20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aingeruena zirudien kanta samur eztitsu bat nastutzen

ziran miragarriro gure kantarekin, sorterazOrik,

nik eztakit nola, lurrekoa etzirudien musika

zoragarri bat.

Neke aundiarekin zijoan aita gaixoa Kontxexi eta

PaOOren erdian; baña musik'au entzunik, aztu zan

bere oñazeetaz; bere anima etzan orduan gorputzaz

oroitzen, ez!... Onekin lurrean zegoelarik, ikutzen

zuen zerua!

Prozesioan zijoazen lenbiziko erromerigilleak

sartu ziran Arantzazun, azkenekoak bid e erdira

allegatu baño len; baña guztiak Ama ikusi eta

Jauna artzekoak ziran; eta, ala, batzuek irtentzen

ziran bezela sartzen ziran besteak. Beren txanda

etorririk, sartu ziran aita-alabak eta PaOO. Jesusek

eta bere Amak bestek eztaki zer eskatu zuen oetako

bakoitzak, baña irurak atera ziran, beste erromerigille

guztien gisa, pena bat sekulan izan ezpalute

bezela; eta onontzean, berekin zuten zeziñ egosia

eta ogia janik, eta zaldale pixka bat astoari emanik,

etorri ziran berriz lengo aritzaren azpira, biaramon

goizean etxera abiatzeko asmoan.

Atzoko gauba ederra bazan, gaurkoa ederragoa

zan. Zerutik intza zelaietara bezela zetorren animetara

grazia!

Aita gizagaixoa oot nekatua arkitzen zan; alabak

eta Patxik jarri zuten al zuten erik edo posturik

onenean gauba pasatzeko; baña Ama Biljiñak nai

zuen nonbait lurreko nekeak bukaturik bere ondora

eraman, eta asi zitzaion asnasea gogotik larritzen.

Pasa zan gauba; baña biaramon goizean zoriona

eta eriotza ageri ziran arpegi artan, eta berak,

bere egoitza edo estadua ezaguturik, esan zuen:

- Utsa litzake illtzea, mundu ontan puska maiterik

utzi bear ezpagenu; eta, baita ere, uzten ditugunak

ondo uzteko modua bagenu. Baña ...

101

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!