20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ten ditu boz-erdiro eriotzean daudenen orazioak,

zurezko gurutze umill baten aurrean.

- Aita -dio doi-doia Marik bere konfesoreari

begiratuaz-, bizia tristea da, baña zer da ainbeste

beldur ematen duen eriotza?

- Eriotza, zu bezela Jainkoagan iltzen diranentzat

-erantzuten dio konfesoreak- da nor

bere errira allegatzea neke gogorrezko bidaje

baten ondorean; da gure anima apartatzea gorputz

ustelkorretik, ala nola zure etxola gaixoan

ateratzen dan, auts biurtzen dan aritz-gerri sukiñetik,

zerurontz igotzen dan gar garbia; da gure

gurasoen etxe atarian bidean loitu zaigun jazkaia

kentzea, aingeruaren soñeko txuria jantzirik; da,

aragi-kateak puskaturik, libre egatzea, betiraunde

edo eternidad e guztian zorionkiro atsedentzeko,

au esan duen Arren kolkoan: "Zorionekoak

negar egiten dutenak, zergatik berak izango diran

konsolatuak! "

Marik jartzen ditu bere begi zorrotzak gurutzean;

bere arpegi fedeak alaituan agertzen da aingeru

baten poza; eta, far gozo baten erdian, eskeñtzen

dio umilki Egilleari bere anima garbia.

Eta Pierres agota eta bere emaztearen malkoak

ixurtzen diran bitartean beren biotzeko alabaren

kopeta otzean, ala nola itz tantoak irristatzen diran

arri-Iegunezko talluntza baten gañean, gero baño

gero geiago ezkutatzen ditu elurrak Bozateko etxolak;

aditzen dira otsoaren auria ta aritzen karraska;

aizeak indar artzen du ... eta daramatzi bere

burrundaran, legenartsuen bizitza tristeetan barrena,

zeruko otsezti eta esperantzazko oju bat diruditen

konfesorearen azken itz oek: "Zorionekoak

negar egiten dutenak, zergatik berak izango diran

konsolatuak!".(2)

116

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!