15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Iritzia

Larrepetit

Fredi Paia

Interes publikoa

beti dago bigarren

mailan, hala behar

du norbere

bizi iraupena

lehenesten baldin

bada

, Hemeroteka

Esperpentoaren herrian

Laura Mintegi › Gara

Alderdiak

z gara gutxi telebistan demokraziadeitzen

E diotenari partitokraziadeitzen diogunok.

Leninek Alderdian sinesten zuen,Hitlerren moduan,boterera

heldu eta gizartea kudeatzeko

tresna eraginkor gisa.Eta EAJk zein UPNk erakutsi

dute,alafede,biek ala biek arrazoi zutela.

Arazoa da,tresna guztiekin legetxe,erakunde

guztien lehen helburua bizi iraupena dela.Tresnaren

mantenu bera tresna sortua izan zen helburuaren

aurretik.XX.mendeko ustezko estatu

komunisten heriotza ulertzeko ikuspegi interesgarri

bat.

Euskal Herria laborategi errepresiboa denez,

sarri izan gara irtenbidea aurkitzen lehenak.Eta

sarri aipatu da gurean alderdien sistemak duen

erroetara jotzeko ezintasuna eta gizartearen aldaketekiko

moteltasuna.Interes publikoa beti

dago bigarren mailan,hala behar du norbere bizi

iraupena lehenesten baldin bada.Puntu horretan

badago Jesukristoren ustezko bizitzan,Pagolak

ondo dioen moduan,sektakeri eta egoismo

hori gainditzeko balio interesgarririk.

AB eta Aralarrek uko egin diote Aberri Egun

bateratuari.Independentistok,alderdi eta sentsibilitate

ezberdinetako norbanakook,deitutako

Aberri Egunari.Panikoa diote sortzen ari den

irrintziari.Astiro-astiro,amamaren indabak bezala,baina

indar osoz,ondorengo puzkerren

tankeran.Ezker Abertzale indartsua behar du

euskal gizarteak inoiz baino gehiago.Banketxe

tirano,enpresari esplotatzaile,krisia deitzen

dioten langileen aurrezkien lapurreta,Garoña,

gizarte patriarkal monogamiko eta gure kultura

desagerrarazi nahi duten estatuen aurrean.Jendea

argi izpi bila bizi da gau honetan.

Bi horiek,ostera,norbanakoaren izaeraren

afirmaziotik sortutako giza antolakuntzari uko

egin,eta alderdia errebindikatzen dute.Erabat

hipokrita Alderdien Legearekin eta gizabanako

askeen herri askeez mintzo zirenen ahotik.Zenbat

kostatzen zaigun botereak emandako ogi

papurrak askatzea.Behintzat hori balitz,baina

batzuek uste dute europar hauteskundeak ez

zirela gertatu,amesgaizto bat izan zirela.

Agian zuen bizi iraupen estrategian irabazle

aterako zarete,baina herria galtzaile aterako da.

Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak (OMCT) Giza Eskubideen Nazioarteko

Federazioarekin (FIDH) batera,eta biak Giza Eskubideen Defendatzaileen

Babeserako Behatokian (OPDDH) batuta,Baltasar Garzon epailearen

defentsan ateratzea erabaki dute egunotan eta Madrilera joan dira hura babestera.Halaxe

da,izan ere.Garzonek sari batzuk bereganatu ditu giza eskubideen

alde eta torturaren aurka egiteagatik.Azkena,Alemaniako PENek

eman dio 2009an.Aurretik,hainbat: Espainian (1990),Minnesotan (1999),

Quiton (1999),Mexikoko Kalifornia Beherean (2001) eta Ermuan (2002).

Injustiziaren aurka eredugarri izateagatik,Honoris Causa doktore izendatu

dute hainbat unibertsitatetan,hala nola Ekuadorreko Cuencan (1999),Boliviako

Potosin (1999),Mexikoko Autonomoan (2000),Argentinako La Platan

(2001) eta Jaenen (2008).Elkartasunaren Saria jaso zuen Erroman

(1995),Vigon (1999) eta Sizilian (2000).Latinoamerikako Epaile Onenaren

saria eman zioten 1999-2000ean,eta New Yorkeko American PENek begirunea

adierazi zion 2006an.Egun,ekimen bat abian da Europako Parlamentuak

Sajarov Saria eman diezaion,berari eta frankismoaren biktimei batera.

