You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Urikalduak!

Ederra zera, o itsasoa!

Baña zu baño ederragoa

da zuregatik alargunari

ixurtzen zaion malko tantoa!

Sendoa guztiz dezu orroa,

baña neretzat sendoagoa

da zuregatik umezurtzari

jaiotzen zaion zizpurutxoa!

Garratza dezu zurrunbilloa,

baña au baño garratzagoa

da gurasoak, semerik gabe!,

botatzen duten antsi eroa!

O Jaungoikoa! Zuk dezu, bai, zuk

oek ainbeste maitetakoa.

Itsaso bagak etzuten ito

ark egin zizun orazioa.

An ... ur azpitik bialdu zizun

gaixoak bere biotz osoa,

Gurutze Santu Lezokoari

erreguturik barkazioa!

Aur, emazte ta gurasoentzat

eskaturikan konsueloa!

O JaungoikoaL .. Aita zera ta

eman zenion zure kolkoa,

eta lurrean zabaltzen dezu

karidadeen usai gozoa!

Poztu gaitezen! ... Zeruan dago

gure betiko amorioa!

1882-ko Abenduan.

Euskal-Erria, 1882.

160