BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16
BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16
BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
34 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Agenda›

Mozarten Requiem eta Orffen Carmina Burana bi musika klasikoko saioak Kursaalean eskainiko dituzte. BERRIA

Musika klasikoa Kursaalean

Mozarten ‘Requiem’eta

Orffen ‘Carmina

Burana’musika

klasikoko saioak

Donostian entzungai

Adrian Garcia Donostia

Opera zaleak bolada onean daude.

Orkestra Sinfonikoa eta Rostov

Errusiako Estatuko Opera

Abesbatzaren eskutik, Carl Orffen

Carmina Burana eta Wolfgang

Amadeus Mozarten Requiem

lanez gozatzeko parada

izango da gaur, Donostian. Kursa-

aleko auditoriumean izango da

ikuskizuna, 20:30ean, eta 39 eta 45

euro artean balio du sarrerak.

Carmina Burana Orff musikagilearen

lanik esanguratsuena

da. Artista alemanaren ibilbidean

sekulako aurrerapausoa izan

zen. Erdi Aroko olerki batzuetan

dago oinarrituta, eta amodioa eta

lurreko plazerei eginiko kantua

da.

Mozarten Requiem, berriz, aurkezpen

gutxi behar duen lana da.

Musikagile austriarrak bukatu

gabe utzi zuen obra hori, gaixotu

eta handik gutxira hil baitzen.

Lana bukatzeko agindua eman

zion pertsonari buruzko zurru-

murruek obraren inguruko misterioa

areagotu egin dute. Hiltzorian

zegoela, Mozartek bere ikasle

bati eman zizkion azkeneko argibideak

lana bukatzeko.

Errusiako musika klasikoko bi

taldeek munduan zehar hamaika

kontzertu emandakoak dira.

Oraingo honetan, Donostian hiru

ordu iraungo duen bi musika klasikoko

saioa eskainiko dute.

‘CARMINA BURANA’ ETA

‘REQUIEM’

pNoiz. Gaur, 20:30ean.

pNon. Kursaalean.

pSarrera. 39 eta 45 euro artean.

Dantza garaikideaz gozatzen

Dantzaz Koinpainiak

azken dantza

ikuskizuna aurkeztuko

du gaur arratsaldean

Zizur Nagusian

A.G. Donostia

Dantzaz Konpainiak 1.01 dantza

saioa aurkeztuko du gaur, Zizur

Nagusiko Kultur Etxean.

22:00etan hasiko da ikuskizuna,

eta 6 euroren truke eros daiteke

sarrera.

Dantza klasikoaren oinarrizko

bost posizioetatik abiatuz, eta koreografo

eta ballet esanguratsuenei

erreferentzia eginez, beste

ehun posizio sortzen ditu Dantzaz

Konpainiaren azken lanak.

Taldearen dantza lan berria lau

zatitan dago egituratuta. Christophe

Garcia, Hilde Koch eta Eric

Gauthier koreografoek sortu

dute 1.01 dantza garaikideko

lana. Koreografo bakoitzak dantzaldiaren

zati batez arduratzen

da.

Dantzaz Konpainiak 1.01 azken lana aurkeztuko du Zizur Nagusian. BERRIA

Horrela, saioa Garciaren Songeurs-ekin

hasten da. Zati hori

errealitateari une batez uko egiteko

amets labur bat da.

Koch iruindarra Torque zatiaz

arduratzen da. Dantzari gazteek

inprobisazioa landuko dute, sormenaren

prozesuan protagonistak

bihurtuz.

Azkeneko bi zatiak Gauthieren

ardurapean daude. Quebeceko

artistak giza harremanen zenbait

ikuspegitan sakonduko du Bjork

abeslari islandiarraren abestien

bitartez.

Filgy Claverieren zuzendaritzapean

dagoen konpainia donostiarrak

dantza garaikideaz gozatzeko

aukera eskaintzen du 55 minutu

irauten duen saioan.

‘1.01’

pNoiz. Gaur, 22:00etan.

pNon. Zizur Nagusiko Kultur

Etxean.

pSarrera. 6 euro.

D Ekitaldiak

Musika

pAltsasu. Rumba gaua, Gertudris

taldearekin. Gaur,

23:00etan, gaztetxean.

pAndoain. Aintzina. Bihar,

20:00etan, Bastero Kulturgunean.

pArrasate. Bitter Honey eta

Cool Circus. Gaur, 23:00etan,

3 aretoan.

pArrasate. Distorsion eta

Rat+Zinger. Bihar, 23:00etan,

3 aretoan.

pAstigarraga. Aintzina. Bihar,

21:30ean, Astigarragako Kultur

Etxean.

pAzkoitia. Aldeixok et Deficiencia

Mental. Bihar, 22:30ean,

plazan.

pBarakaldo. Calaña. Gaur,

22:00etan, Edaska aretoan.

pBarakaldo. Adamantium,

Ossyris eta Sinmas. Bihar,

21:30ean, Edaska aretoan.

pBarakaldo. Berri Txarrak.

