46 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala Publizitatea ›
«Natura da nire lehengaia» ‘Eskuz lurrari’diskoan, soinu paisaia «zabal eta koloretsuagoetara» eraman du akordeoia Pello Ramirezek Irune Berro Bilbo Pello Ramirezek (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) natura «estuki sentituz» sortu du bakarkako bigarren diskoa, Eskuz lurrari (Elkar), eta oraindik ere «basoan oso sarturik» dagoela dio. «Denbora behar dut ateratzen joateko eta zer egin dudan egiaz jakiteko». Ordea, alderdi batzuk oso garbi dauzka: «Koloretsuagoa da diskoa hau aurrekoa baino». Haize oihalak (Elkar, 2005) «barnerakoiagoa» dela uste du: «Barrurako abentura egiten du; aldiz, honetan, instrumentazioa zabalagoa da eta hedatu egiten da». Beste esparru batzuetara ireki. Zergatik aldaketa? Aldartearen ondorio da? «Hala izango da, ziur. Ez dut aurrez pentsatzen zer egingo dudan. Egin egiten dut, eta gero ikusten dut zer atera den, eta pentsatzen dut horra eraman nauten arrazoietan». Nolanahi den, musika tresnek badute zerikusia soinuaren zabaltzean. Izan ere, akordeoia, txeloa eta pianoa ez ezik, beste estilo batzuetako tresnak ere jo dituzte Ramirezekin batera diskoa ondu dutenek; alegia, Francisco Herrerok (biolina), Xabier Zeberiok (biolina eta harpa), Oliver de Castrok (tronpa), Gurutz Bikuñak (gitarrak), Juantxo Zeberiok (pianoa), Xabi Lopezek (bateria), Aritz Villodasek (tinbal programazioak) eta Mikel Fernandez Krutzagak (baxua eta programazioak). Indar handiko txelo soloak daude diskoan. Haatik, akordeoia aise gailentzen zaio. «Gezi baten modura zeharkatzen du disko osoa», Ramirezek dioenez. Bego Araiztegik, Nerea Sotok eta Jessica Canterok osatutako ahots hirukoteak ere parte hartu du Eskuz lurrari-n; baita Oroith abesbatzak ere, Katrin Iturraldek zuzenduta. Ahotsak sartzea berria da Ramirezentzat. Aurreko diskoa instrumentala zen, huts-hutsik. «Gogoa nuen ahotsak sartzeko, abesbatza batekin lan egiteko. Energia handia transmititzen du. Amildegira jauziakabestia, esaterako, mugara eraman du». Diskoko hamabost abestietatik hiruk baino ez dituzte hitzak, eta Ramirezek berak idatzi ditu hirurak. Horrenbeste musikari tarteko, «itzela izan da ekoizpen lana». «Desafioa izan da hainbeste musikari lotzea eta nondik jo uneanunean erabaki behar izatea». «Lan diskografiko handia dago atzean», nabarmendu du Elkarreko editore Anjel Valdesek. «Bai, estudioan lan handia egin dugu», azaldu du Ramirezek. Mikel Fernandez Krutzaga teknikariarekin batera aritu da, eskuz esku. «Azken egunean, grabatu, eta Mikelek esan zidan: ‘Hemen tronpa bat sartu behar dugu’. Musikariari deitu eta hurrengo egunean entseatu eta grabatu behar izan genuen». Aurrez dena lotua izan arren, estudioan sartzeko unea «eromena» da Ramirezentzat. «Gauza asko kontroletik kanpo daude, eta adi egon behar duzu, inprobisatu». Pello Ramirezen bigarren diskoa da Eskuz lurrari. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS Estiloz ere disko zabalagoa da Eskuz lurrari. Pieza batzuek pop kutsua dute; beste batzuk klasikoagoak dira. Dena dela, «ez da folka, ezta musika klasikoa ere. ‘‘ Akordeoiak gezi baten modura zeharkatzen du diskoa, estilo askotariko tresna ugari egon arren» PELLO RAMIREZ Musikaria Sailkatzeko zaila da». «Besterik gabe, iradokitzailea» dela dio Ramirezek. «Naturako elementuak iradokitzen ditu; ni ere naturan inspiratzen naiz piezak sortzeko: Kultur Zirkuitua sortu du Kutxak, gazte sortzaileentzat Irunen, Oñatin Zarautzen, Tolosan eta Donostian antolaturiko hainbat ekitaldiren bidez plazaratuko dute Ainara Rodriguez Donostia Kutxa Kultur Zirkuitua du izena Gipuzkoako gazte sortzaileei bultzada emateko sortu duten plataforma berriak. Musikan, antzerkian, diseinuan edota zineman hasi berriak diren gazteen sorkuntza lana hartu eta hainbat he- rritako agertokietara eraman nahi du Kutxak, ekimenaren sortzaileak. Hala, Kultur Zirkuitua plazaratzeko, hainbat ekitaldiz osaturiko egitarauak osatu dituzte datozen hilabeteetarako Irunen, Oñatin, Tolosan, Donostian eta Zarautzen. Horietan apenas den euskaraz egindako sorkuntzarik. Irunen izango da Kultur Zirkuituaren lehen agerraldia, apirilaren 16tik 18ra. Hamabi artistaren lanak biltzen dituen erakusketa bat (Expo Kultur), Irungo