15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

42 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Plaza›Kultura

1972

da Iruñean

Iruñeko 72ko topaketei buruzko erakusketan dago Xabier Morras artistaren Prozesioa izeneko lana. LANDER FERNANDEZ DE ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Iruñeko topaketei buruz Madrilgo Reina

Sofia museoak prestatutako erakusketa

Iruñean izango da ekainera arte

Topaketak egin ziren leku berean egonik,

beste dimentsio bat hartzen du erakusketak

Iñigo Astiz Iruñea

1972a da berriz ere Iruñean. Hogeita

hemezortzi urte geroago,

bertan dira berriz ere ekainaren

26tik uztailaren 3ra frankismopeko

Iruñea abangoardiaren erdigune

bihurtu zuten Artisten Topaketak.

350 artista baino gehiago

bildu ziren egun horietan

Nafarroan, eta zinez ezagunak ziren

haietako batzuk. Arte esperimentalean

punta-puntakoak.

Bertan izan ziren, esaterako, Dennis

Oppenheim, John Cage, Steve

Reich eta David Tudor. Haien

urratsak eta ekintzak ikusi ahal

izango dira bigarrenez Iruñean

Encuentros Pamplona 72. Fin de

fiesta del arte experimental erakusketari

esker. Atzo zabaldu zuten,

eta ekainaren 15era arte

egongo da ikusgai Ziudadela eta

Nafarroako Museoan.

Madrilgo Reina Sofia museoak

prestatua da erakusketa, eta han

egon da orain bi hilabetera arte.

Beste dimentsio bat hartzen du,

ordea, erakusketak Iruñean. 72ko

topaketak ospatu ziren gune beretan

ikus daitekeelako. Ziudadelan

dago, esaterako, topaketen egunez

egunekoa azaltzen duen erakusketaren

gune nagusia. Topaketak

gertatu ziren guneetariko

batean. Kanpoan ikusi ziren 72an,

arte publiko gisa, ekintza artistiko

gisa, eta barruan orain, museoko

erakusketa gisa. Arkeologia

lan gisa, kasik.

Handiak izan ziren topaketak

edukiz, konplexutasunez eta artista

kopuruz, eta zaila da, horregatik,

haien argazki zehatz bat es-

Huarte familiari eskainitako guneko eskultura bat. LANDER FDZ DE ARROIABE /ARP

kaintzea, baita gertatu ziren leku

berean ere. Asko izan zuten kaos,

inprobisazio eta istriputik. Hori

dela eta, kronologikoki antolatuta

dago erakusketa nagusia. Ziudadelakoa.

Nafarroako Museoan dago erakusketaren

beste zati bat: topaketen

finantzaketa bere gain hartu

zuen Huarte familiari, Alea izeneko

musika laboratorioari eta, zentsura

zela eta, euskal artisten artean

polemika piztu zuen 72ko

euskal arteari buruzko guneak

daude han.

Euskal artistena izan zen, ziur

aski, topaketetako gunerik «klasikoena»,

pintura eta eskultura

lanak izan baitziren nagusi.

Ekintzari oso lotutako artea izan

zen, ordea, 1972an iruindarrek

ikusi ahal izan zutena, eta hemeroteka

lan handiko erakusketa

da, horregatik, topaketei buruzkoa.

Unean unekoak ziren lan

asko eta asko. Ekintzak, performanceak,

kontzertuak... Sortu,

garatu eta hil egiten ziren lanak.

Manuel Borja Villel Reina Sofia

museoko zuzendariak azaldu du

zergatia: «Arte ekintzari eman

zitzaion garrantzia, eta ez arte

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!