20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tako batekin. Arratsean, aita ta amak errosarioa

esaten egiten zuten murmur santuarekin, gelditzen

ziran lo-lotxo aingerutxoak, bi zarrenak seaskan,

eta txikiena mundu ontan dan seaskik gozoenean:

amaren magaltxoan.

Azitzen zetozen bezela, gaubero-gaubero, beren

biotzak birtuteaz txertatuak betiko geldi zitezen,

oeratu baño len kontatzen zizkaten kontu politak,

ejenplo onak bere begien aurrean jarririk. Gero,

erakusten zien dotriña, eramaten zituzten berekin

elizara, zelaiera lan egitera, eta orla azi ziran zuzen

Jaunaren legean, beren eta gurasoen onerako.

Eta oek nola bizi ziran?

Etzan entzuten sekulan beren artean aserrezko

itz erdi bat; jai egunetan joaten ziran, al zuten guztian,

meza nagusi ta bezperetara; urtean, jai egunetaz

kanpora, meza entzun, konfesatu ta komulgatu

askotan egiten zuten, zergatik Jaunaganonzko

amorio biziz beterik dagon biotza kontentatzen

eztan Eliz Ama Santaren legeak soill-soillik kunplitzearekin.

Nai du egin, amorioz, zerbait geiago bere

maiteagatik; eta, al balu, egongo litzake beti berarekin,

aldareko Sakramentu Santuaren aurrean.

Maiz joaten ziran Arantzazura beren aurtxoakin.

Etxeko errenta nagusiari zuzen pagaturik, eta

amarrenak Elizari emanik, gelditzen zitzaiotenetik

berezitzen zuten parte bat andre alargun, umezurtz,

zar, eri eta doakabetuentzat, zeinen lurrak

laiatu eta aitzurtzera joaten ziran gañera, al bazuten.

Tristea beretzat bakarrik bizi dan kristaua!

Ejenplo oek ikusirik, azi ziran beren umeak; eta,

semea gaztetan ezkondurik, Patxi ta Kontxexi jostatzen

ziran illobatxoakin.

Bazijoazen urteak, eta 79-garrenean Patxi arrapatu

zuen miñak.

Gaizki senti zan egun batean, esan zion Kontxexiri:

106

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!