Zinema eta Bideo Gaztearen Lehiaketako film laburrak, Dizebiren grafiti erakustaldia eta Musikene Orkestra, La Cabra Mecanica, Fito y Los Fitipaldis eta Guille Milkiwayren kontzertuak antolatu dituzte. Maiatzean Tolosaren txanda izango da. Desordutan, Peachy Joke eta Nacho Vegasen kontzertuek eta Kimuak saileko film laburrek osatuko dute egitaraua, besteak beste. Ekainean Zarautzera helduko da Kultur Zirkuitua. Musika eta zinema saioak eta haurrentzako lantegi plastiko bat egingo dira. Zirkuituaren bigarren faseko ekitaldiak Donostian eta Oñatin egingo dira, urrian eta azaroan hurrenez hurren. uran, haizean... Natura da nire lehengaia». «New age estiloko musika da?», galdetu dio kazetariak. «Egia esango dizut: nahiko analfabetoa naiz joerak definitzeko», erantzun dio, zintzo. «Musika asko entzuten dut, baina ez dakit ondo zer sailkapen duen. Ez dakit nire musika new ageedo old ageden. Edukiko du zerbait, azkenean informazio asko jasotzen dugu, eta horrek humus bat sortzen du. Humus horretatik ateratzen dira fruituak». «Bihotzarekin» sortu du diskoa, «aitaren omenez». Eta «entzuten duenarentzat animo bat» izatea nahi du, «bizitzen laguntzeko elementu bat». Udazkenean ekingo die kontzertuei. 2010eko martxoaren 26a, ostirala berria 47 Kultura ‹ Plaza Musikari gazteen sariketa egingo dute gaurtik igandera Donostian Lehian 112 gaztek hartuko dute parte, zazpi sailetan banatuta; igandean izango da sari banaketa A.R. Donostia Gaur hasi eta igandera bitarte, 112 musikari arituko dira lehian Euskadiko Musikari Gazteen IV. Lehiaketan. Sariketak dituen zazpi ataletan arituko dira lehiakideak: haize instrumentuak; hari instrumentuak; ganbera talde instrumentalak edota ahotsak lagundutakoak; teklatuak; perkusio, eskusoinu eta kantua; konposizioa; eta musika modernoa. Donostiako Francisco Escudero lanbide mailako kontserbatorioak antolatu du lehiaketa, eta han izango dira emanaldi gehienak, baina leku eta azpiegitura faltarengatik Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola eta Miramongo Parke Teknologikoa ere erabiliko dituzte. Azken horretan izango da, halaber, sari banaketa, datorren igandean. Amaierako ekitaldia Interneten jarraitzeko aukera egongo da, Red Academica i2basqueri esker. Kontserbatorioko ordezkariak pozik daude euren lanak emandako fruituekin; orain arte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak izan du sariketa antolatzeko ardura. Diru faltagatik, ordea, lehiaketa ez egiteko arriskuan izan da, baina hori saihesteko kontserbatorioak berak hartu ditu bere gain antolatzeko eginkizunak.
- Page 1 and 2: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS 72
- Page 3 and 4: Europako Aliantza Libreko alderdiek
- Page 5 and 6: Hizpideak Arrazoiak pilatuz Koldo A
- Page 7 and 8: Gaurkoa› Ibilbidea, egunez egun p
- Page 9 and 10: EALk prozesu demokratikoa babestuko
- Page 11 and 12: EAJri entzun ostean, EAk astelehene
- Page 13 and 14: Tumoreak diagnostikatzeko makina be
- Page 15 and 16: Harrobiak lehengoratzeko eskatu du
- Page 17 and 18: Sarkozy, Zapatero, Papandreu eta Me
- Page 19 and 20: Sistema publikoak pribatuak baino p
- Page 21 and 22: Palestinar bat banaketa hesiaren al
- Page 23 and 24: Emakume indigenak D zantzuak nabari
- Page 25 and 26: 1 HIGIEZINAK 2 TEKNOLOGIA 3 LANA/NE
- Page 29 and 30: Bigarren partida ere galdu egin du
- Page 31 and 32: Lau partida falta dira Top14a amait
- Page 33 and 34: DLaburrak Conleyk eta Bilbo Baskete
- Page 35 and 36: Antzerkia pAndoain. Zoo. Gaur, 20:3
- Page 37 and 38: 1 Aretoak Araba GASTEIZ DABACO BOUL
- Page 39 and 40: Komunikazioa D The Platters Ekograf
- Page 41 and 42: ‘Pop up’ liburuak aztertuko dit
- Page 43 and 44: Agurtzane Intxaurraga: «Kulturaren
- Page 45: Ainhoa Sarasola Donostia Goenkale-k
- Page 49 and 50: Zinema D Johnny Deppek, Tim Burtone
- Page 51 and 52: Lekeitiarrak itsasoari begira Nabig
- Page 53 and 54: Mendia DIbilbidea Mendiguren sakane
- Page 55 and 56: Mendia DIbilaldi luzeak Aintzane Fe
- Page 57 and 58: erria ostirala,2010eko martxoaren 2
- Page 59 and 60: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 61 and 62: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 63 and 64: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira