44 berria <strong>2010</strong>eko martxoaren <strong>26</strong>a, ostirala Publizitatea ›
Ainhoa Sarasola Donostia Goenkale-ko gidoiak idatzi, hiru seme-alabako familiari denbora eskaini eta antzezlanak ondu, horien artean «oreka» bilatzen nahiko lan du Agurtzane Intxaurragak (Orozko, Bizkaia, 1966). Ez da erraza, baina ahaleginak merezi duelakoan dago. Donostiako Antzerki saria jasoko du bihar Hika antzerki taldeko zuzendariak, Aitarekin bidaian antzezlanagatik. «Martxan jarri badut, behar hori neukalako izan da, eta behar horrek irauten duen artean, saiatuko naiz hor egoten». Antzerkiaren Nazioarteko Egunean jasoko duzu Donostiako Antzerki saria.Nola hartzen dituzu halakoak? Sariak beti dira ongi etorriak. Ez hainbeste ate gehiago irekitzen dituztelako, pixka bat norberaren autoestimuagatik baizik; modu batera maite zaituztela esatea edo egin duzun lan horren aitortza da. Bidaia honetan asko utzi dudala iruditzen zait, eta berezia izan da. Aitarekin bidaianlanarekin,gainera, dena bertan behera uztekotan egon zineten hasieran.Zer gertatu zen? Dena izan zen aldrebeskeria. Batetik, Arantxak [Iturbe] eta biok argi genuen gure aita Jose Ramon Soroiz izan behar zela, baina ez nuen konbentzitu irakurtzeko, oso lanpetuta zebilelako. Orduan urtebetez gordeta geratu zen testua. Iaz, gure haurrak eskola berera zihoazela eta, halako batean esan nion hor nuela lana, ea noiz animatuko zen irakurtzera. Josebak [Apaolaza] irakurrita zeukan, gustatu zitzaion eta esanda zion irakurtzeko, eta, azkenean, pasatzeko esan zidan. Gero etorri zitzaidan esanez beregatik aurrera egiteko. Aurrez, Jaurlaritzan testua aurkeztu nuen laguntzetarako, baina epez nahastu, eta deitu zuten esanez ez nintzela sartu. Urtebete atzeratu eta berriz eskatu nuen. Baina Hika moduan hiru urteko geldialdia egina genuenez, kanpoan geratu nintzen. Garai latza izan zen; hilabete eta hamar egun generamatzan lanean, ikuskizuna hor zegoen... Besteek esaten zidaten pixka bat atzeratzeko. Baina aurrera jo zenuen,«senak- edo aginduta» esan izan duzunez… Bai, erabakia hartzen asko lagundu zidan Frantxisek ere [Lopez Landatxe]. Baina garai latza izan zen, dena batu zen; aita oso gaixo nuen, eta pentsatu nuen nolabait egin behar nuela, beragatik ere bai. Handik astebetera-edo hil zen aita. Obrak daraman ibilbidea ikusita,aurrera egiteagatik damurik ez,ezta? Ez, egia esanda, oso ondo funtzionatzen ari da, lehen emanaldietatik arrakasta handia izan du, kritika onak… Garai hauetarako nahiko emanaldi egiten ari gara. Eta ikusiko da, zeren nik argi nuen ez nintzela sartuko ur handitan erdaraz egitera, baina Soroiz hasi zen xaxatzen eta... Arantxa eta biok hasieratik itzuli genuen testua, badaezpada ere, eta Agurtzane Intxaurraga q Antzerki idazlea eta aktorea Dena bertan behera uztekotan egon zen, baina aurrera egitea erabaki zuen ‘Aitarekin bidaian’antzezlanarekin. Donostiako Antzerki saria jasoko du bihar Hika taldeko zuzendariak «Krisiarekin aitzakia aurkitu dute euskaraz ez programatzeko» aurrera egingo dugu. Donostian jaialdi bat izango da ekainean, eta hor izan nahiko genuke, erdarazko estreinaldia egin, eta gero ikusi zer gertatzen den. Diru laguntzarik gabe, zenbateraino da zaila lan bat aurrera ateratzea? Udalek jaso behar dituzte laguntzak, programatzeko. Gizarteak ere, ongizaterako beharrezko ikusi behar du gure lana. Uste dut pixka bat galdu dela kultura hori; nire inguruko jendeari ere normala iruditzen zaio murrizketak izanez gero kulturan