50 berria <strong>2010</strong>eko martxoaren <strong>26</strong>a, ostirala Publizitatea › ESKAINTZAK NABARMENAK GUSTUKOENAK BILATZAILEA POLTSA poltsara poltsara poltsara poltsara Plazako eskaintza poltsara poltsara EKOIZLEEN DENDAK
Lekeitiarrak itsasoari begira Nabigazio Teknologien Interpretazio Zentroa inauguratuko dute gaur Santa Katalina itsasargian Ibai Maruri Bilbo Itsasoari begira sortu zen Lekeitio (Bizkaia), eta bien arteko harremana oso estua izan da mende luzez. Aspaldian, baina, elkarri bizkarra emanda daudela dirudi. Hala uste izan dute Udalean ere, Nekane Iruzta garapen teknikariak dioenez. «Konturatu ginen itsas kultura gutxitzen doala. Era berean, itsasoari lotutako jarduera ekonomikoa ere beherantz doa. Baina, bestalde, ohartu ginen itsasoari lotutako hainbat baliabide ditugula, eta balioa emanez gero, itsas kultura zabaltzeko, azaltzeko eta mantentzeko balio zezaketela». Helburu horrekin irekiko ditu ateak gaur Santa Katalina itsasargia. Nabigazio Teknologien Interpretazio Zentroa atondu dute bertan, itsasargizainaren eta itsasargizain ordezkoaren etxeak izandakoetan. «Nabigatzeko hainbat elementu hartu behar dira kontutan: marearen gorabeherak, latitudea, longitudea, izarrak, komunikazio irratiak... Horiek guztiak nola erabiltzen diren landuko da zentro honetan», dio Iruztak. Baina argi utzi nahi du ez dela museo bat izango. Ez da marinelek eta arrantzaleek erabiltzen dituzten tramankuluen erakusketa. «Azkenaldian esperientzia turismoa dago modan. Bisitariak guk transmititu nahi dioguna sentitzea esan nahi du horrek». Interpretazio zentroak ere arlo hori landuko du. «Nabigazioarekin lotutako kontzeptuak azalduko ditugu. Bisitaria itsasoan galduta dagoen marinel baten lekuan jarriko da, eta porturatzeko zer egin behar duen ikasiko du. Itsasargia aurkituko du, eta etxerako bidean jarriko da», horrela azaldu du Iruztak interpretazio zentroaren dinamika. Horretarako material teknologikoa baliatuko dutela esan du. Itsasargitik gertu dago talaia ere. Han talaiei buruzko interpretazio zentroa jarri dute. Panel ba- Itsasoan galduta daudela, etxerako bidea nola aurkitu ikasiko dute bisitariek Zentroan ez dago erakusketarik; esperientzia da zentroaren gakoa tzuetan bildu dute talaiei buruzko informazio guztia. Gela bat ere badauka. «Bertatik itsasargia ikusten da, eta komunikazio tailerrak egiteko erabiliko dugu. Eskuargiak, banderak eta morse makina ditugu itsasargiarekin komunikatzeko». Osotasunaren parte Ondarzabal Hondartza egurrezko txalupa, Sosoaga jauregian aurkitutako txakolin dolare zaharra, Santa Maria eliza... Lekeitiok itsasoarekin zerikusia duen hainbat elementu berreskuratu ditu azkenaldian. Santa Katalina itsasargia hainbaten artean beste azpiegitura bat baino ez da izango, finean. «Herri osoa da Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa deitu duguna», dio Iruztak. Egitasmo orokor horrek hiru helburu ditu. Lehenengo eta behin, herriko ondarea bildu. Bigarrenik, galdu ez dadin gorde. Eta, azkenik, zabaldu. «Turistei ez ezik, lekeitiarrei ere zuzenduta dago, ontziola hondatzen bada, guk galduko baitugu». Materiala ez den ondarea ere babestu nahi izan dute: «Herriko kantak, antzara jaia, kaxarranka eta bestelako dantzak, ohiturak, elezaharrak, sukaldaritza...». <strong>2010</strong>eko martxoaren <strong>26</strong>a, ostirala berria 51 Bizia ‹ Plaza Santa Katalina itsasargian irekiko dute Nabigazio Teknologien Interpretazio Zentroa. ENEKO BIDEGAIN
- Page 1 and 2: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS 72
- Page 3 and 4: Europako Aliantza Libreko alderdiek
- Page 5 and 6: Hizpideak Arrazoiak pilatuz Koldo A
- Page 7 and 8: Gaurkoa› Ibilbidea, egunez egun p
- Page 9 and 10: EALk prozesu demokratikoa babestuko
- Page 11 and 12: EAJri entzun ostean, EAk astelehene
- Page 13 and 14: Tumoreak diagnostikatzeko makina be
- Page 15 and 16: Harrobiak lehengoratzeko eskatu du
- Page 17 and 18: Sarkozy, Zapatero, Papandreu eta Me
- Page 19 and 20: Sistema publikoak pribatuak baino p
- Page 21 and 22: Palestinar bat banaketa hesiaren al
- Page 23 and 24: Emakume indigenak D zantzuak nabari
- Page 25 and 26: 1 HIGIEZINAK 2 TEKNOLOGIA 3 LANA/NE
- Page 29 and 30: Bigarren partida ere galdu egin du
- Page 31 and 32: Lau partida falta dira Top14a amait
- Page 33 and 34: DLaburrak Conleyk eta Bilbo Baskete
- Page 35 and 36: Antzerkia pAndoain. Zoo. Gaur, 20:3
- Page 37 and 38: 1 Aretoak Araba GASTEIZ DABACO BOUL
- Page 39 and 40: Komunikazioa D The Platters Ekograf
- Page 41 and 42: ‘Pop up’ liburuak aztertuko dit
- Page 43 and 44: Agurtzane Intxaurraga: «Kulturaren
- Page 45 and 46: Ainhoa Sarasola Donostia Goenkale-k
- Page 47 and 48: «Natura da nire lehengaia» ‘Esk
- Page 49: Zinema D Johnny Deppek, Tim Burtone
- Page 53 and 54: Mendia DIbilbidea Mendiguren sakane
- Page 55 and 56: Mendia DIbilaldi luzeak Aintzane Fe
- Page 57 and 58: erria ostirala,2010eko martxoaren 2
- Page 59 and 60: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 61 and 62: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira
- Page 63 and 64: erria 2010eko martxoaren 26a,ostira