Bihar, 20:00etan, Rockstar aretoan.

pBergara. Orfeoi Txiki, Orfeoi

Txikitxo eta Gabero. Gaur,

19:30ean, Mariaren Lagundiako

elizan.

pBergara. Maitips. Bihar,

22:00etan, Munibe plazan.

pBermeo. Asel Luzagarraren

aldeko jaialdia. Bihar.

pBilbo. Obus. Bihar, 21:00etan,

Kafe Antzokian.

pBilbo. Lehendakaris Muertos,

Gaupasa, DJ Nozijah eta Selecktah.

Bihar, 22:30ean, Kukutza

gaztetxean.

pDonostia. Georgina. Bihar,

19:00etan, Garbera merkataritza

gunean.

pDonostia. Calaña. Bihar,

21:30ean, Le Bukowski aretoan.

pDonostia. The Hostile eta

Drakken. Gaur, 20:30ean, Doka

kafe antzokian.

pDonostia. Lauroba. Bihar,

21:00etan, Doka kafe antzokian.

pDonostia. Bide Ertzean. Gaur,

21:00etan, Lugaritz kultur etxean.

pDonostia. Carmina Burana

eta Requiem. Gaur, 20:30ean,

Kursaalean.

pElizondo. Noche Anti Crisis

eta DJ Nash. Bihar gauean, Lur

aretoan.

pElorrio. Des-kontrol eta Old

Glories. Gaur, 23:00etan, Elorrioko

Gaztetxean.

pElorrio. Ymtek eta Sugoi.

Bihar, 23:00etan, gaztetxean.

pErrenteria. Yanu. Gaur,

23:00etan, Zuzen pubean.

pGasteiz.Jim T.N.T. Igandean,

20:00etan, Hala Bedi tabernan.

pGasteiz.Gari. Bihar, 21:30ean,

Jimmy Jazz Aretoan.

pGasteiz.Los Delincuentes.

Gaur, 21:00etan, Jimmy Jazz-en.

pGasteiz. Pankis eta Killministers.

Gaur, 20:00etan, Ibu Hotsen.

pGernika. Leon Chavez Teixeiro

eta L@s profug@s del Manikomio.

Gaur, 21:00etan, gaztetxean.

pGernika. Instinct eta Effectus.

Bihar, 21:30ean, gaztetxean.

pGernika. Bide Ertzean taldea.

Igandean, 21:30ean, gaztetxean.

pGernika. Jexuxmai Lopetegi.

Gaur, 22:30ean, Metropolen.

pGernika. Jean Mixel Bedaxagar,

Erramun Martikorena eta

Mixel Arrotze. Bihar, 20:30ean,

Lizeo antzokian.

pGernika. Big City eta The secret

Society. Bihar, 21:30ean,

Gernikako Trinetean.

pHendaia. Itaka eta The Hostile.

Bihar, 23:00etan, Kanttu herriko

ostatuan.

pHondarribia. Leon Chavez

Teixeiro eta L@s profug@s del

Manikomio. Bihar, Muara elkartean.

pHondarribia. Berdel Erromeria.

Imuntzo eta Beloki. Bihar,

18:30ean, zumardian.

pIruñea. ET Incarnatus. Bihar,

19:00etan, Mercaderes kalean.

pIurreta. Doinuzahar Kamera

Abesbatza. Bihar, 19:30ean,

San Migel elizan.

pKanbo. Sorukun. Bihar,

21:00etan, gaztetxean.

pLasarte-Oria. The Billie Jeans.

Gaur, 23:00etan, Jalgi kafe antzokian.

pLegazpi. Army-Arma eta Okasientes.

Gaur, 22:00etan, Arrano

tabernan.

pMiarritze. Bi harriz lau xori

jaialdia. Gaur, 21:00etan, Gare

du Midin.

pOñati. Iñaki Plaza eta Ion Garmendia.

Gaur, 18:00etan, gazte

lokalean.

pOrio. Napoka Iria eta Gora Japon.

Gaur, 22:30ean, Txalupa

musika antzokian.

pSanturtzi. Carmen Paris.

Gaur, 20:30ean, Serantes kultur

aretoan.

pSoraluze. Ulu eta Kaosarenerasoak.

Gaur, 23:00etan, gaztetxean.

pTolosa. Rafa Rueda. Gaur,

22:30ean Bonberenean.

pTolosa. Gas Drummers eta

Same Old. Bihar, 20:00etan

Bonberenean.

pUgao. Itziarren Semeak eta

Anger. Gaur, 22:00etan, Herriko

Tabernan.

pUgao. Trikizio. Bihar, 17:30ean

plazan.

pUgao. Siroka, Zein da Zein?

eta Ze Esatek!. Bihar,

22:00etan, plazan.

pZarautz. Alos Quartet.

Bihar, 22:00etan, Lizardi antzokian.

pZarautz. Fuerza Latina. Bihar,

21:00etan, Munoan.