zu ere arrapatzen zaitu gu doakabetzen

gaituen madarikazioak. Gaztea, ederra ta

birtutetsua zeralarik, jendeak alde egingo dute

zugandik, izuturik; zure ametsak eztute pasa bear

Bozateko barruti ontatik, non bakarrik maite dezakezun

eta maiteko zaituen agota batek; erregutzen

dezunean, zure orazioa joango da zeruetara beste

kristauenetatik apartatua; eta, iltzen zeranean ere,

atsedengo dezu lur apartatuan, zeiñaren gañean gu

bezelako doakabetuak bakarrik atrebituko diran

beren malkoak ixurtzera, baldiñ bat bakarrik gelditzen

bazaiote. Au da bizia, eta Arizkundik apartatzen

gaituen ibai orren beste aldean jende zorionekoak

bizi badira, Jaunak egingo zituen, dudik gabe,

geok berakin konparaturik gure doakabea aundiagoa

izan zedien.

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!