15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Kirola ›

Tiago Splitter, Saxa Kaun CSKA Moskukoarekin lehian, atzoko partidako jokaldi batean. JURI KOTXETKOV / EFE

Desastre hutsa

Astearteko partida txarra berriro egin du

Baskoniak, eta bigarren astindua jaso;

CSKAk poltsikoan du jada kanporaketa

Gidaritzan zulo ikaragarria du taldeak,

eta jokalari asko galduta dabiltza, lotsagarri

A. Urbistondo

Herenegungo kronika errepika

daiteke. Emaitza aldatu eta kito.

Bigarren partida lehenengoaren

errepikapena izan zelako. Desastre

hutsa. Baskonia lotsagarri aritu

zen beste behin, eta urtetan

kostata pilatutako izen ona pikutara

botatzen ari da jokalari ba-

tzuk galduta eta nora ezean dabiltzalako,

euren jarrera aldatzeko

batere intentziorik gabe, nagikeria

handiarekin. Baten batek neurriak

hartu beharko ditu, Moskuko

Baskonia ez delako Gasteizek,

Arabak eta Euskal Herriak merezi

duen talde borrokalaria, gogorra,

inoiz belaunikatzen ez dena.

Asteartean gertatutakoa gogoan,

jokalariek zerbait egitea espero

zen atzo, ausartago jokatzea, fede

gehiagorekin jardutea, berehalakoan

ez belaunikatzea. Zerbait,

baina ez zuten ezer egin, eta

CSKA Moskuk beste muturreko

bat eman zien. Lehen partidan

masaila batean jasotako zartakoarekin

nahiko ez zuten izan, nonbait,

jokalariek, eta beste masaila

jarri zuten, errusiarrek are zartako

indartsuagoa emateko. Ulertezina.

Nondik hasi? Gauza onekin,

egon, egon zirelako. Hori bai, gutxi.

Taldeak ez zuen gaizki jokatu

lehen erdian. Splitter buru zela,

aurre egin zion CSKAri 12. minutura

arte, baina ondoren lehen

abisua eman zuten errusiarrek,

CSKA Mosku 83 Caja Laboral Baskonia 63

CSKA Mosku. Planinic (12), Langdon (12), Siskauskas (14), Krhiapa (14),

Kaun (9) —hasierako bostekoa—; Holden (10), Vorontsevitx, Mensah-Bonsuh

(10), Ponkraxov (2), Kurbanov, Zabelin eta Sokolov.

Caja Laboral Baskonia. Ribas (9), English (2), San Emeterio (8), Teletovic

(11), Splitter (11) —hasierako bostekoa—; Huertas (3), Eliyahu (10), Oleson,

Herrmann (3), Barac (2) eta Singletary (4).

Markagailua. 19-18, 35-30 (atsedenaldian); 59-41 eta 83-63.

Epailea. Juengebrand, Pukl eta Chambon. Ez zuten inor kanporatu.

Bestelakoak. 4.500 ikusle inguru Moskuko Universal Sports Hall pabiloian,

Euroligako final-laurdenetako bigarren partidan.

Beste final-laurdenetako emaitzak.Maccabi Tel Aviv 98; Partizan Belgrad

78 (1-1). Olympiakos 90; Asseco Prokom 73 (2-0). Bartzelona 63; Real Madril

70 (1-1).

35-25 aurreratzeko. 35-30 bukatu

zen lehen zati hori, baina aldageletatik

bueltan 9-0ko partziala lortu

zuen Eugeni Paxutinek zuzendutako

taldeak, eta partida eta

kanporaketa hautsi. Taldearen

gaitzak lehen laurden horretan

azaleratu ziren, berriro, eta denetan

larriena, taldeak joko gidaritzan

daukan zulo ikaragarria.

Lehen adibidea. Ribasen moduko

jokalari batek ezin ditu bi

baloi hain erraz eman, edo hain

erraz eman amore Holdenen defentsa

zorrotzarekin. Euroliga

izarrez jositako txapelketa da, eta

jokalari denak dira onak. Emandako

bi baloi horiek berehalako

ondorioa izan zuten. 4-12 aurreratu

zen Baskonia, eta 12na berdindu

zuen berehala. Huertasekin

bilatu zuen erremedioa Ivanovicek,

baina brasildarrak sekulako

triskantza eragin zuen bere taldean.

