20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

a egun berriaren billa bezela, begiratzen det zerura,

burua erortzen zait bi eskuen artera, ixten zaizkit

begiak, eta orduan zer ikusten det? OL.. Joan

dan udazkenean Donostiatik zerura egatutako aur

guztiak izarrez jantzitako odei batean datoz Belengo

portalera Jesus adoratzera. Zer edertasun paregabia!

Gaur urte bete, gure etxeetan, kartoiezko jostalluakiñ

Jesusekin jostatzen zeuden aurrak, Jesus

ber-berarekiñ jostatzen arkitzen dira gaur. Zorionekoak

berak eta gu. Negar, negar, gurasoak, ez

penaz, baizik pozez! Aur maiteak! ... Joan dan

udako loreak ill ziran; baña zuek ez. Non da anima

bat bezelako sortitzik?

"Jesus jaio da Belenen!" O! ... Ez gaitezela kontentatu

zerutik datorzkigun konsuelozko malkoak

ixurtzearekiñ; igo zagun poza zeruraño; gelditzen

zaizkigun aurrak eraman ditzagun, ez oñetako, ez

soñ, ez zer janik gabe arkitzen diran aur pobreengana.

An adoratuko dute Jesus! An, aurrak aurrai

begiratzean, batzuek kupidaz, besteak eskertasunez,

denak inozentziaren soñeko txuriz apaiñdurik,

beren senide aingerutxoak egingo duten far-irri

batek zeru osoa pozaren pozez beteko du, ta zeru­

-lurrak, batera, kantatuko dute:

- Gloria in excelsis Deo, et in terra pax hominibus

bonae voluntatis.

1886-an.

Euskal-Erria. 1895.

(1) Orain bederatzi urte izkribatu nuen moldaera au, eta

beste liburu batean argitaratua izandu zan(*).

Garai artan aur asko zeruratu ziran gure Donostiatik. Nork

ez daki zeruak izar geiago dauzkala geroztik? (Egillearen adirakia)

(*) Ez dakigu zein liburu izan diteken Arzak jaunak eman

aitatzen duana. (A. Z.)

132

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!