15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Euskal Herria

«Ezjakintasuna»

egotzi diote

foru agintariek

Idoia Mendiari

Gipuzkoako agintariei

batu zaizkie Bizkaikoak

eta Arabakoak, etorkin

adingabeekin egiten

duten lanaren defentsan

Jon Rejado Gasteiz

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako

Justizia sailburuak foru aldundiek

adingabeekin egiten duten

lanaren inguruko kritikak «erabateko

ezjakintasunaren» ondoriotzat

jo ditu Covadonga Solaguren

Arabako Aldundiko Gizarte

Gaietarako diputatuak. Maite

Etxaniz Gipuzkoako diputatuak

hori bera egotzi dio. Adingabe batzuek

delituak nahita egiten dituztela

adierazi zuen Mendiak asteazkenean,

hartara, foru aldundien

esku dauden zentroetara

eraman beharrean Zumarragako

(Gipuzkoa) zentro itxira eramatea

nahi dutelako. «Eusko Jaurlaritzan

erantzukizuna duen pertsona

batek errealitatearekin bat

ez datozen adierazpenak egitea

ulertezina da», salatu du Solagurenek.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte

Ekintzako diputatu Juan

Maria Aburtok ere egindako kritikak

zuzentzeko eskatu dio Idoia

Mendiari, eta gaineratu du sailburuaren

kritikak «onartezinak,

Erredakzioa Iruñea

AHT abiadura handiko trena Nafarroan

eraikitzeko finantzaketa

lortu ezinik dabiltza Nafarroako

eta Espainiako gobernuak. Azken

egunetan egindako bileren

ostean ez dute akordiorik lortu,

Nafarroako Gobernuak hitzarmena

gertu zegoela aurreratu

arren. Akordioa lortzeko arazo

nagusia ekonomikoa dela azaldu

du Alvaro Miranda Nafarroako

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

«Espainiaren aurrekontua

bidegabeak eta errealitatetik

urrun daudenak» direla. Gipuzkoako

foru agintariek abiatutako

kritika sortari lotu zitzaizkion

atzo Bizkaiko eta Arabako foru aldundietako

ordezkariak, Jaurlaritzarekin

minduta.

Foru agintariek eskariari aurre

egin ahal izateko zentroen sare

bat egiteko ematen den dirua nabarmendu

dute kritika horietan.

Horrez gain, zentro moten artean

dagoen aldea agerian utzi nahi

izan dute. «Jaurlaritzak kudeatzen

duen Zumarragako zentroa

itxia da, bertan daudenak atxikitzeko

neurriak har ditzakeena».

Aldundiek kudeatzen dituzten

zentroek, ordea, adingabeen gizarteratzea

helburu duten hezkuntza

programak eta ekimenak

egiten dituztela gogorarazi du

Juan Mari Aburtok, eta bertan

dauden adingabeak eraikinetik

ateratzeko aukera dutela. Ez daude

itxirik egotera behartuta.

Kezka horiek gogoan, hainbat

instituziotako ordezkariak bildu

ziren atzo Madrilen, Haurtzaroko

Zuzendarien Erkidegoarteko Batzordean,

eta bertan adingabeen

zentroei eta langileei babesa eskaintzeko

agiri bat sinatu zen.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

aldundietako ordezkariek sinatu

zuten, baina Jaurlaritzako

ordezkariak ez, gai zerrendatik at

zegoela argudiatuz.

egoera oso zailean dago, duela urtebete

jarraitu beharreko protokoloa

sinatu genuenean baino

okerrago».

Nafarroako Gobernuak finantzaketa

lortzeko «egin beharreko

guztia» egin duela zehaztu du

Mirandak. «Ideiak plazaratu,

konponbideak aurkitu eta alternatibak

eman ditugu». Egoera

horren inguruan Espainiako

Gobernuari konponbideak bilatzea

dagokiola gaineratu du.

«Espainiako Gobernuak egin

behar duena da bere formulak

aurkitu egoera konpondu ahal

izateko».

Akordioa egitea zailtzen ari da,

baina azkenean lortuko dela gaineratu

du Mirandak, eta hori gerta

dadin lanean ari direla. «Egitasmoa

hain da garrantzitsua Nafarroarentzat,

ezen ezin baitugu

Adingabe etorkinentzako Gipuzkoako Diputazioaren zentroa, Elgetan. JUAN HERRERO / EFE

Nafarroako AHTa egiteko arazo ekonomikoak daude

Hil honen 31ra arte

tren lasterraren

finantzaketa lotzeko

denbora dagoela

nabarmendu du Sanzek

Eusko Legebiltzarrak adingabe

kopuru bat jarri nahi du probintziako

EAJren, PPren eta

EAren aldeko bozekin

onartu da, «hezkuntza

eta gizarteratzea»

lortzeko asmoz

Erredakzioa Gasteiz

Probintzia bakoitzeko biztanle

kopuruaren arabera bidaiderik

gabeko etorkin adingabeen kopurua

mugatzeko eskatu du Eusko

Legebiltzarrak. EAJ eta EA legebiltzar

taldeek, EAEko probintzietako

foru aldundietan dauden

pentsatu akordiorik lortuko ez

dugunik». Bide batez, Mirandak

esan du Nafarroako Gobernuak

akordioa egingo dela uste duela,

nahiz eta itxoin beharko den.

‘‘ Espainiako Gobernuak

egin behar duena da

bere formulak aurkitu

egoera konpontzeko»

ALVARO MIRANDA

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

«Negoziazioa antzerki

bat da, akordioak izango

dituen hutsuneak

arrazoitzeko»

MAIORGA RAMIREZ

NaBaiko bozeramailea

taldeek, hain justu, PPrekin batera

horren alde egiten duen legez

besteko proposamen bat onartu

dute, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu

diote horren berri emateko

Espainiako Gizarte Politikako

Ministerioko Haurtzaro eta Familiako

lurralde arteko batzordean.

Probintzia bakoitzak har ditzakeen

adingabe kopurua mugatzea

«zaintza egoki eta eraginkorra

bermatzeko» sistema dela gaineratu

du Legebiltzarrak. Hori

eginez gero zentroen helburuak

lortzea erraztuko dela gaineratu

dute, «adingabeen hezkuntza, gizarteratzea

eta adinez nagusi de-

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko

presidenteak gogorarazi

du martxoaren 31ra arteko epea

dagoela finantzaketa lotzeko,

hori baita Espainiako aurrekontuetan

zehaztuta dagoen eguna.

Herenegungo bileran Adif Espainiako

Tren Azpiegiturak Kudeatzeko

Erakundea Nafarroako eta

Espainiako gobernuen arteko bileran

izan zen, finantzaketan parte

har dezakelako. Hala ere, Sanzek

ez du horren inguruko baloraziorik

egin nahi izan. «Dena

lotuta dagoenean gure iritzia

emango dugu».

Roberto Jimenez PSNko idazkari

nagusia baikorrago agertu

da, ordea. Finantzaketaren inguruko

hitzarmena lortzeko «azkar

lotuko diren zertzelada batzuk»

baino ez direla geratzen nabarmendu

du. «Espainiako Gober-

nean lan merkatuan sartzea»,

hain zuzen ere.

Horrez gain, adingabeen adina

egiaztatzeko «sistema bakar eta

fidagarri bat» finkatzeko eskatu

du Eusko Legebiltzarrak, sistema

horrek zein behar lukeen zehaztu

ez duen arren.

«Elkartasun falta»

PSE-EEk, Aralarrek, EBk eta

UPDk legez besteko proposamenaren

aurka bozkatu dute. «Elkartasun

falta» egotzi diote ekimenari,

arazoak ez dituelako konpontzen

eta ez dituelako adingabeak

modu egokian tratatzen.

nua erlojuaren aurka ari da lanean

AHTa errealitate bat izan dadin

Nafarroan».

NaBai, kezkatuta

Azken egunetako negoziazioaren

inguruko gorabeherak aztertuta,

kezkatuta ageri da NaBai. «Negoziazioa

antzerki bat da, akordioak

izango dituen hutsuneak arrazoitzeko»,

kritikatu du Maiorga

Ramirez NaBaiko bozeramaileak.

Bi gobernuen artean lortuko

duten akordioak Nafarroako aurrekontuetan

izan dezakeen eraginari

buruz ere hitz egin du ordezkari

abertzaleak. «Nafarroak

bi urtez har dezake bere gain AH-

Taren finantzaketa, EAEk hiru

hilabetez egin duen bitartean».

Hori saihesteko neurriak eskatu

ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!