izatea, disko edo liburu bat erosteari uztea. Ulertzen dut janaritik ez kentzea, baina agian ken litezke beste mila gauza, ez direnak hain beharrezkoak, kontsumo askoz ere zaborragoa dena, eta ez da egiten; gizarte honek ere horretara eramaten zaitu. Gainera, jendeak badu zera hori, artistak laguntzetatik bizi direla… ez dugu hori nahi. Sareak benetan funtzionatuko balu, horretan jarriko nuke indar guztia, baina hor haustura bat dago. Jaurlaritzak ematen du laguntza bat, baina gero ez dago lotura sarearekin; zuk jasotzen duzu laguntza bat, baina gero produktua erosiko da edo ez, programatzaileek ere bakoitzak ahal duen eran antola- tzen du bere etxea... Bakoitza bere kabuz ari da. Plangintza orokor bat falta da. Nik lan hau diru laguntzarik gabe egin dut, baina estu eta larri. «Europan bestela da, baina hemen antzerki obrak eginez bakarrik bizitzea ezinezkoa da» «Ikuskizun handietako publikoa badago, baina kulturaren eguneroko kontsumo hori, ez» «Arantxak [Iturbe] oso garbi dauka; berak belarriak jartzen ditu, eta nik, begiak» Nolakoa da Hikaren dinamika? Nola dago taldea aurrera begira? Ideia asko izaten dira buruan. Ilusioz nago, baina noiz arte jarraitu ahalko den... Hau oso enpresa txikia da, lan bat sortu du, baina lan batekin ezin du iraun, are gutxiago euskaraz bakarrik. Ekaineanedo amaituko dira emanaldiak, eta gero, nola mantendu azpiegitura? Badut proiektu berri bat egi- GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS teko asmoa urte bukaeran-edo; ez dut oraindik definitu eta nahiago dut hor gorde. Arantxa eta biok ere justu atzo aritu ginen testu bat idazteko… Beste proiektuaz aparte? Bai, orain egin beharko nuke zerbait txikiagoa, mantentzeko, eta gero… Kontraesana da, zeren hau jarri nuenean martxan esan nuen ez nengoela urtero produktu bat ateratzeko, baina gero konturatzen zara, zuk nahi ez arren, bizirauteko zerbait saltzeko izan behar duzula, edo beste nonbaitetik beste ekintza batzuk egin. Nik urte asko daramat lanean Pausokarekin Goenkale-n, horrek ematen dit jaten, eta horri esker ahal izan dut bestea egin. Nonbait irakurria dizut: «Herri honetan, zoritxarrez, oso zaila da antzerkitik soilik bizitzea».Ezinezkoa da? Europan, iparraldean, beste modu batera da, baina hemen ezinezkoa da. Talde guztiek dute telebistako ekoizpen etxe bat-edo inguruan, zeren berez antzerki obrak eginez bakarrik ezinezkoa da. Hain justu, antzezlanen kalitatea «leihatilako interesen gainetik» babestuko duen eredu bat eskatu berri du Eskenak, arte eszenikoen iraupena bermatzeko.Ados? <strong>2010</strong>eko martxoaren <strong>26</strong>a, ostirala berria 45 Kultura ‹ Plaza Zer gertatzen da? Programatzaileek begiratzen dute zenbat jende eramango duzun. Ikuskizun handietarako publikoa badago, baina kulturaren eguneroko kontsumo hori, ez; eta antzerkian, gutxiago. Hori sortu egin behar da, jendeari erakutsi. Alderatu albistegietan kirolari eta kulturari eskaintzen zaion denbora... eta, niretzat, biak dira beharrezkoak. Ez dakit, uste dut eredu kontsumista-kapitalista honetan errotik al<strong>datu</strong> beharko liratekeela gauzak, baina politikariak ez ditut prestatuta ikusten. Haiek nahi dituzte gauza bideragarriak, errentagarritasuna, eta orain, krisia dela-eta herri batzuek erabaki dute ez dutela euskaraz programatuko; krisiarekin aitzakia aurkitu dute ez programatzeko. Baina nora goaz? Oro har, euskarazko antzerkigintzaren panorama nola ikusten duzu? Gaizki. Gainera, hemengo antzerki taldeek bigarren