You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Nork daki!

{Nere adískide maite Franzísko Lopez ta Alen-i}

Askotan oi bezela,

artsalde batean,

zeiñ pozikan nebillen

euskallur maitean,

nere nexka nuela, (1)

ai, aldamenean!

Onek ikusi zuen

arbola tartean

kaiola bat zegola

baserri aurrean;

La ... (umiak dutena)

ia zer zegon an

bereala saltoka

galde egiñ ziran.

Gu sentirik, amona

irten zan atera,

t'egiñ zion segiran

galde ura bera.

"Kamabatxuak, aurra,

pollitak alere;

oraindik jaten ondo

ikasi ez dute ... "

"Oi? Eta orduan nork

ematen diyoteT

"Gaxua! ... Beren ama

etortzen zaiote;

baña iya azi dira,

baleudeke libre;

laster beren arrekiñ

egako lirake".

Eta txorikumeak,

ama sentitzean,

asten ziran kolpeka

libra tu naiean.

Orduan nere nexkak,

daukat aiñ goguan!,

malko aundi batekiñ

begi bakoitzean,

esan zidan: "Oxa ... ba,

li... bra ... tzia ... nai ... det".

Ta, amonari zerbait

eman ta ondoren,

librean utzi bear

izan genituen.

Gero ... ai!, nexka ill zan!

Eder egatu zan!

Ta ni nolapait joanik

kanposantura, ... an,

bere obi ondoko

arbol adarrean,

kamabatxo batzuek

ai ziran kantari!

Ixo!. .. Oraindik ere

entzuten nago ni,

ta diot: "Aiek dira?

Nork daki!". Nork daki!"

Euskal-Erria, 1889.

(1) Nexka au leen aitatu degunez. Justa Enrile Arzak da.

Antonioren illoba. beraren arrebaren alaba. umetan illa.

191