20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Garai artan, Ategorrietako alde ori leku soilla

eta lasaia izango zan noski, naiz eta geroztik inguru

dana etxez bete.

Orregatik Antoniok, bere olerkietan ageri danez,

ez du bere burua kaletartzat jotzen:

Mendiko umea naiz,

mendia det maite,

ez nintzake biziko

menditik aparte;

eta gaur kalean, ai!,

bizi banaiz ere,

ez naiz bizi mendira

begiratu gabe.

Bere idazlan batean ere onela aitortzen du:

"Nekazari jaio nitzan, jaunak, ez det lotsarik aitortzeko,

eta gaur kalean bizi banaiz ere, kanpo librian

jaiotako txori gaxua kaiolan bizi dan bezela, nere

gogua, biotza, asmuak eta naia dijuaz kaletik mendira,

zelaiera, baserrira ... ".

Ulia mendia, berriz, bere-berea du:

Atzo zala diruri ...

nitzala ibilltzen

sasi ta arboletan

kabiyak billatzen,

kirkirrak arrapatzen,

bildotxak maitatzen,

Juan Joxe amezketarra

zanian etortzen,

negua pasatzera

ardiyakiñ emen!

Orduan itsatsiko zitzaion bere alderdirik nabarmen

eta aberatsenetako bat: izadiaren maitasuna.

Mendiak, zugaitzak, zerua, itxasoa ikusi utsarekin,

lilluratu egiten zan ura. Ala ageri da, aren itz neurtuetan

ez-ezik, beste idazlan guzietan ere.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!