15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Euskal Herria

Legea aldatuko du Madrilek, ezker

abertzalea bozetan egon ez dadin

Alderdien Legea aldatzea proposatuko

dutela iragarri dute, «indarkeria babes

dezakeen inork» ez parte hartzeko bozetan

EAEko PPk eta Jaurlaritzak begi onez hartu

dituzte Madrilen iragarritako neurriak

Agentziak Madril

ETArekin ez dela negoziatzen ari

adierazteko, lege erreformak iragartzeraino

iritsi da Espainiako

Gobernua. Atzo, Espainiako fiskal

nagusi Candido Conde Pumpidok

iradoki zuen legeak aldatuko

dituztela ezker abertzaleak

2011ko udal eta foru hauteskundeetara

aurkeztea orain arte izan

duen baino are nekezago izateko.

Eta, geroago, albiste hori berrestera

eta sakontzera atera zen Espainiako

Estatuko Lurralde Kooperaziorako

idazkari Gaspar Zarrias.

Eta iluntzean, efe berri

agentziak Gobernuaren iturriak

aipatuz jakinarazi zuenez, Espainiako

Barne Sailak Alderdien Legea

moldatzeko egindako txostena

aztertuko du gaurko ministroen

kontseiluak.

Espainiako Gobernua eta ETA

negoziatzen ari direla esan zuen

Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatuak

asteartean. Ezker abertzalea

2011ko hauteskundeetara

aurkeztea da, haren arabera,

ETAren helburua, eta Espainiako

Gobernuarena, berriz, 2012an

egingo diren Espainiako Gorteetako

bozetan PSOEk irabaztea.

Hautsak harrotu zituzten Mayor

Orejaren hitzek, eta negoziaziorik

ez dagoela esaten ari dira Espainiako

Gobernua eta PSOE,

behin eta berriz.

Atzo ere antzeko hainbat adierazpen

egin zituzten, eta PPko eurodiputatua

esaten ari dena gezurtatzeko,

ezker abertzaleak bozetara

aurkezteko ohi baino langa

gehiago gainditu beharko dituela

iragarri du Conde Pumpidok, lege

erreformak izango direla iradokiz.

Honela erantzun dio kazetarien

galderari: «Adi egon zaitezte

Gobernua lantzen ari den lege

erreformei, eta ikusi ahal den guztia

egiten ari garela, aurkeztea gero

eta zailagoa izan dezaten».

Estatuko Lurralde Kooperaziorako

idazkari Gaspar Zarriasek

baieztatu egin zuen berria. Alderdien

Legea eta Hauteskunde

Lege Orokorra aldatzea proposatuko

du Gobernuak, Zarriasen

arabera, «laster». «Gobernuaren

erabakia hartuta dago», esan du;

«gobernuburuak kabineteko gainerako

kideei ematen dizkigun

argibideak garbiak dira». Ezker

abertzaleko balizko alderdi edo

hautesle elkarteek bozetara aurkezteko

modurik ez izateko dira

lege erreforma horiek. Baina, bakarren

bat «pasatzen» bazaie ere,

hura erakundeetatik kanporatu

ahal izateko neurriak ere hartu

nahi dituzte. Espainiako Gobernuak

uztaila baino lehen bere

proposamena gainerako alder-

diei jakinaraztea espero du Zarriasek.

Lege aldaketak egitea ontzat jo

dute PPk eta Eusko Jaurlaritzak.

Iñaki Oiarzabal EAEko PPko

idazkari nagusiak esan du urrats

garrantzitsua dela «ziurtatzeko

norabide berean daudela ETA eta

haren ingurua ahultzeko eta erakundeetan

egon ez daitezen».

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako

eledunak ere begi onez hartu

du, «erakundeak ezin direlako baliatu

estrategia terroristaren mesedetan».

Aralar eta EB Alderdien Legearen

aurka agertu ziren. Patxi Zabaleta

Aralarreko koordinatzaileak

esan zuen berri «larria eta ezkorra»

dela. «Lotsagarriak baldin

baziren Mayor Orejaren adieraz-

penak, zergatik men egiten diote?».

