20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eñere lo; gaub'artan ekarri zizkitan burura dukatak;

eta, itxuturik, ez nioten batere begiratu mutillak

izan zitzaken doaiñ, dukatak baño geiago balio

dutenai; baña ezagutzen det gaizki egin nuela; eta,

zuen eta nere orazioak gaizki au erremediaturik, iltzen

naiz orain kontentu. AL .. Iduritzen zait, nere

oñaze eta naigabeen erdian, zeruan arkitzen naizala.

Doi-doi itz oek esanik, gelditu zan lo bezela;

Kontxexik eta Patxik begiratu zioten elkarri eta,

ezaguturik azkenekoetan zegoela, Kontxexik artu

zion burua bere magalean, eta Patxik bildu ziozkan

oñak bere eskuetan. Aitak bereetan errosarioa

estutzen zuen, noizean beiñ muñ emanik.

Egondu ziran orla denbora pixka batean; aitaren

ezpañak, otz-otzak zeudelarik, mugitzen ziran erregutu

naiean bezela; eta begiak, eriotzean dagoenaren

begiratze zorrotzarekin, bazirudien ikusi nai

zutela len baño len Maria, zeruko atia ...

Andik laster, errosarioarekin ziñaturik, esan

zuen: "Jesus!"; eta far poztun bat egiñaz bota zuen

azkeneko asnasea.

Kontxexik orduan begiratzen du zerura, segitu

nairik bezela an sartzera dijoan anima garbi arri,

eta ondoren aingeru baten bozarekin kantatzen du:

-Maria! ...

Egun-sentiko izar ederra,

sortzetik garbi -garbia,

aingerutxoen Erregin gozo,

dena graziaz betia,

zeru ta lurrak txoratutako

lore guztien loria,

deserri illun munduko ontan

argi diztiatzallia,

triste gaudenon konsueloa,

gure pozaren kabia,

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!