15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Ekonomia

Brasilen negozio aukera

berriak sortu direla

uste du Eusko Jaurlaritzak

Sao Paulon «luxuzko

turismoa» bultzatzeko

kanpaina egiteko

aukera aztertuko du

gobernuak

Ivan Santamaria Sao Paulo

q Berriemaile berezia

Brasilen egunotan izan den Jaurlaritzako

eta enpresetako ordezkaritzak

bidaiari jarritako helburuak

«gainditu» dira. Hala uste

du, behintzat, Jon Goikolea Berrikuntza

sailburuordeak. Egindako

hartu-eman instituzional eta

ekonomikoen bidez, gainera, etorkizunean

negozio aukera berriak

sortzea espero dute.

Hain zuzen ere, Sao Paulo estatuko

buruzagiek interesa agertu

dute zaborrak kudeatzeko, birziklatzeko

eta hondakinekin energia

sortzeko ereduei buruz. Datozen

hilabeteotan Saneamendu arduradun

paulistek EAE bisitatuko

dute, besteak beste, Zabalgarbi

ezagutzeko.

Garraio metropolitanoaren arloan

Sao Paulok dituen beharrak

asetzea izan liteke beste helburu

bat. Honezkero, CAFek kontratu

esanguratsuak ditu, eta beste enpresa

batzuk ere hortaz baliatzea

espero du Goikoleak, tren-industriako

balio katearen beste atal

2 Pertsonaia

Jose Manuel Aiesa

Gustura egindako lanaz

irurogeita hamahiru urte

H ditu Jose Manuel Aiesak,

eta azken hogei urteetan CEN

Nafarroako enpresaburuen elkarteko

presidentea izan da.

Atzo izan zuen azken eguna karguan.Egindako

lanaz harro doala

esan zuen,«leialtasuna,pazientzia

eta sukalde asko» eskaini

dituelako.Geratu zaion

arantza: enpresen nazioarteratzea

ez garatu izana nahi adina.

Lau aldiz eman diote babesa

enpresaburuek presidente jarraitzeko.Hogei

urteetako lorpen

guztien artean,ordea,UGT

eta CCOO sindikatuekin lortutako

elkarrizketa sozialerako mahaia

nabarmentzen du Aiesak.

Ez da oso ohikoa izaten patronala

eta sindikatuak ondo konpontzea,baina

CENeko presidenteak

harreman estua du

Jaurlaritzako eta Sao Pauloko ordezkarien bilera, atzo. FERNANDO BIZERRA / EFE

batzuetan egon ahal izateko. Ontzigintzaren

sektoreko euskal enpresek,

bestalde, azoka batean

parte hartuko dute, ordezkaritza

propio batekin. Egunotan Rio de

Janeiron aritu dira, Petrobras petrolio

konpainia estatala hornitzen

duten ontzioletan.

Confebask patronaleko lehendakariorde

eta Aernovako presidente

Iñaki Lopez Gandasegik

Sao Paulon dauden azpiegitura

proiektu publiko indartsuekin

itxaropena agertu du. Edonola

ere, Brasilgo eta Euskal Herriko

enpresen artean kontratu berriak

sinatzeko denbora beharko da.

«Lehen aldiz etorri direnek ez dute

eskaera zorroa beterik eramango,

baina kontaktuak eginak dituzte».

Jarduera horiek gauzatuko

diren edo ez jakiteko arinegi da

oraindik. Izan ere, Brasilen nego-

UGT eta CCOOrekin.«Oraindik

ere hiruzpalau hilabetean behin

geratzen naiz Miguel Anzizarrekin

eta Jesus Garatearekin bazkaltzeko.Eztabaidatu

ere egiten

dugu,garai zaharretan bezala»,

kontatu du.2008an,ordurako

krisia hasita zenean,Nafarroako

urrezko domina ere jaso zuten

CENek,CCOOk eta UGTk.

Aurerantzean ere langileek

ordezkariekin harreman ona

izaten jarraitzeko itxaropena du

Aiesak.Ez guztiekin,ordea.Guztiz

bestelakoa izan da presidenteak

CCOO eta UGT ez beste

sindikatuekin izandako tratua.

«Konfrontazioa bakarrik» bilatzea

leporatu die.Haiek ere ez

dute maite-maite izan CENeko

burua.Atzo bertan,haren azken

eguna zela eta,elkarretaratzea

egin zuten ESK-k eta CGTk

zioak egin ahal izateko industriak

herrialdean jarduera produktiboak

izatea ia ezinbesteko baldintza

da, eta erabaki horrek denbora eskatzen

du.

Turismoa saldu

Txangoan egindako ekitaldi guztietan

enpresaburu brasildarrek

agertu duten «interes handia» eskertu

zuen Goikoleak. Ikusmin

horrek espero gabeko erreakzioak

izan ditu. «Industria saltzera

etorri gara, baina asko galdetu digute

turismoari buruz», argitu du

sailburuordeak. Araba, Bizkaia

eta Gipuzkoa sustatzeko ekimen

bereziren bat antolatzea ez dute

baztertzen. «Luxuzko» turismoa

bultzatzea helburu nagusia litzateke,

diru sarrera handiak dituen

populazioaren sektoreari begira

egindakoa.

