20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Biaramon goizean, Patxi morroi zegoen etxera

zetorrela, arkitu zuen Kontxexi errotara zijoala; eta,

egun onak elkarri emanik, jarri ziran itzketan:

- Etzenuke asmatuko -esan zion Patxiknondik

eta zertatik natorren, baña esan bear dizut;

eta gero egin bedi Jaunaren borondatea. Aspalditxo

ontan zugana dijoa beti nere pensamentua, eta nola

esan eztakit zer senti detan biotzean, zutan pensatzen

jarririk, gure etorkizunaz oroitzen naizanean.

Nik nai zinduzket emaztetzat; eta, zuri au agertu

baño len, nere gurasoai zer asmo nuen esatetik

nator. Berak eman dirate beren baimena, eta orain

zuri aditzeko emen nago.

- Zer naizu nik esatea? -erantzun zion Kontxexik-.

Ezagutuko dezun bezela, zuk zure gurasoakin

egin dezuna egin bear det nik nere aitarekin;

baña ontarako lenbizi eskatu bear diot, txikitatik

erregutzen diotan Ama Birjiña Arantzazukoari,

eman dizaitala, biori konbeni bazaigu, zureganonzko

amorioa.

- Ona non daukazun -esan zion Patxik, aren

eskapularioa kolkotik atereaz-. Beti nerekin daramat

eta sekulan utziko eztet; zuk esaten nazunaz,

bere eskuetan jartzen dezu nere suertea; ala izan

bedi; baña jakin zazu, Kontxexi, au edozeiñ dala,

txikitan nere amak jarritako eta berak morroi izatera

etxetik atera nitzanean maite izateko esan ninduen

eskapulariotxo au, obira ere nerekin batera

eraman naiko detala.

Au izan zan, dudik gabe, erregu ezin geiago

samur bat Ama BiIjiñarentzat, zergatik Kontxexik,

itz oek entzun orduko, esan zion:

- Zuk maite dezu asko nere Ama Birjiña, eta

nik maite zaitut zu. O nere Ama!. .. Len eskeintzen

nizun nere maitetasuna bakarrik; baña gaurtandik

artu ta gorde zazu nerea, beste zure seme leial one-

96

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!