20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Itzaurre onen egilleak bere etxeko oroipen bat

azaldu nai luke orain. Beraren ama zana, donostiarra

berez eta Maria izenez, zazpi urteko nexka zan

orduan. Etxean ere artu zuten euskal argitalpen berri

ura. Eta senideak, bera baiño zaarragoak danak,

azala irakurritakoan, burlaz onela esaten zioten:

- Maritxo errial banal Maritxo errial banal

Bigarren taldean, prosazko lanak. Baditu kontakizun

sentikor batzuk, leyenda erara moldatuak,

garai artan bai erderaz eta bai euskeraz modan

zegoanez. Orrelakoak dira: Patxi ta Kontxexi, Aztua

eta Legenartsua. Baiña geroztikako prosa-lanak,

bere sentimentuak agertzearren edo euskal festetan-eta

jende aurrean kunplitzeko moldatuak,

laburragoak ditu.

lrugarren taldean olerkiak bildu ditugu; edo, garai

artan esaten zanez, itz neurtuak. Ontan ere sailluzeagoak

ditu asierakoak. Alakoak dira: fltzen bazaigu

Ama Euskera, euskaldunak illak gera izenekoa; Jesus

izanik amorioa, Jesus da bizi osoa; Tolosari San Juan

bezpera gauerako eta Euskal-Erriko perlak.

Ondorengoak, ordea, askoz ere laburragoak

dira. Bertso bakarrekoak ere bai batzuk, pentsamentu

edo sentimenturen bat azaltzearren papereratuak.

Batzuk, bertsolarien metrika klasikoan

moldatuak; besteak, berak asmatutako bertso-mota

berriren batean.

Bere idazlanak, liburusketan argitaratutako

poematxo oiek izan ezik, garai artako aldizkarietan

agertu ziran. Donostiako Euskal-Erria-n batez ere.

Baiña baita ere bertako El Pueblo Vasco egunkarian,

Iruñeko Revista Euskara-n, Buenos Airesko

La Vasconia-n eta abar.

Orregatik, aren lanak biltzen aalegiñean saiatu

bagera ere, ziur gera askok eta askok iges egingo zigu-

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!