15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Plaza › Kultura

DLaburrak

Antzuolan egingo da

Mundumira jaialdia

MUSIKA ›Seigarren urtez egingo

da Mundumira jaialdia aurten,

maiatzaren 29 eta 30ean.

Urtez urte kokagunea aldatu

egiten dute Debagoieneko

herrietan, eta aurten Antzuolan

(Gipuzkoa) egitea erabaki dute.

Besteak beste, Ojos de Brujo,

Gangbé Brass eta Gose taldeak

ariko dira munduko kulturen bilgune

izan nahi duen jaialdian.

Musikaz gain, antzerkia, dantza,

kirol jarduerak eta erakusketak

ere izango dira.

Erresuma Batua da Anima

Basauriko gonbidatua

ZINEMA ›Apirilaren 23tik 30era

bitartean egingo da Anima

Basauri jaialdia aurten, eta Erresuma

Batua izango da herrialde

gonbidatua. Horrez gain, Maite

Ruiz de Austri zinemagileari

eskainitako atzerabegirakoa

izango da jaialdian. Iaz Animal

Chanel bere azken lana Basaurin

estreinatu zuen Ruiz de Austrik.

Animazioko zinemari eskainitako

hiru erakusketa ere

egingo dira jaialdi horretan.

Mokolo omenduko dute

apirilaren 17an Tolosan

PAILAZOAK ›Iazko azaroaren

30ean zendu zen Iñaki Odriozola

Mokolo pailazoa, bihotzekoak

jota, 30 urte zituela. Haren

omenez Euskal Herriko sei pailazo

taldek emanaldia egingo

dute Tolosako Leidor antzokian,

apirilaren 17an. Txirri, Mirri eta

Txiribiton, haien juniorrak,

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots,

Potxin eta Patxin, Gari, Montxo

eta Joselontxo, Hipo eta Tomas

eta Mokoloren bikote zen Poxpolo

elkarrekin ariko dira egun

horretan.

Gu Bai plataforma Gernikako Euskal Herria museoan aurkeztu zen atzo. BUSTURIALDEKO HITZA

Gu Bai plataforma aurkeztu

dute, Guggenheimen alde

Kultura eta hezkuntzako

jende ezagunek diote

museoa Urdaibaiko

garapena sustatzeko

proiektu «egokia» dela

Olaia Zabalondo Gernika

q Busturialdeko Hitza

Guggenheim Urdaibai Gu bailelopean,

Urdaibain Guggenheim bat

egitearen aldeko plataforma aurkeztu

zuten atzo arratsean Gernikako

Euskal Herria museoan.

Plataformako kideen ustez, museoak

ez ditu konponduko Busturialdeak

egun dauzkan arazo guztiak,

baina eskualdearen garapena

sustatzeko «eragile» izan daitekeela

sinetsita daude. Hainbat arlotako

jende ezagunek osatzen

dute plataformako talde eragilea,

hala nola Juan Ignacio Perez Igle-

sias EHUko errektore ohiak, Jesus

Mari Lazkano artistak, Jon

Kortazar literatura ikerlariak,

Adolfo Arejita euskaltzainak, Ismael

Urzaiz futbolari izandakoak...

Gehienak Busturialdekoak

bertakoak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak Sukarrietan

kokatu gura duen Guggenheim

museoari «aukera bat

ematea» eskatzen dute. Egitasmo

«erakargarria» da, euren arabera;

«berritzailea, desberdina eta originala;

artea, paisaia eta natura

uztartzen ditu». Azaldu dutenez,

«arrakasta» izan duen esperientzia

edukiko du abiaburu; Bilboko

Guggenheim museoa, alegia. Hala

ere, uste dute Urdaibaikoak

«kultur espazioaren kontzeptu

berri bat» arakatu beharko duela,

«ingurura egokiturikoa eta nazioarteko

dimentsioa izango duena».

Guggenheim Urdaibain egiteko

asmoa, ezeren gainetik, «kul-

tur ekimena» dela diote plataformako

kideek. Edozelan ere,

«Urdaibain bizi eta bertan bizitzen

jarraitu gura dutenentzat

proiektu garrantzitsua» dela

azpimarratu dute. Izan ere, plataformako

kideen arabera, «jarduera

ekonomikoa beharrezkoa da,

Urdaibai bizirik mantenduko

bada». Eta, alde horretatik,

Urdaibaiko Guggenheimek

«garapenerako eta enplegurako

aukera berriak» ekarriko dituela

uste dute. «Komunikazio bideak

eta zerbitzuen eskaintza ere

hobetzen lagunduko du».

Adolfo Arejita euskaltzainaren

esanetan, «Urdaibaiko Guggenheim

museoa Busturialdetik igaroko

den tren berria izango da,

galdu ezineko urrezko aukera».

Rafa Ensunza plataformako kide

eta ingurumen teknikariaren arabera,

Sukarrieta «leku egokia» da

museoa egiteko.

Eliseo Gilek

aurkeztutako

helegitea

atzera bota du

epaileak

Erredakzioa

Beatriz Eva Roman epaileak atzera

bota du Eliseo Gilen abokatuak

jarritako erreforma helegitea,

eta Lurmen SM enpresari

aldi batez Iruña-Veleiako aztarnategia

ustiatzeko baimena kentzerakoan

Arabako Diputazioak

zuzen jokatu zuela berretsi du.

Iazko maiatzean hala ondorioztatu

zuen instrukzio epaitegiak;

auto horri, ordea, helegitea jarri

zion Gilek. Maiatzean hartutako

irizpideak, bada, mantendu eta

arrazoia kendu dio Gili epaileak.

Hala ere, erabaki horren aurka

gora jotzeko aukera du Gilek.

Lorena Lopez de Lacalle Euskara,

Kultura eta Kirol diputatuak

begi onez hartu du helegitea

atzera botatzeko erabakia, Diputazioak

hartutako erabakien

«egokiera eta zuzentasuna»

baieztatzen dituelako. «Orain erabateko

garrantzia du prozesu judizialak

aurrera egin dezala gaiaren

gakoari dagokion arloan»,

adierazi du.

PSE-EE eta

EAJren jarrera

deitoratu dute

Praileaitzeko

Lagunek

Erredakzioa

Albiste txartzat jo dute Praileaitzeko

Lagunek joan den ostegunean

leizearen babesaren inguruan

Eusko Legebiltzarrak onartutako

zuzenketa. EAk

aurkeztutako mozioa eztabaidatu

zuten egun horretan. Mozioak

Aralar, PP, EB eta UPDren babesa

jaso zuen, baina EAJk eta PSE-

EEk hitzartutako erdibideko zuzenketa

onartu zuten azkenean.

Zuzenketak, baina, ez du ingurunea

babesteko neurririk zehazten,

eta Praileaitzeko Lagunen

irudiko, tamalgarria da. EAk proposatu

legez, Praileaitzeko leizeen

babes gunea 100 metrora handitzea

eta inguruko mendi magalean

segurtasun neurriak

ezartzea defendatzen dute talde

honetako kideek. «Hiru urte behar

izan ditu EAJk Praileaitzen

magala osorik babesteko beharra

dagoela onartzeko, baina tamalez

Miren Azkarate aurreko Kultura

sailburuaren jarrera babestea lehenetsi

du, PSE-EErekin bat eginez»,

adierazi dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!