Mikel Arana EBko koordinatzaileak,

bestalde, salatu zuen

Alderdien Legea bozetarako tresna

gisa baliatzen dutela.

Zapateroren adierazpena

Mayor Orejaren adierazpenei buruz

galdetuta etorri da Espainiako

fiskalburuaren erantzuna. Madrilgo

gobernuburua, baina, atzo

arte ez zen horretaz mintzatu.

Jose Luis Rodriguez Zapatero

PPko presidente Mariano Raxoiri

zuzendu zitzaion. Mayor Orejak

esandakoak egia ez direla badakiela,

eta «terrorismoaren kontrako

borrokan daukaten batasunean»

pitzadurak sortu nahi ez

baditu, arduraz jokatzeko eskatu

zion. Zapateroren esanetan, PPk

badaki «irmotasun eta erabakitasun

guztiarekin» ari dela Gobernua

ETA amaitzeko lanean.

Halere, PPk Mayor Oreja

babesten jarraitzen du. Raxoik

atzo ezer ez zuen esan, baina

Europako Legebiltzarreko PPko

taldeak babestu egin du, ohar

batean. PSOEk Europako Legebiltzarkide

guztiei idatzi bana

igorri zien herenegun, Mayor

Orejak gezurra esan zuela azpimarratzeko.

Atzo, PPren taldearen

beste gutun bana jaso zuten

legebiltzarkideek, euren taldeko

eurodiputatua babesteko egindakoa.

«Terrorismoaren kontrako

borrokan beti egia» esan zuela

dio gutunak. «Bera akusatzen ari

direnek, bestalde, beti gezurra

esan dute».

Arantza Quiroga, atzo, Jean-Serge Nerin poliziari egindako omenaldian, Frantziako Poliziaren agintari bati oroigarria ematen. DAVID AGUILAR / EFE

‘Faisan auziak’ aurrez aurre jarri ditu

PSE eta PP Legebiltzarrean

Jean-Serge Nerin ustez

ETAk hildako

Frantziako poliziari

omenaldia egin dio

Eusko Legebiltzarrak

Erredakzioa Gasteiz

Faisan auziak aurrez aurre jarri

ditu PSE-EE eta PP Eusko Legebiltzarrean.

PPko Carlos Urkijok

eraman du proposamena osoko

bilkurara, eta ika-mika garratza

sortu da. Urkijok adierazi du Faisan

auzia «Espainiako demokrazian

gertatu den gauzarik larriena»

izan dela, eta, horregatik, proposatu

du Espainiako Gobernuari

eskatzea horrelakorik berriro

ez dela gertatuko ziurtatzea.

PPren ekimenak, baina, ez du

ganberako alderdien babesik lortu:

aurka bozkatu dute EAJk,

PSEk eta Aralarrek, zuri EBk eta

EAk, eta UPD abstenitu egin da.

Faisan auzian Espainiako zen-

bait poliziak ETAri bere aurkako

operazioaren berri eman ote zioten

ikertzen ari da Auzitegi Nazionala.

Besteak beste, Victor

Garcia Hidago Espainiako Poliziako

zuzendari ohi eta PSEko buruzagia

inputatuta dago.

PPren proposamena haserre

hartu dute PSEkoek, eta Jose Antonio

Pastor sozialistak kritikatu

du ekimenak «Jaime Mayor Orejaren

tesia» defendatzen duela.

Urkijori egotzi dio ekimena ez

dela bateragarria botere banake-

tarekin. Bestalde, indarkeria politikoki

erabiltzea leporatu diote

EAJ, EA, Aralar eta EBk PPri.

Omenaldia

Osoko eztabaidan etena egin, eta

eguerdian, Jean-Serge Nerini, ustez

ETAk pasa den astean tiroketa

batean hil zuen Frantziako poliziari,

omenaldia egin zion atzo

Eusko Legebiltzarrak. Legebiltzarreko

taldeek, biktimen hainbat

elkartek, enpresaburuen ordezkariek

eta UGT, CCOO eta

LSB-USO sindikatuek parte hartu

zuten omenaldian eta lore eskaintzan.

Guardia Zibila, Espainiako

Polizia, Ertzaintza eta

Frantziako Poliziako buruak ere

izan ziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!