Zortzi minututan lau baloi

eman zituen. Horietako hiru haur

mailan galtzen ez diren jabetzak.

Zer egin dezake talde batek bi

joko antolatzaileek agintzen ez

dutenean, gaizki ari direnean, baloia

galdu gabe jokatzeko gai ez

direnean? Ezer ez. Talde baten oinarri

sendoena joko antolatzailea

delako, eta makulu horrek kale

egiten badu, agur. Batek daki zer

pentsatuko duen Huertasek bere

jardunaz, baina zer pentsatua

edukiko du.

Bigarren adibidea: Splitterrek

bakarrik ezin du dena egin. Brasildarra

CSKA Moskuko edozein

jokalari baino hobea da, baina ez

dago sasoiko, eta taldea bizkar

gain hartu arren, ezin du dena

egin. CSKAk badaki hori, eta

Moskuko taldeko jokalariek egurra

eman zioten ahal izan zuten

guztietan, pibota lehertu arte.

Splitter gabe umezurtz geratzen

da Baskoniaren saskipea. Eliyahu,

Barac eta Teletovic gurina

baino bigunagoak dira defentsan,

eta kolpe pare bat jasotzen dituztenean

desagertu egiten dira. Bakarren

batek esan beharko dio

Teletovici hamar hiruko sartzea

ez dela nahikoa Baskonian jokatzeko,

edo Baraci baloiari ezin

zaiola poterik eman saskitik bi

metrora jokalariz inguratuta zaudenean,

edo 217 zentimetrorekin

ezin dizkizutela hainbeste errebote

kendu zure saskian.

Hirugarren adibidea: udan

fitxatutako jokalari denek kale

egin dute, eta erabakiak hartu

behar dira. Orain edo udan.

Englishek -4ko balorazioa lortu

zuen atsedenaldian, Olesonek -

2koa, eta Eliyahu, Herrmann eta

Huertasek -1ekoa. Zer eska dakioke

Baskoniari atsedenaldian bost

jokalarik balorazio negatiboa

dutenean? Taldeari ezer gutxi.

Balorazio negatiboa lortu duten

bost jokalari horiei exijentzia zintzoa.

Saskibaloian bost jokalarirekin

jokatzen du talde bakoitzak,

baina atzo, Moskun, Baskoniak

hirurekin bakarrik jokatu zuen

minutu askotan. Splitter, Teletovic

eta San Emeterio bakarrik

saiatzen zirelako saskiratzen. English

eta Ribas beste mundu batean

murgilduta zeuden. Aulkitik

‘‘ Hasierako bostekoa

aldatzean hondoratu

egiten gara, eta ez diogu

bueltarik ematen»

DUSKO IVANOVIC

Caja Laboral Baskoniako entrenatzailea

arnasa eman zuten jokalarien kasuan

ere ezer ez. Ez indarrik, ez federik,

ez ideiarik, ez izaerarik, berekoikeria

franko eta talde senarik

ez... Ondorioa, garbia: 23

puntuko aldea asteartean, eta hogei

puntukoa atzo. CSKA 2-0 aurreratu

da kanporaketan, eta

Lauko Finalean sartu da dagoeneko,

mirariren bat gertatu ezean,

taldeak, egoera onenean, Moskura

bueltatu beharko duelako

kanporaketa gainditzeko.

Errealitate gordina

Bigarren partidako kronikak beste

aurpegi bat dauka. Gertatzen

ari dena logikoa dela. Alegia,

Egungo Baskoniak Gasteizen eta

Euskal Herrian ikusi nahi ez den

maila apala daukala Euroligako

talde indartsuenekin konparatuta.

Moskuko CSKAk bi partida

hogei puntugatik irabazi badizkio,

hori da bi taldeen artean dagoen

aldea: hogei puntu. Garbiago

esanda, CSKAk Baskoniak

baino askoz talde hobea daukala,

eta Baskoniak, denboraldi honetan,

ez duela Lauko Finala jokatzeko

mailarik eta ez dela CSKA

menderatzeko gai. Bartzelonak

hankapean ibili du Baskonia, eta

ez behin bakarrik. Real Madrilek

ere bai, Olympiakosek eta CS-

KAk ere bai... Zaila da hori onartzea,

baina hori da dagoena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!