20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eztakit noiz arteraño egongo ote nitzan era onetan,

aur negarra aditu ezpanu nere aldeano Begiraturik,

ikusi nituen eskutxoak elkarri emanik bi aur txiki

belauniko erregutzen, eta oen ondoan emakume

beltzez jantzitako bat; zan alargun bat bere biotzeko

puxka gaixoakin. lruak zeuden negarrez! Alargunaren

malkoak jotzen zuten lurra umezurtzentzat aita

esnatu naiean bezela, eta biltzen zizkaten berenak

bere umeai, gorde naiean bezela. Ain ziran ederrak

ama tristearentzat! O Jaungoikoa!. .. Guztien erreguak

entzuten badituzu, nola entzungo dituzun

alargun eta umezurtzenakl

Irten nitzan elizatik; illunabarra zan; nola ez

nekiela pasa zitzaizkidan orduak elizan, eta ez da

milagro. Zer da denbora, betiraunde edo etemidadeaz

oroitzen geranean? Etxetik urruti arkitzen nitzan,

eta erabaki nuen edozeiñ baserritan gauba

pasatzen gelditzea.

Mendi egal luze baten bidexigor batetik nijoala,

ikusi nituen artzai batzuek, baña ixillik zeuden.

Etzan entzuten euskal mendietan denbora bateko

uju eta irrintzi pozkidatsurik; eguzkiak agurtzen

zuen betiko egun ura; txoriak ixiltzen ziran; illargia

ateratzen zan; zerupea apaindu zan; euskal izar dizdizaria

aurrean neukan; aritz-ostoak erortzen ziran

nere esperantza maite batzuen eraraz; lurgaña loak

artzen zuen, eta arkaitz zirrituetatik agertzen ziran

urak, ziran, nere anima tristearentzat, nere euskal

mendien negarrak! Nere biotza lertuko zan, negarrez

asi ezpanitz, aritz ostoakin negar au txukaturik.

Gauba nuen gañean, eta zan Azaroko gauba, defuntu

gauba, beti izango dana nere gogoan! Intxaur­

-arbola aundi baten pian ageri zan untzak erdi

estaldutako baserri zar bat, gurdi bat eta iñoxtorra

pillaka atarian zituela; ateak zeuzkan zabalik.

- Abe Maria! -euskaldunok etxeetan sartzeko

ditugun itz pozgarri oekin, erantzun zien barrendik

86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!