15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Mundua

UMPren «alternatiba» izango den

alderdia sortuko du De Villepinek

Sarkozyk eskualdeetako hauteskundeetan

porrota izan ostean bere politikak ez

aldatzea kritikatu du gobernuburu ohiak

François Fillon lehen ministroak ukatu du

presidentearekin desadostasunak dituela

Arantxa Elizegi

Nicolas Sarkozyk baditu burumakur

egoteko arrazoiak. Eskualdeetako

hauteskundeetan izandako

porrota nahikoa ez —ezkerrak

irabazi du 26 eskualdeetatik

23tan—, eta orain haren inoizko

arerio handienak, Dominique de

Villepinek, alderdi bat sortuko

duela iragarri du. Lehen ministro

izandakoak ez du argitu 2012ko

presidentetzarako bozetara aurkeztuko

den, baina argi utzi du

‘‘ Aldaketa politiko

batekin soilik

hasiko da Frantzia

bere onera itzultzen»

DOMINIQUE DE VILLEPIN

Lehen ministro izandakoa

talde berria UMPren «alternatiba»

izango dela hurrengo hauteskundeetan.

Alderdiaren aurkezpen

ofiziala ekainaren 19an egingo

dute, baina dagoeneko iragarri

dute taldea «askea, independentea

eta zabala» izango dela.

Allande Sokarros

Frantziako eskualdeetako bozekin

batera egin dira Korsikako

Lurralde Batzarrerako hauteskundeak,

eta ezkerreko indarrek

irabazita, kolektibitateko giderrak

eskuz aldatu dira. Hala, atzo

egindako bozketetan, Dominique

Bucchini komunista jarri dute

Lurralde Batzarreko presidente

karguan, eta ezker muturreko

Paul Giacobbi hautatu dute Gobernuko

buru. Bi kasuetan, hirugarren

bozaldian, eta gehiengo

Bi buruzagien arteko lehia ez

da berria. Oraindik lehen ministro

zela, askok De Villepin jotzen

zuten 2007ko presidentetzarako

hautagaitzat, baina Sarkozyk —

Barne ministro karguan zen garai

hartan— aurrea hartu zion,

UMPko kideen aho bateko sostengua

bereganatuta. Orain, badirudi

mendekatzeko aukera izango

duela lehenak. Atzo bertan, bere

asmoen berri emateko Parisen

egindako agerraldian, hitz gogorrak

erabili zituen estatuburuaren

kontra. Bozetako porrotaren

ostean beharrezko aldaketak ez

egitea leporatu zion. «Erreformak

denak batera hasi dituzte,

baina ez dute helbururik lortu,

ezta frantziarren sostengua bereganatu

ere. Aldaketa politiko batekin

soilik hasiko da Frantzia

bere onera itzultzen. Ezin da bizi

berdintasun eza eta bidegabekeria

maila horietara heldu den herrialde

batean».

Liskarrak Gobernu barruan

Etxe barruan ere babes gutxi du

Sarkozyk. Le Monde egunkariaren

arabera, izan ere, okertu egin

dira haren eta François Fillon le-

soilarekin gauzatu dira hautaketak.

Lurralde Batzarreko presidente

kargurako hautatua izateko, hirugarren

bozaldia itxaron behar

izan du Bucchinik. Aldi hartan,

nahikoak izan ditu ezkerraren 24

botoak. 2004az geroztik kargu horretan

zenak eta UMP eskuineko

alderdia ordezkatzen zuenak, Camille

de Rocca Serrak, 12 boto bereganatu

ditu. Horri aurrea hartu

dio Femu a Corsica zerrenda autonomistako

Gilles Simeonik, 15 botorekin.

Izan ere, lehen bi bozketetan

lehiatu ondoren, Corsica Libera

alderdi independentistako

hautagai Josepha Giacomettik hirugarren

bozaldian ez lehiatzea

erabaki du. Hortaz, Corsica Liberako

bost hautetsien botoak gehitu

zaizkie Femu a Corsicako 11

kontseilarien botoei.

Frantziako lehen ministro ohia, Dominique de Villepin, atzo, Parisen egindako prentsaurrekoan. IAN LANGSDON / EFE

hen ministroaren arteko harremanak.

Bozetako bigarren itzuliaren

aurretik, esaterako, Sarkozyren

gertuko iturriek zabaldu

zuten datorren udazkenean lehen

ministroa aldatzea aztertzen

ari zela estatuburua. Bide beretik,

eta bigarren itzuliko emaitzak

jakin ostean, «Fillon presidente»

oihuak entzun ziren UMPko

diputatuen artean.

Fillonek berak ukatu egin du

presidentearekin desadostasunak

dituela. «Zurrumurru horiek

Ondoren, Kolektibitateko Gobernuko

presidentea hautatzeko

bozketak egin dituzte. Horretan

ere, hiru bozaldi behar izan dituzte

PRG Ezker Erradikalak alderdiko

Giacobbi izendatzeko. Izan

ere, lehen bi aldietan hautatua

izateko, hautetsien gehiengo osoa

lortu behar da, hots, 26 boto. Giacobbik,

baina, ezker batuaren 24

botoak baino ez ditu jaso, Ange

Santini UMPkoak 12 boto bereganatu

ditu, Jean-Christophe Angelini

autonomistak 11 eta Jean-

Guy Talamoni independentistak

bost.

Batzarreko burua hautatzeko

orduan gertatu den bezala, Corsica

Liberako hautagaia ez da aurkeztu

hirugarren bozaldian

—gehiengo soila nahikoa zen horretan—.

Eskuineko ordezkariak

ere berdin egin du eta, hala, Gia-

guztiek helburu bakarra dute,

Gobernua ezegonkortzea, eta

ohartarazten diet ez dutela lortuko».

Dena den, eta iritziz aldatzea

erabakiko balu ere, inkestek garaipena

iragartzen diote egungo

gobernuburuari. Le Nouvel Observateur

egunkariak plazaratutako

datuen arabera, galdekatutakoen

%52k bozkatuko lukete

Fillonen alde presidentetzarako

bozetan, eta soilik %28k egungo

presidentearen alde.

Itxuraz, baina, horrek guztiak

ez du askorik kezkatzen Sarkozy.

Hala, hauteskundeetako gainbeheraren

ostean, orain arteko politikekin

jarraituko duela iragarri

du eskuineko buruzagiak. Haren

esanetan, izan ere, egindako erreformen

emaitzak ezin izan dira

behar bezala ikusi krisiaren ondorioz.

«Hasitako lanarekin jarraitu

behar dugu. Orain gelditzea

egindako ahaleginak alferrik

galtzen uztea litzateke.

Krisiak ez gaitu geldiaraziko», nabarmendu

du Sarkozyk.

Korsikako agintearen giderrak, ezkerraren eskuetan

Bucchini komunista da

Batzarreko burua,

eta ezker muturreko

kide Giacobbi

Gobernuko liderra

G Emaitzak

Parte-hartzea: %69,01

Eskuina

%27,65

(12 eserleku)

Ezkerra

%36,62

(24 eserleku)

Independentistak

%9,85

(4 eserleku)

Autonomistak

%25,88

(11 eserleku)

cobbik ezkerreko 24 botoekin irabazi

dio Jean-Christophe Angeliniri,

zeinak autonomista eta independentisten

15 botoak bereganatu

baititu. Ororen buru, beraz,

Bucchinik eta Giacobbik Korsikako

Lurralde Kolektibitatea gobernatuko

dute hurrengo sei urteetan,

gehiengo soilarekin.

Autonomistei arbuio

Bozen bigarren itzuliaz geroztik,

topaketak eta hitz egiteak egon

dira Femu a Corsicako autonomisten

eta Giacobbiren artean.

Hura prest izango zen Simeoni

eta Angeliniren jarraitzaileekin

aliantza bat osatzera. Alabaina,

aukera honen kontra agertu dira

Bucchini eta Emille Zuccarelli

Korsika Garaiko ezker muturreko

buru eta nazionalisten etsai

amorratua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!