15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

10 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Euskal Herria

Carles Riera q Conseuko idazkari nagusia

Europako estatuek politika atzerakoiak dituztela iritzi arren,

Carlos Riera Conseuko idazkariak nahitaezko jotzen du herrien

eskubideak exijitzea eskubide indibidualetan aurrera egiteko.

«Estatuen logika guztiz

mugatzailea da eskubide

demokratikoei begira»

Xan Harriague

Bihar bertan Euskal Herrian

izango da Carlos Riera Conseuko

idazkari nagusia. Udalbiltzarekin

batera, Autodeterminazioa

eta dibertsitatea XXI. mendean

izenburuko nazioarteko jardunaldiak

antolatu ditu Conseuk,

Estaturik Gabeko Europako Nazioen

Batzarrak. 1985ean sortu

zen, eta bere barnean biltzen ditu

estaturik ez duten Europako

hainbat alderdi politiko, eragile

sozial eta sindikal. Bihartik etzira

herrien eskubideak giza eskubideen

baitan izanen dituzte hizpide

Donostiako Miramar jauregian

eta Kursaalean eginen diren

jardunaldietan. Rieraren arabera,

ezinbesteko ariketa da gizartea

ohartu dadin proposatzen duten

herrien Europa «krisian» dagoen

Europako Batasunaren

alternatiba dela.

Zenbat eragile zaudete Conseun?

Bat egiten dutenak asko dira, baina

etengabe jarduten duten eragile

politikoak, zibilak eta sindikalak

30 inguru dira. Sareak eragin

handia dauka Herrialde Katalanetan,

Galizian, Bretainian, Okzitanian,

Aosta ibarrean, Friulin,

Eslovenian, Galesen, Irlandan eta

Eskozian, besteak beste.Sare guztiak

bezala, gorabeherak ditu,

baina gaur egun dinamismo eta

parte-hartze nabarmena du.

Zertan oinarritzen zara errateko

Conseuk dinamismo eta parte-hartze

nabarmena duela?

Kideen parte-hartzean eta jardueran,

batetik. Azken urteotan

antolatu ditugun topaketetan

parte-hartze nabarmena izan da.

Gainera, gaur egun Conseu Munduko

Foru Sozialeko Nazioarteko

kontseiluko behin betiko kidea

da. Estaturik gabeko herrien eskubide

kolektiboak ordezkatzen

ditu. Lortu dugu herrien eskubide

kolektiboak altermundialisten

agendan sartzea.

Oraingoan zergatik aukeratu duzue

Euskal Herria?

Belemeko Munduko Gizarte Foroan

(Brasil) sortu zen ideia, Euskal

Herriko eragile batzuekin ari

ginela. Han izandako harreman

onagatik erabaki dugu elkarbizitza

hori berrindartzea eta ekimen

hori egitea. Ondorioztatu dugu

Conseuren topaketa bat Euskal

Herrian egitea ona litzatekeela

osatzen ari ziren elkarlanerako

dinamika horiek egituratzeko.

Horrelako topaketa batek zertan laguntzen

ahal ditu estaturik gabeko

herriak?

Ez dago zalantzarik Europa krisian

dagoela ikuspegi ekonomikotik,

baina baita ikuspegi sozialetik

ere. Krisi horrek arrazoi

asko ditu, eta argi dago horietariko

bat Europako Batasunaren oinarrian

diren estatu nazioen krisia

dela. Oztopo dira benetako batasun

politikoa, soziala eta

ekonomikoa lortu ahal izateko,

beraien nazionalismo eta korporatibismoagatik.

Europako Batasuneko

estatuak berak dira Europako

Batasunari aurrera egin

ahal izatea galarazten diotenak.

Gainera, egungo eredu sozio ekonomikoak

krisia areagotu baizik

ez du egiten. Ezberdintasunak

eta bazterketa areagotu baizik ez

ditu egiten. Horrek ez du batere

laguntzen Europako gizartea batzen.

Estatuek daukaten logika

guztiz mugatzailea da, eskubide

demokratikoei dagokionez. Are

gehiago, esango nuke logika atzerakoia

eta errepresiboa dutela.

«Estatuen logika

atzerakoia eta

errepresiboa dela

esango nuke»

«Ezin da eskubide

indibidualetan aurrera

egin kolektiboetan

aurrera egin gabe»

Arlo horretan zeintzuk dira 25 urte

hauetan Conseuri esker lortu diren

aurrerapausoak?

Conseuri esker, baina baita Europako

estaturik gabeko herriek

eraman dituzten borrokei esker

ere, lortu dugu esparru bat sortzea

estaturik gabeko herriek

haien diskurtsoa zabaltzeko aukera

izan dezaten. Orain eztabaidan

parte hartzen ahal dute.

Agendan daude. Ez guk nahiko

genukeen zentralitatearekin, baina

bai metroak egin ditugula es-

kubide kolektiboek agendan gero

eta garrantzi handiagoa izateko.