bertsioaren pisua daukagu. Nik Hikan oso argi daukat obrak euskaraz izango direla sortzetik, eta bigarren bertsioa eginez gero, izango dela erdaraz, baina kontua bada lehiakorrak izatea — hori da politikariek saltzen dutena—, mugak gainditu behar dituzu, eta, horretarako, konpainia askok esaten dute, ‘gaztelaniazko bertsioa egingo dut eta euskarazkoa ez, ez baitit merezi’. Gainera, gerta liteke, eta guri Zeta-rekin gertatu zitzaigun, herri euskaldunek ere erdaraz programatzea, jendea behar zutelako; Zornotzara edo Gernikara, joan ginen erdaraz egitera eta euskaraz sortu genuen! Euskaraz bi emanaldi egin genituen, eta beste guztiak erdaraz! Lehenera itzulita, beste proiektu batzuekin zabiltzala aipatu duzu, eta haietako batean, Arantxa Iturberekin batera. Dagoeneko lau lan egin dituzue elkarrekin. Nolakoa da bien arteko lana? Nola egiten duzue lan? Arantxak oso garbi dauka: berak belarriak jartzen ditu, eta nik, begiak [barreak]. Ni dramaturgia eginez noa, eta bera hitz ederrak sartzen. Ideiak bion artean, kafea hartuz ateratzen dira beti, eta ideia dagoenean, egitura bat bidaltzen diot, eta berak horren barruan zirriborro bat egiten du , eta gero nik dena apurtzen diot, berak dioen bezala [barreak]. Oreka lortu dugu. Une honetan ez dut ikusten nire lan bat bera gabe, eta bera ere gustura ikusten dut. Gogoak eta ilusioak irauten duten artean, eta oraingoz ez zaizkigu falta, jarraituko dugu. Zeta eta Ai ama! antzezlanetan eleberriak egokitu zenituzten, baina beste lan batzuen egilea zu zeu izatea zer alde dago? Zer da zuretzat erosoagoa? Niretzat zailagoa da ezerezetik zerbait idaztea. Errazagoa egin zitzaidan Zeta idaztea, Aitarekin bidaian baino, istorioa bazegoelako. Ideia ona baldin bada, gero bilatuko duzu hori kontatzeko modua. Zailena, agian, zure irudimenari mugak jartzea da.
- Page 1 and 2: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS 72
- Page 3 and 4: Europako Aliantza Libreko alderdiek
- Page 5 and 6: Hizpideak Arrazoiak pilatuz Koldo A
- Page 7 and 8: Gaurkoa› Ibilbidea, egunez egun p
- Page 9 and 10: EALk prozesu demokratikoa babestuko
- Page 11 and 12: EAJri entzun ostean, EAk astelehene
- Page 13 and 14: Tumoreak diagnostikatzeko makina be
- Page 15 and 16: Harrobiak lehengoratzeko eskatu du
- Page 17 and 18: Sarkozy, Zapatero, Papandreu eta Me
- Page 19 and 20: Sistema publikoak pribatuak baino p
- Page 21 and 22: Palestinar bat banaketa hesiaren al
- Page 23 and 24: Emakume indigenak D zantzuak nabari
- Page 25 and 26: 1 HIGIEZINAK 2 TEKNOLOGIA 3 LANA/NE
- Page 29 and 30: Bigarren partida ere galdu egin du
- Page 31 and 32: Lau partida falta dira Top14a amait
- Page 33 and 34: DLaburrak Conleyk eta Bilbo Baskete
- Page 35 and 36: Antzerkia pAndoain. Zoo. Gaur, 20:3
- Page 37 and 38: 1 Aretoak Araba GASTEIZ DABACO BOUL
- Page 39 and 40: Komunikazioa D The Platters Ekograf
- Page 41 and 42: ‘Pop up’ liburuak aztertuko dit
- Page 43: Agurtzane Intxaurraga: «Kulturaren
- Page 47 and 48: «Natura da nire lehengaia» ‘Esk
- Page 49 and 50: Zinema D Johnny Deppek, Tim Burtone
- Page 51 and 52: Lekeitiarrak itsasoari begira Nabig
- Page 53 and 54: Mendia DIbilbidea Mendiguren sakane
- Page 55 and 56: Mendia DIbilaldi luzeak Aintzane Fe
- Page 57 and 58: erria ostirala,2010eko martxoaren 2
- Page 59 and 60: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 61 and 62: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 63 and 64: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira