15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Mundua

Terrorismoaren

aurkako araudia

berraztertzeko

eskatu dute

Erresuma Batuan

Batzorde parlamentario

batek ondorioztatu du

irailaren 11ko erasoen

ostean onartutako

legedia gehiegizkoa dela

Erredakzioa

Erresuma Batuko batzorde parlamentario

batek irailaren 11ko

atentatuen ostean onartutako legedia

berraztertzeko eskatu du.

Batzorde horren arabera, oraindik

indarrean den terrorismoaren

aurkako araudia desfasatuta

egoteaz gain, gehiegizkoa da.

Erresuma Batuko alderdi guztietako

diputatuek osatzen dute ondorio

horietara ailegatu den giza

eskubideen batzordea.

Erasoak gertatu eta bederatzi

urte ondoren «herrialdea arriskuan

jartzen duen mehatxua»

existitzen den galdetu dio Gobernuari.

Orduan martxan jarritako

neurriek indarrean egiteko arrazoirik

ez dela erakutsi nahi izan

dute hala diputatuek; eta, zehazki,

terrorismo delituengatik atxilotutakok

42 egunez behin- behinean

preso izateko plana bertan

behera uzteko eskatu.

Bin Ladenek

mehatxatu du

AEBetako

gatibu guztiak

hilko dituela

Erredakzioa

Osama Bin Ladenek mehatxu

egin dio AEBetako Gobernuari,

ustez irailaren 11ko atentatuen

arduraduna dena exekutatzen

badute, Al Kaedak gatibu hartzen

dituen gatibu estatubatuar

denak hil egingo dituela esanez.

Khalid Sheik Mohammedi AEBetako

Dorre Bikien aurkako erasoak

prestatzea leporatzen diote,

baina ez dute epaitu oraindik.

«Etxe Zuriak exekutatzeko asmoa

agertu du. Erabaki hori hartzen

duen egunean gure eskutan

dauden estatubatuar guztiak hiltzeko

agindua emango dut», adierazi

du Bin Ladenen irudiaren

atzetik off-ean grabatutako ahotsak.

Bin Ladenen ustez, «gai garrantzitsuetan»

George Bush aurreko

presidenteak hasitako bidea

aukeratu du Barack Obama

egungo presidenteak ere, besteak

beste, Afganistani dagokionez.

Errepublikanoek Ordezkarien

Ganberara bidali dute berriro

AEBetako osasun erreforma

Oztopoak gainditu,

eta prozedurazko

okerrengatik itzularazi

duten legea ontzat

jotzea espero da gaur

Amagoia Mujika

Osasun erreformari buruzko zuzenketa

sorta aldaketarik gabe

onartzekoak ziren AEBetako Senatuan,

baina ez da hori gertatu.

Errepublikanoek prozedurazko

hainbat irregulartasun frogatuz

lortu dute erreforma onartzeko

epea atzeratzea. Herenegun, Senatuak

errepublikanoen proposamenak

banan-banan eztabaidatzeko

eta baztertzeko saio luzea

hasi zuen, baina atzo,

oposizioak erakutsi ahal izan

zuen lege proiektuaren bi atalek

aurrekontuen arauak urratzen

zituztela.

Atalok berez ez dira garrantzitsuak.

Diru iturri txikiak dituzten

ikasleentzako diru laguntzen ingurukoak

dira biak, horiek eskuratzeko

jarraibideen ingurukoak;

baina horiei esker errepublikanoek

testu osoa berriro Ordezkarien

Ganberaren esku jartzea lortu

dute. Demokratek espero dute

kongresistek arazorik gabe onartzea

aldatutako testua. Hala, Etxe

Zurirako bidea hartuko luke lege-

Erredakzioa

AEBetako apaizen biktima izan

diren hainbat ekintzailek protesta

egin zuten atzo, Vatikanoaren

aurrean, eta hainbat urtean sexu

abusuen inguruan jasotako informazioaren

berri eman zuten, horien

artean, Lawrence C. Murphy

apaiz zenduak eragindakoei buruzkoa.

Murphyk sexu abusuak

eragin zizkien 200 haur gormuturi

1950 eta 1970 urteen artean,

Wisconsingo eskola batean. Eta

haiek pairatu zituztenen arabera,

Vatikanoak izan zuen haien berri.

Hala ere, ezer egin ez zuelako,

ak, Barack Obama presidenteak

sinatu eta prozesua amaitzeko.

Prozesu osoa gaurko amaitzea

espero zuten demokratek, baina

errepublikanoak azkenera arte

legea oztopatzeko egiten ari diren

saioei esker, ez dago argi zer gertatuko

den: dena dela, Aste San-

Apaiz baten sexu abusuak

ezkutatzea egotzi diote Vatikanoari

Apaizen sexu abusuak

jasan dituzten biktima

estatubatuarrek

protesta egin dute

Vatikanoan

Obamak «jazarpena

amaitzeko» eskatu dio

Kubako Gobernuari

DBarack Obamari «erabat

kezkagarriak» iruditzen

zaizkio azkenaldian Kuban gertatzen

ari direnak, eta, hori dela

eta, «jazarpena amaitzea, baldintzarik

gabe preso politiko

guztiak askatzea, eta herritarren

oinarrizko eskubideak

errespetatzea» eskatu du.

«Kubako buruzagiek ukabil

itxiarekin erantzuten diete kubatarren

nahiei».

Fidel Castrok erantzun dio

AEBetako mandatariak esandakoari.

«Politika militarista

egitea, baliabide naturalak arpilatzea,

eta Hirugarren Munduarekin

egiten duen baliabideen

trukaketa desorekatua ez

dira ezertan ezberdintzen aurretik

AEBetan egon diren mandatari

eskuindarrek egin dituztenetatik».

