20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Antonio Arzak Alberdi

(1855-1904)

Antonio Arzak Alberdi Donostian jaio zan, 1855-

eko uztaillaren 26-an, eta andik bi egunera San

Bizenteko elizan bataiatu zuten, Antonio Maria Biktor

izenak ezarriz.

Beraren gurasoak Manuel eta Antonia Ramona

Justa izan ziran, biak donostiarrak. Aitaren aldeko

aiton-amonak, Frantzisko Jabier Arzak, Altzako

semea, eta Maria Teresa Izagirre, donostiarra. Amaren

aldeko aiton-amonak, Antonio Maria Alberdi,

bergararra, eta Maria Joakina Egaña.(I)

Familia bizi zan etxeak Baderas zuan izena. Ategorrietan

zegoan, gaur Notre Dame komentua

dagoan ortan. Ziur aski, Antonio bertan jaioa

izango zan.

Baderas etxe ori Ulia auzokoa zan, 57 zenbakia

zuana. Etxeak iru solairu omen zituan: bqjo, principal

y segundo piso, eta 374 metro kuadratu. Ortaz

gaiñera, tolarea eta etxeorde bat ere bai. Onek 215

metro kuadratu zituan, beeko solairuan ukuillua

zala, eta goien piso principal eta desván. Baita jardiña

ere, 850 metrokoa. Garai bateko jauregi eder,

bikain, patxaratsua, alegia.

Ezker-eskubi beste bi etxe: sortaldean, Pasai

aldera, Bellabista; eta sartaldean, Donosti aldera,

Etxeberri. Ego aldera, berriz, Pasaiko bide zaarra.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!