CENen egoitza aurrean.«Begira

nola utzi duzun Nafarroako lan

merkatua»,esan zioten.

Sindikatuek patronalari bezala,Aiesak

Jose Luis Rodriguez

Zapaterori egotzi dio maiz krisiaren

aurka neurri egokirik hartu

ez izana.Otsailean egindako

elkarrizketa batean,Espainiako

presidentearen dimisioa eskatzeko

greba orokor bat egitea

ondo iruditzen zitzaiola ere esan

zuen.«Eredu ekonomiko berri

baterako bidea ez da Boletin

Ofizialetik egiten»,adierazi

zuen. MIREN GARATE

1 Burtsa

Bilbao 2000 indizea

1.950

1.900

1.850

1.800

1.750

1.700

Aldea Azkena

+%1,98 1.818,28

Ahoz ahokoa

Beste indizeak

Ibex 35

(Madril)

Ftse 100

(Londres)

CAC 40

(Paris)

J.B. ANDUEZA

11.091,40

(+%2,07)

5.727,65

(+%0,88)

4.000,48

(+%1,28)

1.650

Dax

6.132,95

1.600

Martxoak 18 Martxoak 22 Martxoak 23 Martxoak 24Martxoak 25

(Frankfurt)

(+%1,56)

Dibisak

Dow Jones* 10.897,67

(New York)

(+%0,57)

Euro bat: 1,3338 $ Euro bat: 123,44 ¥ * Itxi aurretik

itzetik hortzera zebilen Greziaren erreskatea eta, esan liteke,

H EBZk Greziari ahoz ahokoa egitea erabaki duela. 2010 ostean

ere, EBZk bankuei exijituko dien gutxieneko rating edo kaudimen

kalifikazioa ez da krisi aurretik bezain zorrotza izango. Alegia, Greziako

zorra eraman ahal izango dute diru eske doazenek; ergo, errazagoa

izango da Greziako estatuak bere zorra saltzea; beraz, bankuek

errazago erosiko diote, eta, likidezia oxigenoa den honetan,

oraingoz ez dute Grezia itoko. %2,07ko jauzi batekin ospatu zuen

hori Ibex-35ek, Merkel eta Sarkozyk ere EBZren ildotik jo zuten egunean.

Kasualitateak badirela uste dutenek pentsa dezatela zernahi.

Bien bitartean, Gamesa (+%5,37), %3na igo ziren Arcelor,

FCC eta Ferrovial nahiz %2na pasa igo ziren bi banku handienek arnasa

sakon hartu zuten. 11.000ko langaren gainetik, ia 11.100era iritsi

da Ibex-35. Eta euroa, zer egingo zaio, lagunok, 1,33 dolarren azpitik.

Abertisen (+%1,07) kapitalaren %1,68 saldu zen inbertsiogile

handien artean; saltzailea nor den ez da ordea jakinarazi. Azken datuen

arabera, Criteriak (+%1,33) enpresaren %20 du eta Iberdrolaren

(+%1,95) kontseiluan sartu nahi duen ACSk (+%1,92) ia %14.

Medcomtech (+%29,79) bioteknologia enpresak Mercado

Alternativo Bursatilen (MAB) burtsaratze arrakastatsua izan zuen.

11.000 euroren mugimendua baino ez zuen eragin, ordea. 2000ko

urrian Gamesa %73 igo zen, baina, gainera, dirutza mugituta.

Bizkaiko ogasunak

208 milioiko iruzur

fiskala atzeman du

Fiskaltzari hamaika

espediente igorri

dizkiote 2009an

usteko iruzur kasuen

berri emateko

Erredakzioa Bilbo

Bizkaiko Altxortegiari 208 milioi

euroko zuloa eragiten dioten

hainbat iruzur fiskal atzeman zituen

Ogasun Sailak joan den urtean.

785.000 ikuskatze egin zituen

horretarako. Jose Antonio

Iruarrizaga diputatuak jakinarazi

duenez, hamaika espediente

igorri zizkioten fiskaltzari. Zortzi

kasutan zigorra agindu zuen

epaileak: guztien artean 15 urteko

kartzela zigorra pilatu zuten;

4,59 milioi euroko erantzukizun

zibila eta 1,62 milioi euroko interesak.

Makua inputatuta

Iurbenor promotorak egindako

ustezko iruzur fiskal bat dela medio

inputatu dute Fernando Garcia

Makua. Enpresako aholkulari

legala zen Athleticeko presidentea.

Ordainketak eten zituen Iurbenorrek,

baina BEZ zergan 43

milioi euroko zorra zuen Bizkaiko

Ogasunarekin, Bilboko Atea

proiektuko lurren salmenta zela

eta. Barakaldon bi mila etxe egitea

zen proiektuaren asmoa.

«Minduta eta babesgabe» sentitzen

dela dio Makuak, ez zuelako

halakorik espero. Epaileari «ahalik

eta arinen» deklaratzeko eskaera

egingo diola jakinarazi du,

apirilaren 30era arte itxaron beharrik

ez izateko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!