20.09.2015 Views

Idazlan-sorta

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

Idazlan-sorta - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Usoa ta euskalduna

(On Jose Umaranjaunari)

Bi uso bizi ziran Euskal-Errian

elkar maiterik guztiz zorionian,

biak kabi batean jaiotakoak,

biak amatxo batek azitakoak.

Bat botarik ekaitzak itsasoz arontz,

gelditu zan laguna itsasoz onontz;

eta geroztik bien urrungatxoak

ziruriten, ai, antsi dolorezkoak!

Egatzen ziran elkar ikusi nairik,

baña alferrik; ta beiñ lurra utzirik

joan ziran zuzen gora an bildutzera.

Gu non bilduko gera? O euskaldunak!

Guk ta Amerikako gure lagunak

ega dezagun, ega, zeru aldera!

Euskal-Erria. 1885.

Arantzazu-ko Ama laztana,

atoz gugana!

Eri dagoen baten gela tristean,

arrats luzean, an ... ixiltasunean!

Argi txiki bat doi-doi dago pizturik,

bere errañuz zure itxura inguraturik.

Ala berean, Ama, nik, euskalduna,

ikusten det gaur zure Arantz kutuna,

mendi tartetik nere euskallurrean

illargia gaubean ateratzean.

"Senda nazazu, arren! -dio eriak-.

Salba nazazu!". Eta ... bere arpegiak

billatzen du zurea, Ama laztana!

Au da nere esana, o Erregiña!

Ta ezpagera Zu koroitzeko diña,

barkaturikan igo, igo zugana!

Euskal-Erria. 1886.

164

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!