20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mendiyak

rOn Marcial Martinez Aguirre jaunan)

Mendiko umea naiz,

mendiya det maite,

ez nitzake biziko

menditik aparte.

Eta gaur kalean, ai!,

bizi banaiz ere,

ez naiz bizi mendira

begiratu gabe!

Zeñen ederrak dauden

oso zuriturik,

elurrezko soñeko

orretan bildurik,

lengo anai-odolak

damuz estaldurik,

aingerutxoen jantzi

garbia arturik!

Otza. ixilltasuna

bazter danetatik,

zerbait ikusi nai ta

ezer ez iñondik:

ez zaldi, ez betizu,

ez auntz, ez ardirik;

denak, denakjoan dira

lurra lo utzirik.

Egunak badijoaz

ta lurra beti lo,

elurra berriz dator

gero ta geiago;

ta an, ermitan, borda

baño arontzago,

artzaiaren alaba

erregutzen dago!

Nola, nola ote du

gaixoak eskatzen! ...

Elurrak asten dira

bertatik urtutzen;

eguzkirikan ez da

eta det pensatzen

BiIjiñak ote duen

malko bat ixurtzen.

Esnatu zaitez, lurra,

esnatu lenbailen!

Atoz, udaberria,

bazterrak poztutzen,

txoriak ikusteko

kabiak egiten,

eta bildots txikiak

mendiyan j ostatzen!

1888-ko martxoaren 3-an.

Euskal-Enia,1888.

179

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!