Denetarik 60tik gora gorespen jaso ditu giza eskubideak defendatzeagatik,

torturari aurre egiteagatik,solidario izateagatik,injustiziaren aurka jarduteagatik.Alde

ditu Torturaren Aurkako Mundu Erakundea,Giza Eskubideen Nazioarteko

Federazioa eta Human Rights Watch.

Eta beraren biki den honi (egun eta urte berean jaiotakoak baikara) zaila

egiten zaio nazioartean azaltzea nor den Garzon euskaldunontzat.

u Zuzendariari

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izan

behar, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Berria, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info.

Badajozeko espetxetik

Dakigunez, bizitzaren lege gorenaren aurrean

gizakiok gutxi dugu egiteko. Hau dela-eta, bizitza

luze baten ondoren, nire aitaren heriotza

gertatu zen, hain zuzen ere, pasa den

Abenduaren 5ean.

Ez da ohikoa holako gertakari baten aurrean

hedabideak erabili behar izatea, alegia,

arlo pertsonaleko gauzen inguruan aritzeko.

Baina, euskal preso politikoa izateak, eta izaera

honek dakartzan baldintza guztiek behartzen

naute honetara.

Zaila suertatzen da maite den pertsona

bat galtzea. Are giltzapean eta urrun egonik.

Unerik goibelenei oroitzapenekin aurre

egin behar izaten diegu. Sentimendu asko

ziegako lau pareten artean gelditu dira betiko.

Ez dut esango, beraz, une garratzak bizi

ez nituenik. Eta hau esanda, hitz handiz eskertu

nahi ditut nirekin dauden kideen laguntza,

berotasuna, elkartasuna eta maitasuna.

Zuok guztiok, bakoitza bere nortasun eta

hurbiltasunetik, une zail horiek errazago igarotzea

egin zenidaten, eta hori betiko gordea

dut ene sakonean.

Kalean ditudan ene lagunei buruz ezin gutxiago

esan. Nire errekonozimendu osoa!

Nire aitaren azken egunetan ondoan egon ziren

(honela niri aukera emanez aita telefonoz

agurtzeko), heriotzaren unean nire amaren

aldamenean egon ziren, uneoro, gestioak

egiteko ardurak hartuz... Laburbilduz, edozertarako

prest.

Eskerrik asko, zuok guztioi, egindakoagatik.

Bide batez, luzatu nahi ditut esker hauek Donostiako

hilerrian nire aitari lur ematen egon

zineten guztioi. Ezin izan nuen zuon artean

egon, nire nahia zen moduan, epaitegietako

tresneria geldoaren erruz. Agindua ez zen

heldu garaiz!

Berriz, hileta elizkizunetarako joatea eskaini

zidaten, eta aukera hori baliatu nuen. Une

hunkigarriak bizi izan nituen bertan. Lehenik,

eta aspaldiko partez, ama besarkatu ahal

izan nuen. Ondoren, gainontzeko senideak.

Eta espaloietan, zein eliza barruan hainbeste

jende ikustea, aldarrikapen, oihu eta txalo artean,

zoragarria izan zen ere. Are gehiago,

meza bukatuta, horietako asko besarkatzeko

aukera izan nuenean. Hitz gutxi, sentimendu

asko, lagun zahar zein berri, euskal presoaren

izaera irmotasunean handitzen duzuenok.

Eskerrik asko, zuok guztioi, ere.

Eta postari dagokionez, aipamen bat. Asko

dira egun hauetan jasotzen ari naizen izkribuak,

beren 20-30 eguneko atzerapenekin,

bai hainbat espetxetatik eta bai Euskal Herritik

ere. Nire nahia guztiei baldintza normale-

T www.berria.info

Aldundiak, Euskal Herriko ondare, gure garaietara

egokitu

Foru aldundiak euskal tradiziozkoak dira

Euskal Herrian, eta ez litzateke gaizki etorriko

gure garaietara egokitzea bere eskumenetan.