Benedikto XVI.a. MAURIZIO BRANBATTI / EFE

gertatutakoaren erantzule egin

dute biktimek.

Horiek kasuen kronologia bat

aurkeztu zuten atzo, baita beste

hainbat froga ere, eta gertatzen

ari zena salatuz 1996an eta 1997an

Vatikanora bidalitako eskutitzak.

Benedikto XVI.a egungo

aita santuak zuzentzen zuen kongregazioak

gertaerak ezkutatu

tuaren ondorenera arte luza daitezke

gauzak.

Obamak Iowan hasi du estatubatuarrak

erreformaz konbentzitzeko

bira, baina erreforma onartu

bezain laster jarri dira herritar

gehienak haren alde. Hori dio

behintzat Gallup enpresak egindako

inkesta batek. Estatubatuarren

%49 alde daudela argitaratu

du, eta %40 kontra. Aipagarriak

dira datu horiek, erreforma onartu

aurretik herritarren gehiengoa

kontra zegoela kontutan hartuta.

Mehatxuak ikertzen

Osasun erreformak politikarien

arteko eztabaida eta zalaparta ez

ezik, demokraten kontrako jazarpena

ere ekarri du, eta hori ikertzen

ari da FBI Ikerketarako Bulego

Federala. Heriotz mehatxuak

eta erasoak jaso dituzte

hainbat kongresistek erreforma

onartzeko prozesuak iraun bitartean;

horietako batzuk oso larriak

direla jakinarazi dute.

Hainbat demokratak errepublikanoak

egin dituzte zeharkako

erantzuleak, giroa asaldatzeagatik

erreformaren kontra hartutako

jarrerarekin. Sarah Palin

errepublikanoaren Facebook eta

Twitter kontuetan ageri direnak

jarri dituzte adibide giro hori

azaltzeko. Hogei demokrataren

berri ematen du haietan.

eta Murphy babestu izana salatu

dute biktimek. Protesta hori New

York Times egunkariak gertaera

azaltzeko argitaratutako dokumentuekin

batera gertatu da.

Baina Vatikanoaren ustez, 200

haurrez abusatu zuen apaiza ezin

zen zigortu gaixoegi zegoelako.

Arrazoi hori eman du leporatutakoa

argitzerakoan. Kasuaren berri

izan zutenean hogei urte igaro

zirela, eta orduan oso gaixo zegoela

argudiatu du. «Biktimek jasandako

sufrimendu izugarria» gogoan

dutela esan du, hala ere.

Baina Jose Saravia kardinala

urrutirago joan da Vatikanotik

bertatik egindako adierazpenetan,

eta salatu duenez, «azpilan

oso zehatza» dago Elizaren kontrako

azkenaldiko akusazioen atzean.

«Pederastia kasu gehienak gizartearen

beste sektore batzuetan

ematen dira. Bidegabea da elizgizon

zintzo guztiak jazartzea».

DLaburrak

‘Heroinaren erregea’

atxilotu dute Mexikon

MEXIKO HIRIA ›AEBetara

heroina gehien sartzen zuen

droga trafikatzaileetako bat

atxilotu zuten atzo Michoacan

estatuan. Heroinaren erregea

deitzen zioten Jose Antonio

Medinari, haren taldeak hilabetean

200 kilo droga sartzen

zituelako Estatu Batuetan. Polizia

iturrien arabera, hilero bederatzi

milioi euro inguru lortzen

zituen taldeak droga trafikoaren

bitartez.

Afganistango Amnistia

Legea gaitzetsi du NBEk

KABUL ›Nazio Batuen Erakundeak

salatu zuen atzo Afganistanen

indarrean dagoen Amnistia

Legeak zigorrik gabe aske uzten

dituela giza eskubideen

urratzaileak.Bestetik,NBEk herrialde

hartan duen ordezkari

Staffan de Nistura Hezb-e-Islami

taldeko milizianoekin bildu

da bake elkarrizketak hasteko.

Emakume etorkinak

erasoen biktima nagusiak

MADRIL ›MSF Mugarik Gabeko

Medikuak gobernuz kanpoko

erakundeak salatu du Europara

paperik gabe heltzen saiatzen

diren Saharaz hegoaldeko

emakumeak eta adingabeak

sexu erasoen biktima izaten

direla maiz. MSFren arabera,

Marokora iristen diren hiru emakumetatik

batek eraso bat edo

gehiago jasan ditu jatorrizko

herrialdean, bidean edo Marokon

bertan. Horiek hala, beren

erantzukizunak onartzeko

eskatu die Europako Batasunari

eta Marokori.

Errusiak 250 milioi dolar

emango dizkio Abkhaziari

MOSKU ›Georgiaren menpeko

lurraldea buruaskia izan dadin,

Errusiako Gobernuak 250 milioi

dolarreko laguntza emango dio

Abkhaziakoari. Moskuko Atzerri

Ministerioko eledun Andrei

Nesterenkok azaldu duenez, bi

gobernuek Abkhaziaren garapenerako

hitzarmena sinatu

dute.

Ustezko 46 ekintzaile

hil dituzte Pakistanen

ISLAMABAD ›Herenegun gauean

Orakzai eskualdean operazio

militar zabala hasi zutenetik,

ustezko 46 ekintzaile hil dituzte

Pakistango soldaduek. Horietatik

25 atzo bertan. «Erasoaldia

bide onetik doa. Airetik ari gara

bonbardatzen, baina artilleria

ere erabiltzen dugu», adierazi

zuten Gobernuko iturriek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!