15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

32 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Kirola ›

VII. BERRIA Txapelketa. Iazko txapeldunak, Bidegoiango Aurrera Saiazek, eta duela bi urtekoak,

Galdakaoko Adiskidek, bihar jokatuko dute finala Hernaniko pilotalekuan (10:30). Bi taldeak finalera

ailegatzeko faboritoen artean zeuden. Bietako bat txapela bigarren aldiz irabazten duen lehen taldea izanen da.

Mikel Etxegia 1Adiskideko entrenatzailea

«Partida asko irabazi

arren, dirudiena baino

gogorragoa izan da»

Mikel Rodriguez Donostia

Laugarren urtea du honako hau Mikel

Etxegiak Galdakaoko Adiskideren entrenatzaile

gisa. Sortzez Goizuetakoa (Nafarroa)

den arren, urte osoan «nahikoa lan»

izaten du Galdakaon pilota txapelketa eta

eskola artean. Zazpi ekitaldietan, BERRIA

Txapelketa inoiz irabazi duen Bizkaiko talde

bakarra da Adiskide.

Biharko finalean azken bi ekitaldietako txapeldunak

ariko zarete elkarren aurka. Lehia

ona behar du ezinbertzean, ezta?

Horrela ikusita, bai. Azken bi urteetako

txapeldunak elkarren aurka aritzeak lehia

polita eta gogorra izango dela pentsarazten

dit.

Txapelketan ikusi da Aurrera Saiaz eta zuek

talderik handienak zinetela. Espero al zenuen

biak finalera ailegatzerik?

Espero,espero… beti izaten duzu ilusio

hori. Banekien talde polita genuela, baina

mutikoek punturik gorenean egon behar

dute partidak iristen direnerako. Alde horretatik

arazo batzuk izan ditugu gazte batzuekin,

baina, azkenean, lortu dugu. Bestalde,

Aurrera Saiaz faboriten artean ikusten

nuen. Hasieratik ikusten zen

gogorrenetarikoak haiek izango zirela.

Kanporaketetan egin dituzuen emaitzak ikusita,

eroso ibili zaretela pentsa liteke.

Ilunpeko Larrañaga-Uzkudunen aurka

galdu genuen partida bakarra, nagusietan,

aurreko biak irabazita eta kanporaketa

gaindituta geneukala. Baina lana egin behar

izan da; partida asko irabazi arren, dirudiena

baino gogorragoa izan da.

Finalerdietan, adibidez, txapelketako ezustekoetako

bati, Andoaingo Gaztelekuri, alde

handiz irabazi zenioten.

Gazteleku niretzat ere sorpresa izan da, batik

bat Irurtzuni aurre eginda pasatu zelako.

Baina, lehenengo partidan, kadeteetan,

urduri ibili ziren, gehiegi obsesionatu ziren

Danel Elezkano gain-

ditu nahian. Lasaiago ibili

balira, lan gehiago

emango ziguten.

Nola ikusten dituzu bikoteak

finalaren aitzinean?

Kadeteetan seguruenik

faboritoak izango gara.

Uste dut irabazteko mo-

«Hasieratik ikusten

zen Aurrera Saiaz

aurkaririk

gogorrenetarikoa

izango zela»

duko partida daukagula. Gazteetan, berriz,

Euskal Herriko Txapelketako finalean

bezala, bi taldeek elkarren aurka jokatuko

dugu, nahiz eta, gure aldetik bederen,

ez diren pilotari berberak ariko — Legorburu

ariko da Elezkanoren ordez—. Espero

dut gure gazteek Euskal Herriko Txapelketako

finalean eman zuten maila hobetzea,

eta final hau orekatuagoa izatea. Azkenik,

nagusietan, Aurrera Saiazeko Renobales-

Galarraga bikote handia da; gure aldetik,

ez dakit Ajuriarekin Ander Elezkanok edo

Rober Uriartek jokatuko duten, baina hor

ere partida gogorra izango da. Hiru partidak

oso gogorrak izango dira.

Baten bat zehazki erabaki-

garria izanen da?

Ez, ez, partidaz partida joaten

gara gu. Beti esaten

diet mutikoei: bakoitzak

bere partidan finkatu behar

ditu indar guztiak, eta

bat pasatzen badugu, hurrengoan;

eta lehenengo

biak galtzen baditugu, bada nagusietan

tantoen gorabehera hori gainditu beharko

dugu.

Nola ikusten duzu Bizkaiko harrobia?