Badirudi, tradizioa lurperatu gabe, udal

lege berri horrek finkatu beharko dituela zein

eskumen ipini behar diren udalen kargura.

Oraingoz ez dirudi LHL Lurralde Historikoen

Legea aldatzeko une egokia denik. Baina ho-

tan erantzutea litzateke. Baina ezin dut, eta

ezintasun horrek badu arrazoi tekniko bat:

Estatu espainiarreko hainbat espetxetan

gauden euskal preso politikoak bi gutun soilik

atera ditzakegu astean. Beraz, guztioi gutun

honen bidez nire eskerrik beroenak helarazten

dizkizuet. Zuen animo, hurbiltasun eta

elkartasun hitzak gordeak ditut.

Ulertuko duzuelakoan, egile horiei guztiei,

nire eskerrik beroenak ere.

Bukatzeko, era labur batean eta izenburuan

azaltzen dudan bezala, nire aitaren heriotzaren

aurrean hain ondo lagundu nauzuen

guztioi nire eskerrik sentikorrenak helarazi

nahi dizkizuet. Era berean, nire senideen

eta bereziki nire amaren izenean, jasotako

besarkada, animo eta muxuak eskertu beharrean

nago. Une latz hauetan aurrera egiteko

ezinbestekoak izan zaizkigu.

Mikel San Argimiro Isasa.Badajozeko espetxea

(Espainia).

Elkartasun hunkigarria

«Hiru urtetik hona» Gipuzkoa osoko hondakinak

jasotzen dituzten hiru zabortegien izenean

Lide Amilibiak, Julian Eizmendik eta Patxi

Albisuk egindako agerraldian ordezkatzen

dituzuen herritarren ahalegina, elkartasuna,

pazientzia eta borondatea goraipatzen zenuten,

«oso deserosoa baita zabortegi bat

etxe ondoan izatea. Asteko egun guztietan

kamioien joan-etorria, usaia…» (esaiozue

Beraungoei, eta ez hiru urtetan). Hunkitu

nauzue, barru-barruraino. Eta zein irtenbide

eskaintzen duzue? Arazoa lekuz aldatu, eta

larriagotzea: errauste planta Zubietan. Besteentzat

orain pozoi toxikoak, kiratsak, burrundak…

eta zabortegi berri bat. 4.000 metro

koadrokoa, erraustearen ondorioz sortuko

diren 80.000 tona hondakin toxiko eta

oso arriskutsuak biltzeko.

2013tik aurrera zuenak ixtea exijitzen duzue;

azkartzea eskatzen duzuen «kudeaketa

sistema berriarekin (erraustegia duena)

behin betiko gaindituko da egungo zabortegien

sistema», diozue, baina proposatzen

duzuenak berri bat eraikitzea eskatzen du.

Hori bai, zuengandik urrun eta urte askotarako.

Zuentzat nahi ez duzuena, besteei opa diguzue.

Eskerrik asko.

Hondakinen arazoa konponbidean jartzeko

irtenbide posible bat dagoeneko existituta

(atez atekoa), probatuta eta kontrastatuta

(Usurbilen, Katalunian, Italian....), zuen jarrerak

badu zerbait fede txarreko eta

gaiztotik. Ez du barkaziorik. Inoiz ezingo duzue

esan ez zegoela beste erremediorik edo

ez zenekitela bazegoenik.

Jon Mikel Larrañaga. Usurbil.

rrek ere izango du bere garaian egokitu beharra.

Irakurle bat.

Kanpora probintziak!

Nazio eraikuntzarako kaltegarri dira eta. Bakoitzak

bere txiringitoa elikatu nahi du. Adibidea:

aireportuak. Bost ditugu Euskal Herrian!

Ikusmira nazionala behar da. Eta eskualdeak

indartu, udalen bitartez

Udalzale.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!