Argi dago Europako krisi horretan

estaturik gabeko nazioak alternatiba

bat direla. Herrien Europa

proposatzen dute, eredu

oraindik demokratikoagoa, proposatzen

dituzten gauzen artean

daudelako eskubide kolektiboak,

politikoak eta sozialak. Aldaketa

eskaintzen dute.

Eskozia eta Groenlandia herriek independentziarako

bidea hasi dute.

Harremanak dituzue haiekin?

Bai, Eskoziarekin, Groenlandiarekin

eta beste hainbatekin ere.

Elkarlanean ari gara, eta esperientziak

trukatzen ditugu. Ez dago

dudarik horrelako esperientziek

bideak irekitzen dituztela

eta aurrera egiten laguntzen dutela

autodeterminazio eskubidearen

onarpenean. Europan autodeterminazio

eskubidea zenbat eta

herri gehiagori onartu, orduan

eta zailagoa izango da bertzeei

ukatzea.

Zer iruditzen zaizu ezker abertzalearen

Zutik Euskal Herria adierazpena?

Berri ona da. Bide politikora gatazkako

eragile guztiak bilduko lituzken

planteamendua berri ona

baizik ez da Euskal Herrian, baina

baita munduko edozein lekutan

ere. Etorkizuna bide politiko, demokratiko

eta negoziatua da.

Kontzertaziorako esparru bat lortu

behar da, aurrera egiteko eskubideen

errespetuan eta demokraziaren

sakontzean. Horretarako,

eskubide kolektiboak onartu behar

dira.

Horren inguruan zer iruditzen zaizu

Espainiako Gobernuaren jarrera?

Iruditzen zait ez dela batere ausarta

eta gogorik gabe ari dela, kontuan

hartuz konponbideak aurrerapauso

bat ematen duenean denek

irabazten dutela, bai euskal

herritarrek bai Espainiako Estatuak,

bere demokrazia hobetuko

lukeelako. Baina, oraingoz, gogo

gutxi edo behintzat gaitasun gutxi

erakusten du bide politikoetan,

demokratikoetan eta irtenbide

baketsu batean aurrera egin

ahal izateko. Alde horretatik, berri

txarra da, atzerapauso bat.

Donostiako topaketak laguntzen

ahal du egoera askatzen?

Askatu ez dakit. Horrela balitz

hobe. Baina gure helburua da

horretan laguntzea, juristen eta

adituen iritziak emanez. Eskubide

kolektiboak eta eskubide indibidualen

arteko lotura ukaezinaren

gaia jorratuko dute. Ezin da

eskubide indibidualetan aurrera

egin eskubide kolektiboetan

aurrera egin gabe, eta autodeterminazio

eskubidea horietariko

Kursaala elkartasunez

betetzeko deia egin dute

Udalbiltzako auzipetuek

DIgandean, 11:30ean,

Udalbiltza auziko auzipetuek

nazioarteko hainbat

eragileren babesa jasoko dute

Kursaalean, Donostian. Nazioarteko

jardunaldien ondorioak

bilduko dituen adierazpen aurkeztu

ez ezik, Udalbiltza auzia

bertan behera uzteko eskaera

ere egingo dute beste adierazpen

baten bidez. Ekitaldiari eta

bi adierazpen horiei babesa

emateko deia egin diete Udalbiltzan

parte hartu hautetsi

guztiei, eragile politiko, sozial

eta sindikal guztiei, baita herritar

orori. «Ozen» erran nahi

dute ezin dela Euskal Herriaren

eta herritarren eskubideen defentsan

egin lana delitutzat jo.

Udalbiltzako 22 kideren aurkako

epaiketa eguna ez dute jakinarazi

oraindik.

BERRIA

bat da. Mundu osoan ikusten ari

gara herrien eskubideen ukazioarekin

lotuta dauden gatazketan

direla eskubide indibidualak

gehien urratzen. Iritzi hori eztabaidatzea,

argumentatzea eta

ezagutaraztea oso garrantzitsua

da. Laguntzen ahal du bide politikoa

indartzen eta kontra dauden

argumentuak ahultzen.

Topaketa hori Udalbiltza auziaren

atarian kokatzen da. Lagundu dezake

Udalbiltzako auzipetuen egoera

zein den ezagutarazteko?

Espero dut zeharkako ondorioetariko

bat hori izanen dela. Gainera,

auzi hau adibide praktiko

bat da erakusteko herri baten

eskubideen ukazioak erabiltzen

dituztela eskubide indibidualen

eta herritar jakin batzuen eskubide

urraketa justifikatzeko.

Zer espero duzu batzarraren bukaeran

onartuko duzuen adierazpenetik?

Nik espero dut historia markatzea.

Gustatuko litzaiguke nazioarteko

erreferentzia bat bihurtzea

herrien eskubideen eta

eskubide demokratiko eta indibidualen

arteko lotura ukaezinaren

gaian. Adierazpen hori apirilaren

bukaeran Gironara

eramango dugu (Herrialde Katalanak),

han inauguratuko baita

munduko estaturik gabeko

herrien eskubideen aldeko sarea.

Guretzat aurrerapauso nabarmena

izango da, sare hori sortzen

delako Munduko Foru Sozialeko

parte moduan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!