20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Pierres! -deadartzen du Mariren amak bizibizi-.

Sufrimentuak erotzen zaituzte; eta, era batean

osasundunak eta eriak maite dituela, gure animak

esperantzaz beterik, eguneroko ogia ematen

digun Ura ofenditzen ari zera; bizia, dala libertadearekin,

dala gabe, beti da karga tristea bere suertearekin

erakidatzen eztanarentzat. Gure biotz eta

begiak ezpadute begiratu bear Bozateko etxadi

ontatik arontzago, nork eragozten digu ordu guztietan

Jainkoagana altxatzea? Bedeinkatua izan bedi

Jaungoikoa eta egin bedi bere borondate santua!

Laño-odeien trabes sartzen ditu eguzkiak bere

errañuak, ill-illean argiturik mendi-ibar euskaldunak.

Udazkeneko ifar-aize otzak mugierazirik, bagaritzen

dira larri-larri Arizkungo baso orixtak; adarrak

arrenkura dariote eta baso illunen erraietatik

itzuli datoz otsezti negargarriak; orbelak, eroririk,

zurrunbilloan dabiltza lurrean; egaztitxoak, kabiak

utzirik, dijoaz errenkadaka; oraindik bizi diran pixti

txikiak gordetzen dira arkaitzen eta aritz gerrien

irriñarteetan; soroetako loreak eztira bizi.

Zeiñ damutsua ageri dan sortitza Mari, Pierres

agotaren alaba ederraren begietan, zeiñak Bozateko

bere txaolatik ikusten duen tristeki Jaungoikoaren

obrea!

Mendien marmarizakiñ naasturik aize-bunbadak

dakarzkite urrutian galtzen diran boza eta

kanta penik gabeak, ujuju ta algara lasai pozez

beteak, oekin elkar artzen dutela gero baño gero

alderago entzuten diran txistu-ttunttun soñuak.

Menditar pilla bat jai-eguneko arropakin dijoa

Arizkungo eliza alderontz, nongo ezkillak, beren

birunka ariñarekin, badiruri diosaltzen dituztela;

114

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!