Egia esan, nahiko justu ikusten dut. Beste

herrialdeekin konparatuta, Gipuzkoa pixka

bat indartsuago dagoela ikusten dut,

gazteei dagokienez. Bizkaian nik uste ez

dela egiten egin beharko zen bezalako lana.

Uste nuena baino justuago dago.

Luis Galarraga 1Aurrera Saiazeko ordezkaria

«Nagusien partidak

erabakiko du txapela

zeinek eramango duen»

M.R.

1993an bat egin zuten Tolosako Aurrerak

eta Bidegoiango Saiazek. Elkartze horren

protagonistetako bat izan zen Luis Galarraga.

«Hasi ginenean ez genuen pilotari askorik,

baina pixkanaka lana elkarrekin

egin eta emaitzak etorri dira». Biharko finalerako,

pilotariei «bakoitzak bere mailan»

jokatzea opa die, eta Hernanira etorriko diren

ikusleei «pozik» irtetetea frontoitik.

BERRIA txapelketa sortu zenetik hirugarren finala

duzue hau. Faborito izatearena ongi bete

duzuela erran liteke.

Txapelketa hasi aurretik, hiru mailak ikusita,

oro har orekarik handieneko taldeak

Adiskide eta Aurrera Saiaz ziren. Baina

saio bakoitza jokatu behar izaten da, eta,

irabaziz eta irabaziz, finaleraino ailegatu.

Finalerdietan estutasunen bat pasatu zenuten,Leitzako

Aurrerarekin.

Estutasuna… Kadeteetan gureek ez zuten

zeukatenik eman, urduri jarri zirelako, eta

partidatik erabat atera ziren. Dutena eman

izan bazuten, partida askozaz orekatuagoa

eta gogorragoa izango zen. Gazteen partida,

berriz, askozaz gogorragoa izango zela

espero nuen,eta guztiz kontrakoa izan zen:

Aurrerako Jaunarena, hainbeste partida

jokatzen ari dena, oso urduri jarri zen, eta

partida erraz irabazi genuen. Nagusietan,

lehia gogorra izan zen erdialdera arte. Partidaren

unea ailegatzeko orduan, kontuan

hartu behar dira gauza asko: mutikoen egoera,

partidan sartuta egongo ote diren…;

horrek baldintzatzen du emaitza, azkenean.

Finalari begira, kadeteetan, adibidez, bikote

gogorra izanen duzue aitzinean.

Bai, dudarik gabe. Faboritoak eurak dira;

Danel Elezkano gazteetan erakusten ari da

ondo moldatzen dela, eta kadeteetan zer

esanik ez. Baina nahikoa izan liteke haiek

urduri jartzea eta gureak egonkortuta egotea.

Gazteetan, berriz,

BERRIA IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Euskal Herriko finala jokatu

zuten pilotari berdinek

jokatuko dute ia-ia.

Final hura guk irabazi genuen,

baina partida erdialdera

arte oso gogorra

izan zen. Honek ere final

gogorra izateko baldintza

guztiak dauzka.

Nagusietan, Renobales-Galarraga bikote

egonkorra da.

Txapel asko irabazi dituzte, eta kalitate

handia dute, baina beste aldetik ez dator bikote

kaskarra. Uriarte etorriko dela pentsatzen

dut, profesionaletan ibilitakoa, eta

Ajuria, afizionatuetan partida pila jokatu

dituena eta finala jokatzea zer den badakiena.

Oso gogorra izango dela uste dut, txape-

«Hiru mailak ikusita,

oro har Adiskide eta

Aurrera Saiaz ziren

orekarik handieneko

taldeak»

la zeinek eramango duen erabakiko duen

partida.

Finalaren gakoa nagusietan ikusten duzu.

Bai, erabakigarriena izango dela uste dut.

Txapelketako orekarik handieneko bi taldeak

ikusiko ditugu aurrez aurre,

hortaz?

Hori da. Orekarik handiena

eurek izan dutelako ailegatu

dira finalera. Maila

bakoitzean pilotari

onenak zituztelako. Talde

askori gertatzen zaie

pilotari gutxi dituztela.

Adiskidek, guk bezala, pilotari asko ditu,

eta, horregatik, errazagoa da pilotari onak

ateratzea. Horrek erabaki du txapelketa,

nik uste. Baina, tira, hor dago, adibidez,

Andoaingo Gazteleku: kadeteetan eta gazteetan,

bikote orekatuak zituen, eta, nagusietan,

ez zuen bikote txarra, tanto mordoska

egiteko gai zirenak eta bati baino gehiagori

susto ederra eman diotenak. Hortxe

ailegatu dira finalerdietaraino.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!